_
_
_
_
Reportaje:

Erru sentimenduez isekaz

Zazpi bekatu nagusietan oinarritutateko antzezlana taularatu du Aizpea Goenagak

Zazpi bekatu nagusiak sorkuntzaren inspirazio iturri garrantzitsua izan dira beti. Oraingoan ordea, amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria aratusteaeta tripazainkeria islatzen dituzten portaerak euskarari lotuak taularatu dira Euskaren zazpi bekatu nagusiak antzezlanean. Obra umorea eta ironia biltzen dituen zazpi esketxetan banatua dago, bakoitza autonomoa izaki, lokarri aberatsak dituztelarik. Egoera xelebre eta zentzugabeen bidez, barrea eragitea du helburu. Horrez gain, euskara eta kulturaren alde elizak egin duen lanaren aurrean, eragin duen kaltea azpimarratzen du. Hartara, kulparen eta bekatuaren kontzeptua elizak inposatu eta ezarri dio gizakiari.

Antzezlanaren prestaketarako urtebete inguru eman ondoren, mimoz egindako lana sortu dute. Atalen arteko joskera da honen adibide, euskararen inguruan umeek duten iritziek arintzen baitute esketxen arteko lotura. Aizpea Goenaga aktoreak idatzi du gidoia eta bere hitzetan "haurrek euskararen eta bekatuen inguruan duten iritzia jaso genuen eta irudi eta musika nahastuz bideoak egin ditugu". Erantzun kategorikoen aurrean, aurreiritzi guztiak hausten dituzten umeen ideiak biltzen dira. "Umeen ideiak oso garbiak eta oso maitagarriak dira".

Adibide gisa, amorruaren bekatu kapitala euskararen alde lan egiten duten pertsonen amorruaz islatzen da. Ildo honetan, Romeo eta Julietaren antzezlana prestatzen ari den bikote bat entseguetan ari delarik, bat batean aktoreak gidoia ahazten du, eta deskalabroa hasten da. Gainera, atal honetan protagonistak berorikaz mintzatzen dira eta ulertezina suertatzen da elkarrizketa. Goenagaren hitzetan, "obra gazteleraz entseatu eta entseatu eta azken momentuan euskaraz taularatu behar dute, presaka eta gainera hizkuntza zaila eta traketsean".

Lizunkeriaren bekatua ere zentzugabetasunera bultzatuz euskaltegira euskara ikastera doan ikaslearen adibideaz taularatu dute. Ikasleak benetan hitanoa ikasi nahi du -gizartean hain zabalduta dagoen ustea hautsiz, hots, sarritan ligatzera joaten dela euskalegira- eta ikasteko benetako arrazoia larrutan jotzean hika mintzatzean berotu egiten dela da. Protagonistak ez du hori probatu gabe hil nahi eta gai horren inguruan hainbat egoera barregarri sortzen dira.

Publiko guztientzat

Horrela bata bestearen atzetik zazpi bekatuak aitzakia dituzten zazpi egoera aurkezten dira bata bestearen atzetik. Gidoiaren egilearen aburuz, "antzezlan hau jende guztiarentzat da egokia, edonoren gustuko izan daiteke".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Gidoi hau idazteaz gain, Aizpea Goenaga Ttanttaka Teatroaren Tramankuluak antzezlanean ere lanean ari da. Jose Ramon Soroizekin batera, umeentzat egokia den lana izanik, familia giroan ikusteko oso lan aproposa da.

Antzezlana José Antonio Portilloren Artefaces liburu-kutxa-oparian oinarritua dago eta Harkaitz Cano idazleak euskaratu du. Goenagaren hitzetan, "aurrerago ere tramankulu gehiago izango dira".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_