Erreferendumaren bezperan
Adiskide biak erdiguneko kafetegi batean elkartu ohi dira, hamabostero, beti ere astelehenean eta eguerdian. Eskola garaian adiskide minak izan ziren eta familiek, ikasketek eta lanbideek pixkana-pixkana elkarrengandik urrundu dituzten arren, lotura hori mantentzen saiatu dira. Egia esateko, ez zaie bereziki zaila suertatzen: Karlosen lantokia kafetegitik hurbil dago eta Jorgek, bere bizitza profesionala dela medio, aisa egin ditzake hura bezalako ihesaldiak.
Europako Konstituzioaren erreferendumaren biharamuna da gaur, eta Karlosek badaki gai hori izango dutela hizpide; aurreko enkontruan ere aipatu zuten zer edo zer. Ezetzaren aldeko agertu zen Jorge, eta Karlosek "bai" bozkatuko zuela iragarri zion. "Ez pentsa ni ere guztiz komentzitzen nauenik konstituzioak -esan zion Jorgeri-. Baina AEBri eta Txinari aurre tinko egiteko modu bakarra begitantzen zaidak". "Txinari aurre egiteko, diok? Inposatu genien ekonomia-lezioa bikain ikasi dutelako soilik? Gogoan hartu ezak Opioaren Gerrarena...". "Ez hasi hire txaplata historikoekin, Jorge. Badakik zertaz ari naizen. Gainera, hire txinitoek tranpa egin zitean: ez al ziren ba komunistak egin, halako batean? Eta orain atzera berriro ere, kapitalismoaren arauekin jokatzera? Ez zaidak guztiz garbia iruditzen...".
Edonola ere, ez da hori buruan dabilkiona Karlosi, ez nagusiki behintzat. Larunbatean, lehenengo aldiz, bere emaztea engainatu du Karlosek. Lankide batekin, S.rekin. Emaztea eta umeak Zaldibiara joanak ziren, aitaginarrebaren baserrira; hala egin ohi dute Karlosek txosten atzeratuekin dabilenean. Eta hala izan zen asteburu honetan ere: lan pilatua zeukan Karlosek, eta etxera eraman zuen, eta baita amaitu ere. Azken batean, langile fina da Karlos, eta emakume batekin oheratzeko ez da horrenbeste denbora behar.
Kafetegira hurbiltzen ari dela, Jorgeri kontatu beharko liokeen ari da erabakitzen.
Gauzak ustekabean gertatu zirela azaltzea gustatuko litzaioke, baina ez zen hala izan. Eta horixe du kezkarik handiena. Dena erabat planifikatuta gertatu baitzen. Hilabete batzuk daramatzate elkarrekin lan egiten S.ek eta biek, hiruzpalau proiektutan, eta halako batean Karlos ohartu zen, S. ohartu zen bezala, aldi berean gertatu ote zen jakiterik ez dagoen arren. Adinarekin sumatzen diren gauzak dira, xehetasunak, Karlosi gaztetan guztiz eskapatzen zitzaizkionak, baina orain ageri-agerikoak direnak berarentzat. Inoiz komentatu izan du lagunarekin, demasa litzatekeela orain dakiten guztiarekin institutu garaira itzultzea, baina barre egin zion Jorgek: "Garai hartako eta ondorengo hankasartze eta porrot guztiek osatzen ditek, baina, aipatzen duan 'orain dakigun guzti hori' hain zuzen...!
"Hamabi urteko aldea ez duk horrenbestekoa, azken finean", azalduko dio Jorgeri, S.ren adinaz galdetzen badio.
Karlosek ostegun eguerdian jakin zuen emazteak baserrirako plana egina zuela, eta ostegun arratsaldean luzatu zion proposamena S.ri. S.ek baietz erantzun zion, eta bere etxea eskaini. Larunbateko gaueko bederatzietarako egin zuten hitzordua; lasagna afaldu zuten, zantzu guztien arabera S.ek berak prestatua, eta hamabietarako etxean zen berriro Karlos, ziurtasun baten jabe: gau hartakoa ez zela azkeneko aldia izango. Pare bat txosten gehiago berrikusteko astia izan zuen lotara joan aurretik.
Gogora etorri zaio Jorgek ezkontza egunean bota ziona, isilka: "Hire andre hori zinezko pertsona duk. Serio ari nauk. Ez duk suerte makala izan". Karlosek ez zion halakorik esan Jorgeri ezkondu zenean.
Edonola ere, zergatik kontatu behar dio ezer Jorgeri? Bai, Karlosek ondo daki hura duela bere lagunik handiena, baina zalantza egiten du Jorgerentzat gauza bera ote den bera. Tira, zalantza baino, seguru dago: bera ez da Jorgeren adiskiderik handiena. Baina zertarako engainatu du bere emaztea, lagunari ezin badio kontatu?
"Zazpi urteko aldea ez duk horrenbestekoa, azken finean": Jorgeri hori esango diola erabaki du azkenean, S.ren adinaz galdetzen badio.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La exconcejal del PP de Navalmoral de la Mata que denunció al alcalde: “Ni se adoptaron medidas ni se ofrecieron soluciones”
Ca7riel y Paco Amoroso anuncian un parón en su carrera el mismo día en que iba a salir su nuevo disco: “Nos dejamos llevar por un nivel de éxito que no supimos manejar. Pedimos perdón”
Última hora de la actualidad política, en directo | 122 votantes de los 124 afectados por el robo en Correos ya han podido votar en Extremadura
Virginia Rivas, artista: “Podría trabajar en cualquier cosa para ganarme la vida, pero el arte siempre estaría ahí”
Lo más visto
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- La Justicia archiva la causa contra una diputada del PSOE por pedir el voto en Facebook el día de las europeas




























































