_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Pariseko amaierak

Gare d'Austerlitz-era iritsi ginenean, nire aurretik espaloira jaitsia zen agureak bidaian zehar irakurritako liburua zakarrontzi batera bota zuen espantu handiegirik gabe. "Ez du pena merezi. Denbora galdu besterik ez dut egin", esan zidan nire harriduraz ohartu zenean. Ez nion erantzun. Ez nuen inongo asmorik literatur kritika egiteko era zorrotz hura zalantzan jartzeko ezta gutxiago ere agureak bere iritzia azaltzeko zeukan eskubideari ezer kentzeko. Baina hasiera gaiztoa zen, edonola ere, nire bidaiarako. Izan ere, ni nobela bat idazten hasteko asmoarekin joana bainintzen Parisera.

Bi aste nituen aurretik hiri erraldoian. Denbora gutxi ganorazko zerbait lortzeko, baina agian askotxo ideiak eta egitasmoak oraindik finkatu gabe dituen batentzat. Aurreko zenbaiten esperientzia biltzen zuten liburuak nirekin ziren eta lehenbiziko gauak haien lanak irakurtzen igaro nituen, bere garaian idazle bihurtu nahi zutenen intuizioak niretzako ere baliagarriak izango zirelakoan. Zentroko hotel txiki baina garesti batean hartu nuen gela. Leihoetatik ikus nezakeena ez zen, inondik ere, inpresionisten koadroetan islatzen den giroa, eraikin baten barneko patiora ematen baitzuten. Hiriari buruz neraman ikasitako irudia berehala hasi nintzen aldatzen, J.R. Ribeyro lagun.

Gela hura ilun samarra zelako, kalera irteten nintzeneko orduak ziren eguneko distiratsuenak. Ezustekorik gertatzen ez bazen, gauera arte ez nintzen hotelera itzultzen. Asko zegoen ikusteko eta dastatzeko, liburudenda gehiegi bertan orduak eta orduak mugarik gabe emateko. Bisitatu nahi nituen tokiak, gainera, Sentier auzoa esaterako, ez zeuden nire gelatik hain gertu.

Horrela, ia konturatu gabe, pasa zen Parisen egindako nire lehenbiziko astea. Igandean kontuak atera nituen. Astelehenetik, hau da, hirira heldu nintzenetik sei ziren ordura arte igarotako egunak. Nobelaren arrastorik ez zegoen nire paperetan. Izenik eta aurpegirik gabeko pertsonaiaren bat nerabilen buruan, baina ez nuen ez istoriorik ez beste pertsonaiarik. E. Vila-Matasen hasierako ezintasunaz gogoratu nintzen, baina horrek eman ziezadakeen kontsolamenduak ez zuen pare bat orduz ere iraun. Zerbait egin beharra zegoen.

Orduan tren geltokiko agure liburu-jaurtitzaileari buruzko oroitzapenaz hastea erabaki nuen. Lehen parrafoa amaitu baino lehen, Hemingwayren gomendioetako bat etorri zitzaidan gogora: kontatzen ari zarenaren jarraipena argi duzunean, utz iezaiozu egun hartan idazteari, lana biharamunerako laga ezazu. Horrela egin nuen.

Biharamunean, ordea, agurearena amaitu ondoren, kontakizuna geratu egin zen. Argi zegoen: maizago atera behar nuen kalera gertakari bila. Gau hura, gelara itzuli eta gero, eldarniotan igaro nuen. Kaleetan zehar zebiltzan gizakiek zerbait esaten zidaten ametsetan, baina ni ez nintzen hitz haien esanahia konprenitzeko gauza.

Denbora joan ahala, nobelaren ideia argizaria bezala joan zen desegiten. Bestelako erabaki bat hartu nuen orduan: nobela bat hastea ezinezkoa zenez, ipuin bat idatziko nuen, osorik, hasieratik bukaeraraino. Ipuina, gainera, jada pertsonaia bilakatutako agurearen irudiaz hasiko zen. Parisera eramandako liburuak irakurriak nituenez gero, hurrengo hiru gauetan nire eginbehar guztia ipuin hura idaztea zen.

Nire egonaldi haren azken gaua heldu zenean, hala ere, mahai gainean utzitako orrietan kontakizunaren lehenbiziko parrafoa besterik ez zen ageri. Etsipenaren atzaparrak gainera zetozkidala sumatu nuen orduan. Ezin izan nuen lorik hartu gau osoan, ezta lerro bat bera ere idatzi. Uste dut egunsentiarekin lokartu nintzela, ordurako guztiz indargabetua, garaitua. Esnatu nintzenean berandu zen. Bainugelara nindoala, parrafo bakarra zeukan orrian beste zerbait ikusi nuen idatzirik. Baina ez zen ipuinaren amaiera, hotelaren jabearen ohar bat baizik: letra handiz eta frantses gordinean egun bat gehiago ordaintzera gonbidatzen ninduen, gela uzteko ordua aspaldi igaroa baitzen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_