Lehena gaurkotuz
Marc Augé antropologoak hondamenak zer diren adierazten duenean, badu zertzelada garbia gure begietan zirrara berazia argitu duena. Antzinakoa ezin dugula gaurkotu dio, "obra bere garaiaz mintzo da, baina jada ez du osoki adierazten. Nahiz eta gaurko egunetik begiratzen dutenek erudizio nagusia jarri, ez dute lehen aldiz ikusi zuenaren begiradarekin ikusiko".
Gauzak horrela dira eta horretara kondenaturik gaude, lehena gaurkotzerakoan gure begiekin ikusi beharko dugu eta ulertu beharko Felipe Arrese Beitiaren lana (1841-1906).
Nazionalismoa zabaldu aurretiko poeta genuen, Foruen galera indar handiz eta hitzezko esaldi joriez kantatu zuen poeta. Nire Batxilergoko ikastaroetan ikusten genuenean Arrese Beitia poeta negartia zela erakusten ziguten. Eta kantuari eta doluminari batera emandako etorri handiko poeta izaki, Koldo Mitxelenak aipaturiko "euskal negar hariaren" sortzaile izango litzateke. Euskal literaturaren historian gure errealitatearen ikuspegi biktimista izan dutenen aitapontekoa beraz. Negar handiak egin dira gure letretan euskararen galtzeko arriskuaz, izaeraren eta izatearen deuseztatzeko joeraz eta bazirudien Arrese Beitiak espresio-molde horien sortzaileetarikoa genuela.
Anjel Zelaietak askoz ere ikuspegi zabalagoa eman zidan ondoren. Felipe Arrese Beitiak joera biblikoa zuen bere munduaren ikuskeran, ezin lotuzko arnasa, eta bere irudimenaren aldetik Babiloniako desterruan bizi zen herri galduaren jitea eman zion Euskal Herriari.
Iraganaren memoria gordetzeko erakunde berezia du gure gizarteak: Unibertsitatea, baina aitortuko dut ez dela Unibertsitatea oroimena gordetzeko toki bakarra. Eta horregatik egiten dira omenaldiak, eta urteurrenen ospakizunak. Ehun urte dira Arrese Beitia hil zela eta ongi da gure historiaren barnean gure irudiaren hainbat ezaugarri sortu dituen poetari omenaldi zabala eskaintzea.
Ezin dut ahaztu Arrese Beitiaren lanen edizioan nekatu gabe ibili zen Aita Onaindia. Honek ere munduaren ikuskera zabala eman nahi zuen, eta horretarako aproposa zitzaion idazlea aukeratu zuen. Erromantizismoaren ezpaletan idatzi zuen bere obra erraldoia Arrese Beitiak. Garai haietatik heldu zaizkigu oihartzunak, subjektibitatearen oihartzuna adibidez, edo sentimenduaren nagusitasuna. Baina desegin egin dira erraldoi izateko gogoak, eta espresio moldeak desagertu. Epikoa zen bere tonua, eta gaur nagusitu zaigu intimismoa, eta poetaren irudi txikia.
Arrazoia zuen Marc Augék. Iragana gure begiekin soilik ikus dezakegu lehena gaurkotzerakoan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.