_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Sakeleko mitologia

Telefono mugikorrentzako euskara hutsezko lehen jokoa plazaratu berri dute

Euskarak beste muga bat gainditu du teknologia berrien alorrean. Hemendik aurrera, sakeleko telefonoaz euskaraz jolastu nahi dutenek pertsonaia mitologikoak bilatzeari ekin ahal izango diote Bilboko Animatu Multimedia enpresak garatu duen Mamutxen eremua izeneko joko berriari esker.

Hauxe da telefono mugikorrentzat euskaraz ekoitzitako lehen jokoa. Dozena erdi bat lagunek jardun dute iazko abuztuaz geroztik proiektu hau aurrera atera nahian. "Orain arte, Interneterako jolasak, animazioak eta bestelako aplikazioak landu izan ditugu, baina produktu horien errentagarritasun txikia ikusirik, merkatu hau arakatzea erabaki genuen", azaldu du Pernan Goñi Animatuko partaideak.

"Sarean zailtasun handiak dituzu orohar dirua irabazteko, Interneten bitartez zabaltzen diren edukirik gehienak doakoak baitira, baina ez da gauza bera gertatzen sakeleko telefonoekin. Badirudi mugikorretan jendea ordaintzeko prest dagoela logoak, doinuak edo jokoak lortzearren", gaineratu du.

Teknologia berrien arlo honetan plazaratutako lehen produktua Kukuxumuxurekin batera garatutako erdarazko jokoa izan zen. "Iazko irailean jarri genuen salgai eta 10.000 deskarga lortu ditu", esan du enpresako arduradunak.

Merkatu berria

Euskarazko merkatua jorratu gabe zegoela ikusirik, tankera horretako produkturen bat garatzeko aukera aztertzen hasi ziren. Bazen, ordea, gogoan hartu beharreko beste datu jakingarri bat: sakeleko telefono horietatik guztietatik, zenbat dira Java lengoaia informatikoaz hornituta daudenak? "Han-hemenka kontsultatu ditugun ikerketen arabera, Mamutxen eremua jokoak lor dezakeen erabiltzaile potentzialen kopurua euskaldunen %25era mugatzen da, horixe baita geure artean teknologikoki egokituta dauden mugikorren portzentaia", zehaztu du Goñik.

Matematikoki, beraz, ezinezkoa zirudien mugikorrentzako euskarazko jokoa lehiatzeko moduko prezioetan merkaturatzea. "Zorionez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskara teknologia berriekin uztartzeko banatzen dituen dirulaguntzei esker, ametsa egia bihurtu ahal izan dugu", ziurtatu du Animatuko kideak.

Horrela, Mamutxen eremua esploratu nahi dutenek aski dute "eremu" hitza 7505 telefono zenbakira bidaltzea, eta hiru euroko prezioaren truk, Basajaun, Tartalo, Sugaar eta euskal mitologia tradizionaleko beste pertsonaia batzuen gordelekuak bilatu ahal izango dituzte. Gazteei zuzendutako abentura jokoa da, inongo indarkeria arrastorik ez duena. Joko honen gaineko informazioa Interneteko helbide honetan eskura daiteke: www.animatu.com/eremu.

Animatu Bilbon sortu zen duela hiru urte, teknologia berriei loturiko aplikazioak eta marketing eta aisialdirako baliabideak garatzeko asmoz. Telebistarako produktuak ekoitzi ditu, eta telefonoetarako jokoaz gain, Oihutegia izeneko chat grafiko bat garatu du, baita erabiltzaile askorentzako jokoa ere, Papera ta idazkortza izena duena, www.jolastu.com webgunean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_