'Cocinan icasteco' liburua
Euskarazko lehen errezeta-gida 1889an argitaratu zen Tolosan, Eusebio Lópezen moldiztegian
Sukaldaritza kontuek isla itzela daukate guregan egun, batez ere telebistaren bitartez jakiak prestatzeko programak ugaldu direnetik. Interneten ere informazio hori eskaintzen duten orrialde ugari daude, baina bila hasiz gero aspaldiko harri bitxiak topa daitezke. Horietako bat da Cocinan icasteko liburua, 1889. urtean argitaratua eta, azalean dioen, moduan "lendabizicoa euskeraz".
Tolosako Eusebio Lópezen moldiztegian inprimatu zen euskara hutsez. Gipuzkeraz idatzita dago, erdal grafiaz, eta Sancho El Sabio Fundazioaren web orrialdean ikus daiteke. 60 lerro ditu eta era guztietako 67 errezeta biltzen ditu; plater merke eta egiteko errazak dira gehienak, baina garestiak ere badira tartean.
Duela ehun urte baino gehiago plazaratu ziren lehenbiziko testuetako batzuk Interneten daude kontsultagai
Ez dira tradiziozko platerrak falta, esate baterako "pistoa", "Bizcaico modura bacallua", "eper guisatua" edota "sagárrac azukreaz egosiak". Baina badira, ere berean, errezeta nahiko sofistikatuak garai hartarako. "Egazti gaztéac Bayonaco modura", "Provenzaco modura bacallaua", edo "Langosta". Azken honek halaxe dio: "Langostari aragui gucia quendu, eta eguiten zayo salsa tipula pregitu eta ardo zuriarequin; salsa onetan egosia dagoenean, ematen zaizca bi arrautza gorringo almericean joac, salsa lodi dediñ".
Tolosako Mendizabal alargunaren ondorengoa zen López. Inprimategia 1750. urtean sortu zen, eta inprimatze eta koadernaketa tailerrak zituen. Bartzelonan 1888an erakusketa erraldoia antolatu zuten eta haren berri emateko Gipuzkoako Aldundiak Nicolás de Bustinduy ingeniariak idatzitako liburuska argitara eman zuen Guipuzcoa en la Exposición Universal de Barcelona izenburuarekin. Bertan, beste askoren artean, Eusebio Lopezek azokan izan zuen partehartzea zehazten da.
Liburuan irakur daitekeenez, Tolosako moldiztegiak hainbat lan aurkeztu zituen Bartzelonan. Aipagarrienak hiru hauexek ziren: Diccionario Vasco-Español, Euskal Erriac-Aita Santuari eta Diccionario Etimológico Vascongado.
Esan bezala, Cocinan icasteco liburua 1889an eman zuten argitara eta bere azalean dioen moduan, "Chit bearra familia gucietan" izateaz gain, mota horretako "lehendabicicoa euskaraz" izan zen. Baina horren aurretik kalera irten zen Baionan Escualdun cocinera. Profesional ezezagunek idatzia, 1864an argitaratu zen eta sasoiko nazioarteko errezetak bildu zituen, frantsestasun lurrinez apainduak.
Gerora, urte dezente igaro ziren euskarazko errezeta-liburu berriak argia ikusi arte. Edorta Agirre aditua da gai honetan, hainbat argitalpen eta itzulpen baititu eginak. Bildu duen informazioaren arabera, Osasuna, merketza ta yanaritzaz izan zen gai hori jorratu zuen hirugarren lana. Julene Azpeitiak idatzi zuen liburua 1930ean inprimatu zuen Editorial Vasca argitaletxeak. Errezetez gain, nutrizio eta elikadurari buruzko aholkuak dauzka, baita ekonomiari buruzko argibideak ere.
Adituaren arabera, sukaldaritzarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten 23 liburu argitaratu dira euskaraz. Horietatik berrienak Juan Mari Arzak eta Karlos Argiñano sukaldariek kaleratutakoak dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.