Lanaren beste balio erantsia
Artez Kooperatiba Elkarteak 15 urte daramatza enpresetan euskara sustatzeko lanean
Euskaraz lan egiteko aukera errealitate bilakatzeko xedez sortu zen 1990. urtean Artez Kooperatiba Elkartea. Egun, leku eta giro guztietan euskaraz lan egitea posible ez bada ere, asko aurreratu dela ukaezina da eta borondatea izan daiteke beharrezkoa den baldintzatzaile nagusi eta askotan bakarra.
Hala uste du Patxi Alaña konpainiako zuzendari gerenteak. "Orain dela hamabost urte, egoera oso bestelakoa zen. Hasieran oso bezero gutxi zeuden, baina gaur egun 1.000 enpresa eta erakunde inguruk eskuratu dute euskara-ziurtagiria".
90eko hamarkadan euskararekiko konpromisoa zen haren erabilpena bultzatzeko arrazoi nagusia. Gaur egun, ordea, bezeroei zerbitzu hobea emateko helburua ere kontuan hartzen dute enpresek. "110 enpresak dute euskara planen bat eta beste hainbestek, nahiz eta planik ez izan, neurriak hartzen dituzte helburu hau lortzeko", azaldu du Alañak. Hainbat lantokitan, langileen arteko harremanetan erabili da urtetan zehar, baina ez, ostera, idatzizko komunikazioetan.
Artezek aholkularitza zerbitzua eskaintzen die enpresei, aipatutako planak abian jartzeko. "Hala ere normalean enpresek kanpo harremanetan zentratzen dituzte euren ahaleginak; gure aburuz ordea, barneko giroa euskalduntzea ere nahitaezkoa da", dio adituak.
Behar izanez gero, enpresak behar dituen idazki estandarren estilo liburua egiten dute. Inprimakiak ulergarriak eta betetzeko errazak izan daitezen itzulpena egin ordez, egokitu egiten dituzte. Horrez gain, euskal ikonografia daukan papergintza sortu dute: agendak (eskolakoak, komertzialak eta poltsikokoak) egutegiak, postalak, koadernoak, bulego eta dendetako errotuluak, eta inprimakiak, besteak beste.
Idazki biltegia
Azkenik, itzulpengintza zerbitzuaren barruan, hainbat lan egin dituzte eta estilo bateratu bat ezarriz, idazki ulergarrien sortze eta egokitzapena garatu dute. Gaur egun www.agiria.net helbide elektronikoan euskaraz lan egiteko enpresa batek behar dituen agiriak euskaraz daude edonoren eskuragarri. Fondo honetan euskarazko 100 dokumentu inguru daude, horien artean, lan kontratuak, Gizarte Segurantzako inprimakiak, ziurtagiriak, nominak eta estatutuak. "Agiri batzuk doan eskura daitezke eta beste batzuk, aldiz, ordaindu egin behar dira. Esan beharra dago hainbat pertsonak eurek itzulitako agiriak bidali dizkigutela eta horiek Interneten jartzen ditugu nahi duenarentzat eskuragarri. Hauek, noski, doan izaten dira", zehaztu du Artezeko arduradunak.
Euskaraz lan egiteko prest dagoen jendea gero eta gehiago izaki, Euskaldunon Gida Elektronikoa ere kaleratu dute. Bertan euskaraz lan egin dezaketen 27.000 profesional, merkatari, enpresa eta erakunderen fitxak agertzen dira. Era berean, euskararen erabilpena bultzatzeko eta errazteko, azken urteetan Interneten jarri diren hiztegi guztiak www.hiztegia.net web gunean bildu dituzte.
Patxi Alañaren hitzetan, "nahiko web gune praktikoa da; hainbat hiztegi mota biltzen dira: herrietako euskara, arloetakoa eta entziklopedikoa. Nahiko arrakastatsua izan da jende askok erabiltzen du".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.