_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Bertutetsuak

Nihil est enim amabilius virtute, ezer ez dago bertutea baino atseginagorik, zioen klasikoak. Bada uste duenik arrazoiak gardentasuna ezar dezakeela iluntasun guztien gainetik, argiak ilunpetan harat-honat dabiltzan piztiak erakartzen dituen bezala. Argitasun horrek edonor konbentzi dezake, ez dakitenei begiak irekiz eta isolatuei norabidea erakutsiz.

Etikaren fardelean bilduta, diskurtsoak itxura limurtzailea hartzen du, eta, hitz gozoen eskutik, errealitatea esaten denarekin parekatzen da. Hala ere, horretan datza tolerantziaren handitasuna, aukeratuen taldetik kanpo gelditu nahi duen orok askatasun osoa du proposamen bikainari uko egiteko.

Elkarte espiritual horretako ateak irekiak daude bikaintasunerako joera duten guztientzat. Helburu morala jatorria duen erresuma horretan, aberastasuna edo sexua bezalako huskeriak ez dira aintzakotzat hartzen, handikeria eta norberekeria guztiak barregarri gertatzen baitira asmo unibertsal horren aurrean.

Eta gizateriaren garai berrira iristeko ezagutza da bide bakarra. Gizatasuna jakintzan eta liburuetan dago, ezjakina arinkeriaz bere grinen menpe axolagabetzen den bitartean. Gizaki ikasia, aitzitik, zibilizatzailea da, eta haren jakinduriak munduko gaitz guztiak baztertuko ditu.

Horrelako jarrerek zibilizazioa neurriz kanpo baloratzen dute, berezko joeren indarra eta bortxa antzeman gabe. Baikortasun intelektualak gizateriaren pasio-psikosia eta jendetza zirikatzen duen gorrotoa ezerezteko joera du. Horrelako elitismoak kalkulu sinpleegia egiten du: bi maila daude, gorenekoa bata, eta kaskarragoa bestea, goikoa kulturadunen, adimendunen, gizatiarren eta zibilizatuen maila, eta azpikoa landugabeena eta pasioen menpe daudenena. Zenbat eta ezjakin gehiago erakarri behe-mailatik goi-mailara, orduan eta bikaintasun handiagoa izango da munduan. Hala ere, behe-mailako klasearen arriskua sentitu orduko autoritarismoa bultzatzeko eragozpenik ez da izango. Azken finean, neoplatoniko hauek, herritar guztien salbamena bilatuz, jakintzaren izenean lege zorrotzak ezartzea zilegitzat joko dute, ezjakinek errealitatearen itzala baino ez baitute ezagutzen.

Aurrerapenaren nozioa burutazio moral bilakatzen denean, aristokrazia zaharraren harropuzkeriari harrokeria akademiko batek segitzen dio. Gerora, estatus horrek baimentzen du zuzentasunaz, bidegabekeriaz, moraltasunaz edo moralitaterik ezaz gogoeta egitea, posizio horretan aurkitzen ez direnei irizpide egokiarekin mintzatzeko autoritate guztia kenduz.

Beraien ametsa oligarkia da, jakintsu usteko aristokraziaren nagusitasuna: hoberenak bakarrik hartu behar lukete beren gain polisaren gidaritza, prestatuenak soilik izan litezke estatuburu. Beraien goi-jakintzak legitimatzen ditu gatazketan bitartekari eta aholkulari izateko, hain ikusmira jasoan sortutako bertuteak ematen baitie gaitasuna berandu dabiltzan ergelek esan dezaketena ezeztatzeko. Erritual osoaren jabe bihurturik, arrazoiaren mahastiko laborari xume eta apaltzat jotzen dute beren burua.

Beraien hitzetan eta idazlanetan, beraien hizkeran eta jokabidean, espirituaren aristokrata horiek mespretxua agertzen diete beraien mailara iritsi ez direnei, eta beren marfilezko dorrean babesturik, historiak eman dien zeregina betetzeko prest ditugu, ezer ordaindu gabe, beraien ustez hain zilegitasun gutxi duten erakundeei diru-laguntza eskatuz.

Giza-bizitza istorioak kontatzea, asmatzea, sinestea, bilatzea besterik ez da: kateaketa hori hitzen bidez eraikitzea. Gure jakintsu hauek ere, ziurrenik, maitatuak izatea besterik ez dute nahi, besteen onarpena jaso eta babestuak sentitu. Beste guztiak bezala. Grand Guignol-eko artista hauek, ostera, gozamen bihurtu dute eruditio eta eloquentia hutsaren lurraldea, eta, pontifikatzeari hain itsatsiak egonik, on usteko pedanteak, handiuste hutsalak, arima antzuak ditugu, beraien frustrazioetan behin eta berriro ernaberritzen diren pretentsioak bezala.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_