_
_
_
_
Entrevista:UXUE ALBERDI | Zortzigarren Igartza Sariaren irabazlea | Gaiak

"Begiratu ezean ikusten ez diren gauzez idatzi dut"

Pertsonaia bakartiak, poesia, umore ttantta bat, elurra, urruntasuna... Horiek denak bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) Joseba Jaka Literatur Beka eman dion Aulki bat elurretan liburu-proiektuan. Orain, urtebeteko epea du "negu berberaren azpian eta elur berberaren gainean" gertatzen diren zenbait ipuin bukatzeko. Ezusterik ezean, 2007ko udaberrian argitaratuko da lana.

Galdera. Saria ezustean jaso duzula esan duzu. Itxaropenik izango zenuen, ordea.

Erantzuna. Inoiz eman didaten saririk inportanteena da. Orain arte bertso-paperak eta ipuin solteak idatzi ditut, batez ere, baina ez lan luzerik. Horregatik ez nuen espero saria, idazle handiek irabazi dutelako beka, Elorriaga, Gabiria... eta momentuz ez nuen neure burua hor ikusten. Idaztea gustuko izan eta liburu bat kaleratzeko aukera edukitzea izugarria da benetan. Pozik nago, bai.

"Dantzari bat dantza egitera bultzatzen duen gauza berak bultzatzen nau ni idaztera"
"Xehetasunetatik abiatuta idazten dut, zaila baitzait gauza handiak kontatzea"

G. Aurkeztu aurretik Suedian egin zenuen egonaldi luzeak eraginik izan zuen proiektuan?

E. Esperientzia berriak bizitzeaz eta ikasteaz gain, idazteko asmoarekin joan nintzen Suediara, eta hala egin nuen. Aurrez banuen Igartza bekaren berri, eta kontatzeko gauza dexente eta ipuin solteak idatzita nituenez, proiektu bat osatu eta aurkeztea erabaki nuen. Herrialde eskandinaviarrek badute zerbait berezia, bai: klimak asko baldintzatzen du haien izaera, eta paisaiak ikusgarriak dira. Hogei orduko gauak bizi izan ditugu neguan, eta hogei orduko egunak udan. Bakarrik eta isilik ere ez dut sekula horrenbeste denbora pasa, etxetik urrun ere ez, inor ukitu gabe ere ez... Sekulako esperientzia izan da, eta pentsatzeko denbora asko eduki dut. Dena den, Suedia eta suediarrak ere zeharo estereotipatuta dauzkagu, eta estereotipo horiek apurtzen ere saiatu beharra dago.

G. Gauza txikien garrantzia dute abiapuntutzat zure ipuninetako kontakizunek. Eroso zaude molde horrekin?

E. Bai, baina ipuinek hainbat eratako loturak dituzte beren artean. Dena den, nire asmoa ez da izan ipuinak, pertsonaiak edo lekuak korapilatzea. Istorio guztiak negu berberaren azpian eta elur beraren gainean gertatzen direla adierazteko modu bat dira loturak. Lotura gehienak detaile txikiak baino ez dira, agian oharkabean pasako direnak, baina idazterako orduan niretzat asko esan nahi dute. Asko gustatzen zait detaileei kasu egitea, dibertitu egiten nau gauza txikiak letren artean ezkutatzeak eta, egia esan, askotan idazten dut detailerik txikienetik abiatuta. Gauza handiak kontatzea askoz gehiago kostatzen zait. Baina, bestalde, badira ipuin batzuk liburu osoan jarraipen bat izango dutenak, eta horiek bai, horiek lotura narratibo bat izango dute.

G. Gai nagusirik ere ez da nabarmentzen ipuinotan, baina badira sarri agertzen diren batzuk.

E. Giza harremanez dihardute ipuinek, emakumearen paperaz, indibidualismoaz, nostalgiaz, zuhaitzez, begiratu ezean ikusten ez diren gauzez: beti beltzaranak diren kebab saltzaileez, suizidioaz, beti urrutiko herrialdeetan jaiotakoak diren taxi gidariez, hotza pasatzen duten eskaleez.

G. Gai unibertsalak ere ukitzen dituzu: bakardadea, isiltasuna... Lanari igurtzi poetikoa emateko egin duzu?

E. Gustatzen zait poesia eta idazkera lirikoa, baina ulertzeko erraza denean. Lehen tragoan edan daitezkeen testuak gustatzen zaikit, batez ere, idazkera soilarekin, errazarekin, gauza asko transmititzen dutenak. Poesia gutxi idatzi dut orain arte.

G. Bertso-paper lehiaketaren bat edo beste irabazia zenuen. Idazteko grina aspalditik datorkizu, ezta?

E. Txiki-txikitatik, bai. Niretzat plazer bat da sortzea, bete egiten nau. Dantzari bat dantza egitera bultzatzen duen gauza berak bultzatzen nau ni idaztera. Neure gozamenerako idazten dut, eta gero, argitaratzen bada edo saritzen banaute, askozaz hobeto.

G. Non ikusten duzu erosoago zeure burua?

E. Eroso, bietan. Ez dut bertsolari izateko egiten bertsotan, ezta idazle izateko idazten ere. Gozatzeko egiten ditudan bi gauza dira, oso diferenteak. Bertso idatziek literaturarekin zerikusi handiagoa dute, eta normalean hobeak iruditzen zaizkit denbora bat hartuta sortzen ditudan testuak. Bat-batekotasuna beste mundu bat da, ezberdina baina erakargarria baita.

G. Urte beteko epea duzu orain idazteko. Hortik gorakorik ez duzu programatu, akaso.

E. Nahikoa dut horrekin, bai. Horrekin eta EHUko kazetaritza ikasketak gainditzearekin, azkenengo urtean nago eta. Printzipioz nahikoa lan emango dit bai batak eta bai besteak. Bestelako gauzak ere egingo ditut, gustuko baitut pertsona eta esperientzia berriak ezagutu..., eta idaztea. Ez dut uste idazteari inoiz utziko diodanik. Auskalo gero zer egingo dudan, baina saiatzen naiz momentuan zoriontsu egiten nauenari eusten.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_