Etorkizuna
Ama: hildakoak, nora eramaten dituzte?"
Amak ez entzunarena egin du, alabak galdera errepikatuko ez duen itxaropenarekin. "Amaaa. Galdera bat egin dizudalaaa..." "Zein galdera, laztana? Barkatu, ez dut entzun. Dena dela, ez al zaizu iruditzen mantsoegi zoazela zure askariarekin? Ale, animo, ogitartekoa amaitzen baduzu laranja-zukua egingo dizut eta" "Ea hildakoak nora eramaten dituzten galdetu dizut, ama" "Hildakoak? Ba, bueno, batzuk lurperatzen dituzte. Horretarako dira kanposantuak" "Lurperatu egiten dituztela?" "Bai, lurperatu, lur azpian sartu" "Lur azpian: biluzik?" "Ez, ez, jantzita. Lehenengo egurrezko kaxa batean sartzen dituzte, eta kaxa da lurrean egindako zuloan ipintzen dutena. Gero lurrez estali eta bertan uzten dute" "Eta besteak, lurperatzen ez dituztenak?" "Erraustu egiten dituzte" "Erraustu?" "Bai, erretzen dituzte; errauts bihurtu. Labe berezi batzuetan" "Eta zer egiten dute errautsekin?" "Ba... batzuek leku jakin batean haizatzen dituzte, hildakoari asko gustatzen zitzaion lekuren batean adibidez. Beste batzuek, ordea, ontzi berezi batean gordetzen dituzte" "Ah".
"Baina, esan iezadazu, Ixiar, nork hitz egin dizu hildakoei buruz?" "Iñakik" "Iñakik?" "Bai, ama, ikastolakoak, gure gelakoak" "Eta zer dela eta kontatu dizu ezer hildakoei buruz?" "Bere aitak esan diolako egunen batean hilko dela" "...Hilko dela...? Baina... Nola...?" "Ba horixe, egunen batean hilko dela. Eta bere aita ere bai" "Eta kontatu al dizu zer gertatzen zaien hildakoei, hil ondoren?" "Aitak esan zion Iñakiri zerura joaten direla, eta izarrak bihurtzen direla han. Hala al da?" "Bueno, hori da jende batek pentsatzen duena" "Beraz, lurperatzen dituztenak hilobitik atera eta zerura abiatzen al dira?" "Ba, akaso, maitea" "Eta errausten dituztenak, ama? Nola egiten dute horiek zerura igotzeko?" "Esan dizut ba hori pertsona batzuek pentsatzen dutena dela, Ixiar". "Eta zuk? Zer uste duzu zuk, ama?" "Ba... ba ez dagoela ezer. Hil ondoren ez dagoela ezer. Desagertu egiten direla hildakoak, animaliak bezala" "Ni hilko naiz, ama?". "Ez, zu ez, laztana, zaude lasai" "Eta zu, amatxo?" "Ezta ere. Eta orain, segi jaten, edo ez dugu sekula amaituko. Lagunekin parkera jaitsi nahi baduzu hobe duzu ogi-apurrik ez uztea, ados?"
Beranduago, Ixiar oheratu eta gero, etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari: "Heriotzaren kontuarekin hasi zait gaur zure alaba" "Hara!" "Hara: hori al da bururatzen zaizun guztia?" "Tira, emakumea, ez da horrenbesterako, ezta?" "Eskolako batek komentatu dio. Iñaki delako batek. Ezagutzen al duzu? Ba al dakizu zeintzuk diren bere gurasoak?" "Zein esaten duzu, ile horixka duen hori, stratobus geltokikoa? Abizena Argandoña duela uste dut... plaza ondoko domoetako batean bizi dira, oker ez banago" "Zuk uste duzu... hilkorrak direla?" "Ez nuen sekula horretan pentsatu, baina... bai, posible da" "Nik uste nuen, Lizeora bidalita, Ixiartxo ez zela halako jendearekin nahastuko" "Hiriko eskolarik garestienetako bat da, eta ez dut uste hilkor asko egongo denik bertan matrikulatuta. Baina Lizeoak ezin du bazterketarik egin, eta are gutxiago hilkorren eta hilezkorren artean. Jaurlaritzaren diru-laguntza galduko luke bestela" "Ba ez zait ondo iruditzen, Imanol. Eta gure alaba Iñaki horren lagun mina egiten bada? Oso harreman desorekatua izango litzateke. Iñaki hori hil egingo da egunen batean, ezinbestekoa da, eta horrek min handia emango lioke gure Ixiarri. Uste nuen horretaz hitz egin genuela, bakarrik hilezkorrekin ibiltzea komeni zitzaiola gure alabari" "Bost urte besterik ez ditu, Maite! Egon lasai" "Halere. Eta, bestalde, ez dut ulertzen, Lizeora bidaltzeko adina diru izanda, nolatan ez ziren gai izan semearentzat hilezkortasun programa genetiko bat ordaintzeko. Krudelkeria iruditzen zait" "Ez dakigu zergatik ez duten egin. Agian umea jaiotzera zihoanean ez zeukaten diru hori. Eta, bestalde, badago hilezkortasuna arbuiatzen duenik ere, ondo dakizu, nahiz eta dirua izan".
"Ez dut sekula ulertuko, benetan".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Grecia: revancha (y desencanto) tras la Gran Crisis
Mueren dos personas atropelladas en dos accidentes en Sant Cugat y Alcarràs
Mueren siete elefantes en el noroeste de India tras ser arrollados por un tren de alta velocidad
Reinventar la ciudadanía: sostenibilidad digital frente a los poderes invisibles de la economía global
Lo más visto
- Uno de los promotores de la señal V-16 de tráfico: “Es duro oír el testimonio de víctimas que han sufrido amputaciones al poner los triángulos”
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- Cae una organización que enviaba camiones cargados de cocaína desde Marbella hasta varios países europeos
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes




























































