_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Lauaxeta, Konpainia

Datoren astean, abuztuak 3, 100 urte beteko dira Estepan Urkiaga Lauxeta sortu zela. Haren mendeurrenkari asko idatzi da ikuspegi ugariez. Nire aldetik, beste hau jorratu nahi nuke, hots, 1936ko gerraren ondorioz, Lauaxeta, edota, bera bezala afusilatu, gartzelaratu edo erbesteratu zituzten idazle eta intelektualen zorigaitza.

Hasteko, Durangon eta Loiolan, Jesusen Konpainiaren etxeetan ikasle andana paregabea hor dugu. Aita Estefanía irakasle euskaltzaleak gidaturik, ezagutzen dugun euskalari talde oparoenetarikoa, hasi Nikolas Ormaetxea Orixe eta segi, gerotxoago, Andima Ibinagabeitia, Placido Mujika, Jokin Zaitegi, Iñaki Goenaga, Korta anaiak, Argarate, Sarobe eta Estepan Urkiaga. Denak Konpainian, nahiz eta ez denak ordenatuko. Guztiek jasan zuten, ordea, Errepublikaren egoera demokratikoaren kontra altxatu ziren militar eta faxisten zapalkuntza ikaragarria.

Zeren eta zoritxar berbera izan zuten Granadan Federico García Lorcak eta Gasteizen Lauaxetak, biak erahilak eta, ez hain kasualitatez, elkar ezagupidea egin zutenak gerra hasi baino lehentxoago Bilbon. Zoritxar berbera izan zuten Miguel Hernández poeta oriolanoak eta Juan Izurrategi Elorrioko abade eta euskal idazleak, lehena Alacanteko presondegian hil zen eta bigarrena Dueñaskoan. Eta zenbat exiliatu Errepublikaren, Euskadiko Agintaritzaren edota Kataluniako Generalitataren legezkotasundun gobernuaren alde izateagatik!

Kalte pertsonalez landa, zer galeraizugarria kulturarentzat, hainbeste idazle, ikertzaile, artista eta abar erahiltzea, gartzelaratzea edo erbesteratzea! Eta itzuli ahal izan zutenak, gartzeletatik nahiz exiliotik, mutu egon beharra! Jose Antonio Martín Pallín, Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak arrazoi osoz esan berri du : "paradoxikoa da kanpoan justizia egin nahi izatea eta Espainian ez, delituak ez dira preskribatu; ekintza haietan parte hartu zuten guztiak epailearen aurrean jarri beharko lirateke". Ildo horretatik, beste askoren artean, Lauaxetaren hiltzaileak auziperatu beharko lirateke. Nork ordea, familiakoek, Mungia eta Laukizko udalek, nahiz legezko beste edozein kaltetuk.

Beste edozein erlijioso talde askotako euskaltzalek ere nozitu zuen Altxamendu Militarraren eraso bortitza. Gaurkoz, Konpainiaren baitan sortutako Euskal Akademiatxoko taldekideak oroitaraziko nituzke, mendeurren bezperetan Lauaxeta nabarmenduz, baina baita ere beste hiru erraldoi: Andima Ibiñagabeitia, exilioan hila; Jokin Zaitegi, erbestealdi luzea igaroa eta Plácido Mujika. 2006an hiruon mendeurrena ospatzea merezi duelakoan nago. Saiatuko gara Euskaltzaindian, gauza bera espero daiteke dagozkien agintari eta erakundeengandik ere. Itzuliko gara hiruron lan bikainetara.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_