_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Hiztun etorri berriak

Azken urteotan Euskadira iritsi diren 30.000 etorkinen ehuneko 10ek euskararen gutxieneko ezagupena du

Harridura galanta sortu zen ETBn beltzak edota txinatarrak euskaraz mintzatzen zirenean pantailan. Gerora, ohikoagoa bihurtu da Goenkale saioan, esaterako, arraza ezberdinetako pertsonak gure hizkuntzaz mintzatzen entzutea. Baina oraindik ez da hain erraza kaleetan halakorik gertatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 30.000 etorkin inguru bizi omen dira. Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera urte batzuen buruan biztanleen %10 etorkinak izango dira. Zer gertatuko zaio euskarari bat-batean etorriberri guztiak erdal hutsean aritzen badira?

Lorea Bilbao Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Sustatzeko zuzendariaren hitzetan, "orain da momentua" gai honi tinko heltzeko eta horretarako garbi dauka ezinbestekoa dela "gobernuko sail ezberdinen eta instituzio guztien arteko programa berezia eratzea". Gabezia horri lehenbailehen aurre egin behar zaiolakoan dago, zenbat eta beranduago hasi lanean orduan eta zailagoa izango baita.

Kultura Sailak erakunde guztiek parte hartuko duten programa berezia abiatu nahi du
Más información
100 ikasle HABEn

Etorkin elkarteen arabera, egun Euskadin bizi diren 30.000 kanpotarren artean 3.000en bat daude euskararekin nolabaiteko lotura izan dutenak. Ez da gutxi, kontuan izanik batzuk erdaraz aritzeko gai ez direla.

Andre Billy, esaterako, ingelesez eta frantsesez dotore mintzatzen da baina erdaraz mantso hitzegin behar zaio. Halere, buru belarri dabil euskara ikasten. Boli Kostan jaioa, 22 urte ditu eta urte eta erdi baino ez du egin Bilbon. "Hizkuntzak gustuko ditut eta garbi daukat euskarak ateak zabalduko dizkidala", dio. Horretaz gain, Zur eta Lur elkartean lagunak egin ditu, hauen artean Adrian Castillo perutarra. "Limakoa", dio berak harro. Portugaletik etorri zen Euskadira orain zazpi hilabete baina Europara salto egin aurretik Argentinan ibili zen eta bertan ezagutu zituen Euskal Etxeak. "Hilabeteetan euskaldunekin bizi izan nintzen", azaltzen du du. Zuzenbide ikasketak eginak ditu eta egun Parkison gaitzak jota dagoen gizon zaharra zaintzen du. Honen andrea Gernikakoa izanik "euskara zaharrean" hitzegiten duela dio. Ekarpen kulturala izateaz gain, euskara lanerako baliagarri gertatzen dela uste du. "Behintzat pertsonak zaintzeko eskatzen dute", argitzen du.

Jatabik, aldiz, ez dauka hain garbi euskararen etekin ekonomikoa nondik datorren. Bilbon bizi da bera, duela hiru urte igarota etorri zen Euskadira Marokotik eta lehen momentutik garbi zeukan bertan finkatuko zela. "Edonora zoazela bertako hizkuntza ikasi beharra dago. Errespetu hori zor diozu eskuzabalik hartzen zaituen herrialdeari", argudiatzen du. Horrexegatik hasi zen euskara ikasten. Dena den, erraztasun nabarmenak ditu hizkuntzetarako, itzultzaile lanetan aritzen baita Bilboko epaitegietan. Halaxe dio: "Erdara, ingelesa, frantsesa eta arabiera hitzegiten dut. Baita euskara eta bereberra ere, eta azken honek sentsibilitate berezia ematen didala uste dut". Marokon administrazio mailan ez da apenas existitzen bereber hizkuntza, beraz, Jatabik ederki ulertzen du Euskal Herriko diglosia egoera. Baina lanean, kalean, osasun arloan eta administrazioan euskararen presentzia benetan eskasa dela dio eta honela zail samar ikusten du kanpotarrak bertako hizkuntza ikasteko bidean ipintzea. Horretarako, ordea, ezinbestekotzat jotzen du hizkuntzak lan arloan duen pisua gehitzea. "Etorkinak, jaten ematen ez badio, ez du euskara ikasiko, beste betebehar premiatsuagoak baititu".

Bera bezala, duela hiru edo bi urte eskas Euskal Herrira iritsi zirenek ez zuten euskara dohain ikasteko modurik aurkitu. Ez unibertsitatean, ez AEKn, ezta HABEn ere edota beste edozein elkartetan. Egun, arlo honetan behintzat, egoerak onera egin du.

Etorkinen inguruko taldeak barra-barra sortu dira eta askotan euskara, eta gaztelania, irakasten dute. Boliviako Jorge Lasartek ez du urtebete egin Bizkaian baina lehendabiziko asteetatik dabil euskal munduan sartuta. 20 urterekin injenieritza ikasketak hasita etorri zen Euskadira eta "Unibestsitatean karrera jarraitzeko asmotan" dabil, lana bilatzen duen bitartean". Ikasle fina dela dio. Euskal sukaldaritzaren inguruko ikastaroetara ere hurbiltzen omen da eta erronka bat botatzen du: "Gustatuko latzaidake euskal kultur taldeekin ekintza amankomunak antolatzea".

Lorea Bilbaoren iritziz ere ezinbestekoa da etorkin eta euskal elkarteen artean elkarlana egitea. Euskara Sustatzeko zuzendariak garbi dauka era berean etorkinei euren amahizkuntza erabiltzeko baldintzak ipini behar zaizkiela, "horrela euskararekiko jarrera zabalagoa agertzen baitute".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_