Despistea eta albistea
Kritika Saria urtero-urtero ematen den saria da, baina badirudi bere patua, herri honetan diren despisteen aurrean, aldi berean urtean behin behintzat azaldu beharra dagoela zer den.
Kritika sari nazionalak datorren urtean 50. urteurrena ospatuko du, nahiz eta ospakizun handirik ez den egingo. Ibilaldi luzea du bere gainean, eta sariak gaur baino eskasagoak eta batzuk gaur bezain manipulatuak zirenean jaio zen eta garbi izan zuen lehen unetik sari ez zela, sari aipamen huts besterik ez. Horrela independentzia joera bat bilatu eta lortu zen. Asociación Española de Críticos Literarios erakundeak eratu eta ematen ditu, beraz, eta hau despisteen aurrean oso garbi esan behar da erakunde pribatu batek ematen ditu nahi duen eta ahal duen eran, erakundea independientea den heinean.
1956. urtean jaio zen eta hasiera batean gaztelerazko lanei besterik ez zitzaien ematen, baina 1972. urtean katalanez soilik idazten zuen Salvador Espriú poeta handiari eman zioten, gaztelerazko idazleekin lehian, edonolako laguntzarik gabe. Orduantxe konturatu ziren beste hizkuntza minorizatuek ere bazutela bere literatura. Eta Diario Vascon kritika egiten zuen eta egiten duen Santiago Aizarna izan zen euskal literaturaz ardura hartu zuena.
Eta ongi jokatu zuela uste dut, zeren invisiblity egoeratik ateratzeko tranpolin umila eskaintzen zuen Kritika Sariak eta gurea urteen eta jende askoren poderioz visiblity-an bizi den literatura bihurtu zaigu. Zeren oker ez banago Bernardo Atxagaren azken nobelak ongi adierazten du bere fajatxoan Kritika Saria irabazitako nobela dela hori.
Beste despiste izugarria da tendentzia bat edo beste baztertu dela pentsatzea. Sandwich belaunaldiko partaideak -1963. urtearen inguruan jaiotakoak- beste edozein erakundek baino askoz ere presenteago izan ditu gogoan edo ziklismoa maite badugu palmaresean, biktimismoa maite dutenen aurrean esatekoa den esaldia delarik. Arriskurako saria delako Kritika saria hain zuzen ere dirurik ez duelako ematen, eta arriskatu egin du eta beste batzuetan erratu ere bai.
Despistearen aurrean albisteak esan beharko luke ez dela pertsona baten lana euskal alorrean Kritika Saria aipatzea. Lehenago esan dugun bezala erakunde pribatu baten emaitza eta eginkizuna da. Kontua da erakunde horretako bazkide bakarra dagoela Euskal Herrian baina horrek-neuk, zertan mozorrotzen ibili? - beti kontsulta egin duela, eta beti izan du kontsulta egin ostean saria emateko borondatea. Agiriak baina, beti osatu dira. Noski, hau ez da erakunde publiko batek ematen duen saria, erakundearen arauen aurrean ematen dena baino eta hari erantzunez. Egia da batzuetan erakundeak ez duela baliabide handirik ematen eta prentsarekin daukagun harremana eskasa dela maiz.
Hori dela eta, batzuetan nabari dut jendeak azalpen handiagoa nahi duela. Eta aldaketak ere ezagutu ditu sariak bere arauetan. Garai batean behin irabazitakoak ezin zuen berriz hartu, eremu urriko hizkuntzetan bost urteko baraualdia jasotzen zuen urte batean irabazten zuenak, eta orain, ez dago araurik. Epaimahaiaren arabera irakurgai den liburuari ematen zaio aipamena eta kito. Eta hau guztia azaltzen ez gara trebe izan.
Bere mugak ditu, bai, eta agerikoak gainera. Baina albistea Kritika Saria ematea besterik ez da, eta urteak aurrera joan diren neurrian historia osatu egin du. Badakigu, ez gara inozoak, sari baten oihartzuna ez duela nahi eta ez sariak berak sortzen, garaipenaz egin ohi diren erabilpenak baino. Lehiaketaren aurka joera handia zegoeneko garaian jaiotako idazlea naiz ni, horrela hezi ninduten, eta horregatik orain pixka bat txundituta ikusten dut sariaren aipamena aldizkarietan eta liburuetako fajatxoetan. Kritika Saria, beste lehiaketak bezala, irakurtzera egiten den gonbitea da eta horixe da bere eginkizun nagusia.
Oihartzun handiagoa du, hurbilago ere badu eta, gaztelerazko literaturaren eremuan, eta idazleek harro erakusten dute sariaren aipamena bere biografietan. Guk urrunago dugu, eta ahaztuxeago ere bai. Baina zer egingo diogu?
Patuak agintzen du: datorren urtean hau gogoratuz beste artikulu bat idatzi beharko dugu!
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.