_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Bestea

L'éthique, par-delà la vision et la certitude, dessine la structure de l'extériorité comme telle. La morale n'est pas une branche de la philosophie, mais la philosophie première". "Le Moi humain se pose dans la fraternité." (Emmanuel Levinas).

Levinas (Kovno, Lituania), alteritatearen filosoforik ezagunena, 1906ko urtarrilaren 12an jaio zen familia judu batean. Gurasoak fededun izaki, berehala ohitu zen Biblia hebrearraren erabileran (Talmud). Liburu horren irakurketa eta errusiar literatura klasikoa (Pushkin, Gogol, Tolstoi eta, bereziki, Dostoivsky) izan ziren bere heziketako elementu garrantzitsuak. Bigarren mundu-gerran jasandako esperientzia pertsonalak eta oinazeak ere bere pentsamenduaren erdigunean etika ezartzera bultzatu zuten.

Lehenago Strasbourgen aritu bazen ere, 1927an Edmund Husserl eta Martin Heidegger izan zituen irakasle Brisgovian (Freiburg). Bi pentsalari horiekin hainbat lan egin zituen, baina Heideggerri ez zion inoiz barkatu erregimen naziarekin kolaboratu izana: "barka diezaieket alemanei, baina ez Heideggerri". Geroztik, Levinasen ahalegina pentsamendu demokratikoa, erlijio judua eta izatearen fenomenologia uztartzea izan zen.

1940ean, naziek Frantzia inbaditu zutenean, Levinas mobilizatua izan zen, baina urte berean atzeman eta Hannovertik gertu zegoen kontzentrazio-eremu batean sartu zuten (ez judu bezala, gerra-preso modura baizik). Egoera horretan Hegel eta Rousseau irakurtzeari lotu zitzaion.

Gerra bukatu ondoren Parisko Alliance Israelite Universelle erakundeko buru izendatu zuten (1946), eta bertako École Normale Israélite Orientale zuzentzeari ekin zion. Oso ezagunak izan ziren, 1957 geroztik, erakunde horren bidez Levinasek bultzatu zituen intelektual juduen solasaldiak, Jankelevitch, Levy-Valensi edo Halperin bezalako pertsona ospetsuek parte hartuz.

1961tik aurrera Unibertsitateko filosofia irakasle modura arituko da, eta 1973an Sorbonako (Paris IV) filosofia katedra eskuratu zuen, 1984 arte eskolak emanez, ohorezko irakasle gisa. 1995ko abenduan hil zen, eta agur-diskurtsoa bere lagun Derridak eskaini zion, Adio izenburuarekin.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Heideggerrek proposatutako Izate eta Denaren arteko bereizketa ontologikotik (Sein eta Seiende) abiatzen bada ere, Levinasentzat 'Ni'-a ez da osotasunaren dimentsiora lotuta gelditzen, "kanpokora" (Ausserhalb).irekita baizik. Horrela gauzatzen du lehenengo askatasun-ekintza.

Etika, Levinasen ustez, Izatetik haratago doa. Etikaren kezka, Auschwitz geroztik, ezin da "izate-eratara" edo "izatea ulertzera" mugatu. Sarraskiaren ondoren, galdera moralek Bestearen arteko harremanaz, Bestearekiko erantzukizunaz edo Bestearekin elkartzeaz jardun behar zuten.

Horixe da Levinasen ardatz nagusiena. Bestea 'Ni'-aren aurrean agertzen da, eta agertzeko modu horri Levinasek Antlitz (aurpegi, begitarte, itxura) deitzen dio. Berezko aurpegiarekin agertzen den Beste erreal hori, gure Nian, beste gizaki baten modura agertzen da: "Bestearen keinu bakoitza niri zuzentzen zaidan seinale bat da".

Levinasek, bere garaiko eta bere historia pertsonalaren semea izaki, moraltasun autonomoaren porrota modu dramatikoan bizi izan zuen, Europako gizarte "ilustratu" eta emantzipatuan, gainera. Levinasek modernitatearen idealismoarekin hautsi egingo du eta, moral autonomoaren garapenaz arduratzeaz baino gehiago, subjektu erantzuleaz agertuko du interesa: Bestearen sufrimenduaz arduratzen denaz, Bestea zaintzeko prest dagoenaz.

Alteritate-erlazioak, beraz, Bestea antzemateko gaitasun etikoa adierazten du, eta Bestearen ezaguerara eramaten gaitu, baina ez Bestea tresna modura erabiltzeko, baizik eta helburu propioak dituen Bestea bezala.

Abiapuntu horrekin ulertzen da Beste hilkorraren existentzia, eta horrek agindu positiboa ezartzen digu: "Bizi izaten utzi behar didazu". Bestetik abiatzen den erlazioak erantzuna eskatzen duen momentu beretik harreman etikoaz ari gara. Eta harreman hau ontologikoa baino garrantzitsuagoa da, dagoeneko ez baita Izatearen harremana, hitz egitearena baino.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_