_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Mehatxua

Egon naiteke oker, baina irudipena dut gure gizarte honetan jendearen arteko harremanak ez direla gozoak batere. Ez naiz psikoanalisian jaioa; baina zenbait datuk eta xehetasunek bultzatzen naute pentsatzera baduela egoerak zerikusirik gure gizarte honetan gertatzen denarekin (eta denok, uste dut, badakigula gutxi gorabehera zer gertatzen den gure gizarte honetan), eta ez dakienari esan biezaio zoriontsu dela eta, behintzat, nire inbidia duela; nahiz badakidan beste askok esango diotela bestelakorik, alegia burugabea dela, konpromisorik gabea, traidorea. Eta barregura sortzen zait konpromiso hitza entzunda; iraganeko hondakina baita, iraganean konpromisoa onartu zuenak gaur egun promisioko lurra lortu baitu, agindutako lurra, Instituzioen babesean noski: paradisua, lurrean eta lurtarren artean. Baina paradisutik infernura maitasunetik gorrotora den bide berbera dago, atsedenik gabe gainera. Gurean, bide hori mehatxuak erabakitzen eta erakusten du eskuarki. Katuak ez duela egin nahi arratoiak esaten duena! Mehatxuka hasiko zaio arratoia, eta ez du bakean utziko, loa eragotziko dio bai gauez nola egunez; ez dio arnasarik hartzen utziko eta katuak bere atzazalak erakusten badizkio, planto egingo dio arratoiak;, ihes egin beharrean (bestalde, arratoiaren lana dena, katuaren aurrean) epailearengan joko duela aldarrikatuko du eta orduan ikusiko dituela katu-katuak gorriak eta beltzak, edo bestela, egunkari bati emango diola informazioa, katua barregarri uzteko moduan ez ezik, negargarri ere uzteko moduan ere bai.

"Duintasuna ezin edukirik, harrotasuna onartu eta harrotasuna duintasun bihurtu dute"

Hori gertatzen ari da; eta egunero ikusten dugu telebistan. Eta egunero ikusten dugu gure herrietako auzune eta kaleetan. Norberak bere buruaren iritzi handiegia du eta, nik uste, nahastu egin dira duintasuna eta harrotasuna. Duintasuna ezin edukirik, duintasuna zer den ez jakinik, harrotasuna onartu dute gehienek harro, eta harrotasuna bihurtu dute duintasun. Patetikoa da, bere zentzurik literalenean: baina alferrik ari gara; inork gutxik baitaki zein desberdintasuna dagoen harrotasunaren eta duintasunaren artean (eta inork gutxik zer den patetiko izatea). Harro dagoena ez da beti bere harrotasunaz duin; eta duintasuna duena gutxitan dago horretaz harro. Hori bai harro dagoela aldarrikatuko du umiltasunik gabe, edozein harrokeriaz harrotasuna zor balu bezala. Harrotasunak duintasuna ezin erosirik, duintasuna hartu du mehatxuka eta indarrean. Eta gogoratzen naiz Pascalen esaldi batez, zioenean, arrazoiak indarra ezin izanik, indarrak arrazoia bereganatu zuela. Baina beti dago esaterik arrazoia bera dela indarra. Eta gaizki dago esatea indarra arrazoi nahikoa denik.

Nabarmena da hori politikan; eta bizitzako zenbait arlotan.

Aspaldiko garaietan indarra zuena ausartzen zen mehatxatzera; edo, bestela, duintasuna zuenak eta, era berean, justizian sinesten zuenak. Batak ezpata erakusten zuen; besteak, zerua: espero baitzuen azkenik Jainkoak edo bere ordezkariak lurrean justizia egingo zuela. Batak oraina zuen eskura; besteak, geroa .Denborak erakutsi du geroak indar et ahalmen gehiago izan duela orainak baino. Horregatik irabazten dute pazientzia dutenek; gerorako gauzak egiten dituztenek; eta ez orainean erretzeko eta kiskaltzeko gogodunek. Nahiz orainean bestelako iritzia izan: orainak agintzen duela iraganean. Oraina, izan ere, bere orainean agortzen da, eta oraineko mehatxuek ez dute gainditzen oraineko muga.

Mehatxuak jarraitzen du, ordea. Arratoiak katuari; katuak, zakurrari; zakurrak, jabeari; jabeak, alkateari. Mundu honetan, behetik gora denak ari dira mehatxuka, eta ez dago bakerik. Taberna batera joaten zara, zerbait esaten duzu, inor mindu nahi gabe, eta berehala aterako zaizu gizon bat, mehatxatuko zaituena, esan duzuen horregatik. Abokaturen baten izena aipatzen ez badizu; komunikabideren batena esango dizu, eta igarriko diozula amaituko du. Denek baitute mehatxatzeko eskubide demokratikoa, eta joko horretan sartu nahi ez duena hor konpon; "kereila bat jarriko dizut, eta kaka egingo duzu praketatik behera".

Ironia besterik ez zaigu geratzen, horrelakoetan. Edo barre egitea. Edo itxarotea jendearen burmuinak ea lehertzen diren, eta beste berri batzuk jartzen, ordezko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_