_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Orotariko hiztegia

Badirudi hizkuntz-politikak inoiz izan zuen eztabaida maila gainditu dela eta euskararen inguruan bakea dela nagusi. Norbaitek pentsa dezake, ordea, bake hori faltsua dela, eta bakea baino gehiago interes falta dela, euskararekin loturiko arazoek inor gutxi asaldatzen dutelako gaur egun, erabaki beharrekoak erabakirik daudelako, egin beharreko aukerak eginik daudelako, gizarteak euskararekin bakeak egin dituelako: beharrezko hamarrenak ordaindu urteroko ekitaldi erritualetan, inkestetan zuzentasun ofizialari dagozkion erantzunak eman, eta eguneroko bizitzan ez gehiegi arduratu euskararen beharrak nondik nora doazen.

Orotariko Hiztegia amaitu eta osatzen duten ale guzien argitaratzeak, ordea, euskarari dagokion politikaren inguruan berriro hainbat gogoeta egiteko aukera eskaintzen du. Are gehiago: Orotariko Hiztegia-ren amaiera eta argitaratzea euskararen alde egin beharreko lana planteatzeko modu jakin batekin loturik daude, eta beste zenbaitetatik nahiko urrun.

Orotariko Hiztegia-k euskararen altxorra jasotzen du bere geografiazko eta denborazko luze zabaletan. Euskararen etorkizuna iraganean ondo oinarriturik ikusi nahi luke. Begibistakoa dirudi horrek, baina badu mamirik. Euskara ezin daiteke hutsetik birsortu. Euskararen etorkizuna ezin oinarritu daiteke iraganarekiko hausturan. Honek ez du esan nahi euskarak hazi behar ez duenik. Bainan oinarri sendoetatik abiatuz. Izandakoa ukatu gabe. Bere aberastasun historikoa kontutan izanik. Eta aberastasun historikoa esaterakoan bere aberastasun dialektala ere esan nahi da, euskararen altxorra mendeetan zehar osatzen joan delako, bainan baita bazterretan zehar ere, leku eta garai ezberdinetan.

Orotariko hiztegia-k euskararen inguruko politikarekiko esan nahi duena zera da: euskal hiztunen elkartea zabaldu beharra dagoela, euskararentzat hiztun berriak irabazi behar direla. Baina ahalegin horrek abiapuntua jada baden euskal hiztunen elkartean izan behar duela. Ez daitezkeela modu errazean euskaldun zaharrak baztertu, gutxietsi, zapaldu.

Horrela bakarrik lor baidaiteke etenik gabeko hazkuntza, horrela bakarrik hizkuntzaren beraren galera gehiegirik gabeko zabalkundea. Eta aipaturiko baldintza hauek ez dira garrantzirik gabekoak euskarak duen arazorik larrienaren aurrean, erabileraren aurrean. Erabilerak zerikusi handia baitu erosotasunarekin, eta erosotasunak elkartearekin, eta erosotasunak eta elkarteak komunikatzeko gaitasunarekin, eta guzi hauek hiztunak bere burua darabilen hizkuntzaren baitan gustura sentitzearekin.

Hausturak gertatzen badira, ordea, hizkuntzaren beraren baitan, hiztunen elkartean, komunikazio gaitasunean, erosotasunean, euskararenak egin du: militantziaren giroak dirauen bitartean erabiliko delako komunikatzeko ez bada ere, ikur moduan. Bainan gizarteak euskararekin bakeak egiten dituenean, militantziaren giroa amaitzen denean, euskararen ezintasunak -ez berarenak hizkuntza gisa, hiztun zenbaitenak baizik- begibistako bihurtzen direnean, orduan azaltzen dira bere larritasun betean euskararen ajeak.

Bide luzea da azken hogeita hamar urteotan euskarak egin duena. Ez da gutxi lortutakoa. Baina lortutakoan hutsuneak begibistakoak bihurtu dira. Ez egin den ezer berez gaizki egina legokeelako. Bai ordea, agian, lehentasunak errespetatu ez direlako. Euskararen altxorraren ordez beste hiztegigintza modu bati lehentasuna eman zitzaiolako, euskal hiztunak zaindu beharrean euskaldun berriak erakusgarriagoak zirelako, eguneroko hizkuntzari baino hizkuntza akademikoari garrantzi handiagoa eman zaiolako, euskalduntzeari alfabetatzeari baino, euskararen herri aberastasunari baino berrikuntzari, urratsak sendotzearei baino segurtasun iuridikoari.

Orotariko Hiztegia-ren amaitzeak eta liburuki guzien aurkezteak aukera eskaintzen du berriro oinarrizko gogoeta zenbait berritzeko, eta euskarak etorkizunerako beharrezkoa duen bultzadaren nondik norakoa behar bezala definitzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_