Euskal izenak mundura Pisan
Hiru urterik behin mundu mailako izen jakintzaren, hots, Onomastikaren Biltzar Orokorra, egiten du, ingelesez ICOS akronimoarekin ezagutzen den erakundeak: International Council of Onomastic Scienciesek antolatua. Italiako Pisan izan da, irailaren hasieran, hogeitabigarrena. Lau euskal ordezkarik parte hartu dugu, beste laurehun hizlariren artean, bederatzi sailetan banatuta, XIV. Mendeko unibertsitate toskanar famatuan. Zinetan multikongresu bat izan da.
Antroponomastika sailean, Patxi Salaberri Nafarroako Unibertsitateko irakasleak Izengoitiak euskal deitura batzuen iturria txostena irakurri zuen igelesez. Esan behar da ICOSen Biltzarrretan hiru hizkuntza direla ofizialak, ingelesa, alemana eta frantsesa eta, horiez gain, bertakoa, oraingoan italiera, alegia. Beste hiruak frantsesez, Henrike Knörr EHUko katedradun euskaltzainak Toponomastika sailean Satznamen deituak Euskal Herriko toponimian, hots esaldidun leku izenez; Mikel Gorrotxatekin Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuaren arduradunak, F. Francoren diktadurapean izenei buruzko zapalguntza atzerrirako gai jakingarria azaldu zuen Onomastika eta Gizartea sailean. Azkenik, Onomastika eta Media Sailean neronek komunikabideetako euskal normalizazio onomastikoa, bereziki EITBn.
Patxi Salaberri euskaltzain urgazle nafarrak ongi azaldu berri duen bezala euskaldunon lekukotasuna nazioarteko lehen mailako biltzar baten parte hartzea oso onuragarria izan da. Azken batean, euskal gauzak munduko jakintsuen artean ezagutu daitezen eta, ondorioz, zabal ditzaten. Amerika, Afrika, Australia eta Asiako herrialde askotako ikerleak eta Europako gehienetakoak euskal izenez entzule izatea edo gutxienez berri izatea ez da gutxi. Ez den bezalaxe historian zehar herri zapaldu bateko judu bat lehendabizikoz enteratzea euskal izenak nola debekatuta izan diren, ondorioz, elkarrizketa garaian galdera jakinguratsuak eginaz. Komunikabideetan ere euskal izenen normalkuntzan zer eginkizun izan duen gure hizkuntzaren Akademiak, batzuentzat nobedade bat suertatu zen. Erantzun genion nola Real Academia Españolak ez duen Onomastika Batzorderik, beharrizanik ere ez, Estatuak aspalditik gaztelaniazkoak ondo normalizatuak dituelako, baina galego, katalan eta euskal Akademiak badituztela Onomastika Batzordeak, lan izugarria egin behar dutelako, zentralismo gaztelauaren azken mendeetako erdalduntzearen ondorioak bideratzeko.
Harreman interesgarriak sortzen dira biltzar hauetan, lehendik sortuak direnak - euskaldunok 1993an, Trier (Alemanian); 1996an, Aberdeen (Eskozian); 1999an, Santiago de Compostelan; 2002an, Uppsalan (Suedian) gutxi edo asko partaide izan baikara- sendotu bai ditugu. Hogeita hirugarren ICOS, 2008 urtean, Kanadako Toronton egitea onartu zuen amaierako erakundearen biltzarrak. 2011koa Espainiako Estatuan izatea aipatu zen, Valentzian edo, agian, Euskal Herrian. Ohore bat eta erantzukizun handia litzateke guretzat. Ez da lehendabiziko ahalegina, zeren eta 1996n ere eskatu genuen. Beste bi ere aurkeztu ziren, Budapest eta Santiago de Compostela, honi eman ziotelarik hurrengoa. Argudioak: Budapestek ez zuela dirurik eta hemen terrorismo arriskuagatik. Artikulu batean kritikatu nituen ETA eta, baita ere, ICOSeko zuzendaritza bere txosten partzial eta alarmistagatik.
Pisan "euskal izenak jalgi beitez mundura" suertatu baldin bada, ea 2011n, alderantziz den, alegia, mundu guztiko izenak etor beitez Euskal Herrira".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Un Barcelona de récord y líder gana al Baskonia un partido para la historia: 134-124
EE UU lanza un “ataque masivo” contra el ISIS en Siria tras el atentado contra sus tropas del fin de semana
Un Valencia mejorado no sabe rematar los partidos
Estados Unidos sanciona a familiares de Cilia Flores, esposa de Maduro
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- La policía registra varios domicilios y las oficinas de la ministra francesa Rachida Dati por otro presunto caso de corrupción




























































