Kirmen Uriberen poesiak ingelesera itzultzen ari da American Pen Club
Kirmen Uriberen poesia ingelesera itzultzen ari da Elizabeth Macklin idazle eta itzultzaile iparamerikarra. AEBetako PEN Cluben beka bati esker sortu da lana aurrera eramateko aukera.
Macklinek euskal olerkariaren Bitartean heldu eskutik (2001, Susa) lana ingelesez idazteko proposamena aurkeztu zien deialdiaren antolatzaileei. Guztira 130 hautagai aurkeztu ziren eta 13 besterik ez dituzte aukeratu.
Itzulpenaren behin behineko izenburua Meanwhile take my hand da. Bertan, aipatutako liburuko poesiak ez ezik, Uriberen ibilbidea laburbiltzen duten beste zenbait bilduko dituzte.
"Gauzak pixkanaka egin ditugu. Lehenbizi errezitaldiak egin genituen, gero The New Yorker aldizkarian testu batzuk argitaratu genituen eta orain hau etorri da", adierazi du egileak, itzulpenak "mundu zabalera irteten" lagun diezaiokeela erantsiz.
Pen Cluben diru-laguntzak munduko edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak ingelesera itzultzeko sortu dira eta aurten deitu dituzte lehenbiziko aldiz. Jatorriz alemanez, grezieraz, gaztelaniaz, errusieraz eta euskaraz sortutako testuak itzuliko dituzte, besteak beste.
Bekak emateko ekitaldia New Yorkeko Lincoln Centeren egin zen. Uriberen poesiez gain, Roberto Bolaño, Olivero Girondo, Lea Goldberg, Kang Zhengguo eta Jenny Erpenbeck idazleen liburuak itzultzeko proiektuak aurkeztu zituzten, beste batzuen artean.
Elizabeth Macklin hainbat poesia-liburu eta itzulpenen egilea da, horien artean Jorge Luis Borgesen zenbait libururenak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.