_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Fedea

Nazionalismoa edo abertzaletasuna, gurean biak bat direnez, ez duzue sentimendu bat, maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna edo etsaigoa dituzuen bezala. Nik ere maite dizuet jaio naizen herria, maite dizuet haren magalean altxatzen den mendi harritsua, maite dizkizuet bertako urtaroak eta, horiekin batera, pixka bat lehentxeago edo geroxeago datozen aldaketak, baina ez nauzue abertzale edo nazionalista. Barkatu, baina ez dizuet federik; abertzaletasuna, ezer izatekotan fede kontua baituzue; aberriak, berez eta betidanik, ez dizue ez sorrera ez amaierarik; infinitua duzue, jaio ez denak ez baitizue heriotza zor, Parmenidesek, Sabino Aranak baino mende askoz lehenago, esan zizuen bezala.

Aberriarena fede kontua duzue, erlijioa den modura, eta fedea ezin neur sentimenduen arabera, ezta arrazoiaren kariaz ere; arrazoiaz harantzago dago, arrazoi eza baituzue, eta sentimenduez honantzago ere bai, sentimendu eza izanik: sinesmen huts eta soil. Horregatik duzue hain zaila abertzale bati oker dagoela sinestaraztea, katoliko bati ere oker dagoela sinestaraztea bezalaxe. Fedea duzue edo batere ez, bestela; baina ez duzue erdiko tarterik. Eta fedea ez duzue eztabaidagarri; bere adierazleak dizkizue; apaizak eta apezpikuak eta aita santuak (eta akolitoak). Abertzaletasunaren gune horretan: intelektualak, politikariak eta lehendakariak; aberriaren nondik norakoak erabakitzen dizkizuenak, une oro, toki oro. Fededunak ez baitizue sekula usteko gezurretan ari denik; eta zalantza sortzen bazaio, erraiak haragi gorri utzirik, begiak itxi eta aurrera joko dizue, beti aurrera, amaierara, alegia sorrerara, inon eta inoiz izan ez den tokira. Baina norbaitek egiaren bidetik doala sinesteak ez dizue esan nahi bide hori gezurretakoa ez denik. Askotan pentsatzen dizuet, horrexegatik, abertzaletasuna antzerkia besterik ez dela, meza bezalako irudikatzea. Ikusi besterik ez abertzale fededunen ordezkarien imintzioak eta asmazioak, haserreak eta biolentziak, zinak eta minak, hitzak eta pitzak...

Abertzale fededunak aberriaren norakoaz hitz egindakoan ikara egiten dizuet, ez dirua kenduko didatela usteagatik, barne-gogorik gabe geratuko naizelako baizik, kontzientziarik gabe alegia. Egia duzue abertzale fededuna barnea bete gogo bizi dela, baina bihotzik gabe. Halakorik balute abertzale fededunek (eta beren akolitoek), egun batez gutxienik, ikusiko lirateke abertzale ez direnen larruan, eta ibiliko, noski, bizkartzainez inguraturik, gutxienik; eta jakingo lukete zer den herri euskaldun eta fededun honetan, fedegabe izateke, bestelako fededun izatea; edo fedegabea, bestela. Baina ez; fedeak ez haiei fedegabeenganako bihotzik erakustea baimentzen. Barne Inkisizioa dizuete ezarria, irudizkoa, abertzale fededun batzuek; eta benetakoa, besteek, suzko eta metal gorizkoa.

Kezka daitezke eta kezkagarri zaie, beraiek baino fedean sutsuagoak direnez, beste bidetik jo dutelako hasiera eta amaiera biltzen diren ezerezera joateko, eta igandero egiten dizuete otoitz egunen batean elkar daitezen bide bakarretik jotzeko. Gainerakoa ez zaie axola: erretorika duzue; erretolika hantuste eta pobrea, ozenagatik.

Aberria aitaren etxea zaie metafora zale direnei. Nik aspaldi erre nizuen aitaren etxea, begiratzeke ea norbait ote zegoen barruan. Ez ninduzuen geratu errautsei, aiurri ketsuei, begira liluraturik. Harrez gero, etxegabe nauzue, etxekalte samarra batzuetan, atzerritar beti eta nonahi. Atzerritar izatea ez duzue ez on ez txar; gainetik kendu ez daitekeen zama baino ez, eta modu bat duzue, denean egonik, inon ez egoteko; inorekikoa egiteke, denekin egoteko: gaur hemen, bihar han, gizartearekin beti. Ez dizuet aberririk, neure gorputza baino. Eta eskuak zabaltzean azaltzen dizkizuet neure mugak, hatz batetik besteraino, sentipen batetik besteraino, maitasun batetik besteraino, sentimendu batetik besteraino.

Fededun izatea dobleko esklabo izatea duzue; esklabotza pozik eta gogoz onartzea; eta ez dago ezer barregarriagorik norberak onartutako presondegia baino; irudimenezkoa bada ere. Abertzale fededun izatea katea lepo bueltan jartzea bezalaxe duzue. Baina hori ez da gaitzena. Ironiarik eza, distantzia falta, egia-ustearekiko atxikimendua okerragoa zait. Baina jakina, ironiak gaitza deuseztatzen du, eta gezurraren azpildurak agerira ekartzen. Horregatik ote, abertzale fededunaren soraiotasuna?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_