'Inoizkari' kosakoa
'Volgako Batelariak' aldizkari digitalak literaturaren alderik kitschena aldarrikatu nahi du
Ni gure Amarekin ari nintzen telefonoz. Uste dut Iban patata tortila jaten ari zela, Rikardo, ez dakit baina etxean egonen zen, arropa zintzilikatzen, seguru aski. Angelek Burlatako 7. etorbidea eta 37. kale artean zihoala esan zidan, eta Ibon, uste dut egunkaria leitzen ari zela".
Ez da telebistan hain arrakastatsu bilakatu den bakarrizketa saio horietako baten gidoia, literatur aldizkari berri baten sorrera-agiria baizik, Juanjo Olasagarre idazle eta erredakzio batzordeko kidearen esanetan. Berarekin batera, Iban Zaldua, Ibon Egaña, Rikardo Arregi eta Angel Erro idazleek erditu dute literaturaren ur barea astintzeko asmoa duen "inoizkari kosakoa". "Kontua da orduan haragitu zela gugan euskal literatura moñoñotasunetik salbatzeko deia. Eta horretara jarri ginen bakoitza bere aldetik harik eta patuak elkartu gaituen arte", erantsi du Olasagarrek.
Aldizkari -barkatu, inoizkari- salbatzaileak pasa den astean ikusi zuen argia, Gasteizko taberna batean handikiro ospatu zuten bataioan. Paperik ezean, sarea erabiliko du sortzaileen mezuak hedatzeko, horretarako egokitu baitute www.eibar.org/blogak/volga helbide elektronikoa.
Proiektuak Volgako Batelariak du izena, erredakzio batzordeak tsarren garaiko literaturari eta kitsch irudiari dioten mirespenaren seinale. "Sobietar Batasuneko obraren izen ona hedatu zuten misiolariei ematen zitzaien izena da, eta baita XXI. mendeko kantu errusiar bat ere", argitu du Ibon Egañak
Argitalpenak idazleei egindako elkarrizketak plazaratuko ditu -horietako lehena Pello Lizarralderi egin diote eta sarean da jada- baita literatur kritika edo erreseinak ere. Eta hori da, agian, aldizkari klasikoekin duen antzekotasunik handiena. Gainerakoan, adierazpen librearen aldeko aldarria da. Adibidez, inoiz irakurri ez duten liburuen erreseinak argitaratzeko asmoa dute, aldez aurretik aitortuz irakurleari artikuluaren egileak liburuaren azala eta prentsan agertutako aipamenen bat edo beste besterik ez dituela irakurri. "Begiratuko dugu solapan jartzen duena, prentsan atera dena, Interneteko erreferentziak eta gure aurreiritziekin batera kritika egingo dugu", aurreratu du Egañak. Hori, Iban Zalduaren hitzetan, "oso praktika normala denez prentsan, guk egingo dugu, baina aitortua".
Atal horren azpian bada kritikarien zeharkako kritika; edo agian literaturari ematen zaio tratamenduaren aurkako deia. "Euskal literaturan maila berean daude Denboraren izerdia eta Zakurra, zure laguna. Guztiak dira liburu onak, eta kritikarik ezak hori sostengatzen du", argudiatu du Egañak.
Horrekin batera, inoiz idatziko ez luketena idazteko eskatuko diote aldizkaritik kanpoko hainbat kolaboratzileri. "Kanpoko jendeari dei egingo diegu eta eskubide osoa izango dute esateko testu hori ez dela beraiena", erantsi du Zalduak.
Behin hori guztia argituta, funtsezko galderari erantzun dio Ibon Egañak. Zer da Volgako Batelariak? "Koktel baten izena da, vodka, laranja zukua eta gerezi zaporeko brandya nahastuta egiten dena".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El tiempo se estabiliza con una jornada muy fría que registra temperaturas por debajo de -10 grados
Así será el sorteo de este miércoles de los octavos de final de la Copa del Rey: bombos y equipos
El mensaje de amor definitivo de La Oreja de Van Gogh a Amaia Montero: “Hay más melodías en esa cabeza que las que nadie pueda inventar en diez vidas”
La nieve colapsa Francia
Lo más visto
- Lotería del Niño de 2026 | El primer premio es para el 06703
- Estados Unidos amenaza con tomar Groenlandia por la fuerza
- Así le hemos contado las noticias de Venezuela tras la detención de Maduro este 6 de enero de 2026
- La CIA recomendó dar el poder de Venezuela a Delcy Rodríguez ante el riesgo de que María Corina Machado no controlara el ejército
- Trump asegura que si pierde las elecciones de mitad de mandato “buscarán una excusa” para destituirle




























































