Literatura, bi eletan
Madrilgo argitaletxe bat euskara eta gaztelaniazko bertsio bikoitzean zabaltzen ari da euskal idazleen lanak
Kanpotik deitzen didatenean errezitaldiak emateko, nire poemak nola eskuratu ote ditzaketen galdetzen didate. Askotan lastima da gaztelaniaz ezer ez edukitzea pertsona horiei erakusteko". Horrela azaltzen ditu Harkaitz Cano idazleak entzule erdaldunen aurrean hitzaldiak emateko orduan sortzen zaizkion arazoak. Besteak beste, inkomunikazio-harresi hori gainditzea du helburu Madrilgo Atenea argitaletxeak duela hiru urte abiatu zuen liburu elebidunen bildumak.
Argitaletxe horrek hizkuntzalaritzarekin lotutako testuak plazaratzen ditu gehienbat, baina hainbat hizkuntzatatik gaztelaniara itzulitako literatur bilduma interesgarria ere bultzatu du. Zehazki, jatorriz hamaika hizkuntzatan idatzitatako lanak itzuli eta argitara eman dituzte orain arte: latina, frantsesa, ingelesa, italiera, hebreera, poloniera, eslovakiera, errusiera, bulgariera, persiera eta euskara. Lan bakoitza gaztelaniaz eta dagokion hizkuntzaz aurkezten dute, bertsio elebidunean, irakurleei gaztelaniaz ez ezik jatorrizko bertsioan ere erakusteko. Hala, kultura bakoitzari dagozkion funtsezko autoreak aukeratu dituzte zerrenda osatzeko, besteak beste Dante, Cicero, Maquiavelo, Vincenzo Consolo, Alphonse Daudet, Washington Irving, Henryk Sienkiewicz eta Ruslan Galazov.
Bilduma honetan, euskarazko atalak berebiziko garrantzia du. Orain arte, zortzi idazlan argitaratu dituzte, Juan Kruz Igerabide, Ramon Saizarbitoria, Javi Cillero eta Harkaitz Canok berak idatzitakoak, beste egile batzuen artean. Idazleek positibotzat jo dute itzulpengintzan zegoen hutsunea betetzera datorren ekimena, testu elebidunak argitaratzeko ohiturarik ez baitago merkatuan, Canok nabarmentzen duen bezala.
Hutsune handia
Bilduma Jon Kortazar EHUko literatura katedradunaren koordinaziopean argitaratzen ari da. Haren ustez, liburu hauek hutsune handia betetzeko balio dute, zaila izaten baita euskarazko literaturara beste hizkuntza batetik hurbildu nahi dutenengana iristea. "Niri gertatzen zait askotan hitzaldiak eman Espainian eta jendeak galdetzea: non lokalizatu daiteke hori? Ikuspegi zabal bat eskaini nahi nien irakurle horiei", dio sailaren koordinatzaileak. Hala, bilduma abiatzerakoan finkatu zituzten helburuak pixkanaka betetzen ari dira, argitaletxe txikia izan arren, Espainia guztian saltzen baititu liburuak. "Granadan, adibidez, ikaragarri ondo saltzen omen dira. Itzulpengintza lantzen duten lekuetan, euskara irakasten duten unibertsitateetan ere ondo saltzen ari dira".
Argitaletxearen arduradunek euskarazko literaturara lehen hurbilketa egin nahi duten guztiengana heltzea dute helburu. "Euskarazko literaturak liluratzeko balio badu, jende hori guztia liluratu nahi dugu", azaldu du Ateneako ordezkari batek. Hasieratik helburua "irakurleentzako saila" osatzea izan da, "ez kazetarientzat". "Beharbada ez ditugu aukeratu oihartzun mediatikorik handiena duten egileak, baina haien atzean badira idazle onak eta horiek bultzatu nahi izan dugu, penagarria baita jende askok Bernardo Atxaga besterik ez aipatzea euskarazko literaturaz galdetzen zaienean", erantsi du. Hala, autore horiek ezagutzeko interesa duten guztiengana heldu nahi dute, "bereziki jatorrizko hizkuntzaz ezagutu nahi badituzte, baita euskara menperatzen ez duten euskal irakurleengana ere".
Ateneak argitaratzen dituen liburu elebidun guztiak jatorrizko bertsiotik zuzenean itzulita daude, beste hizkuntza baten galbahetik pasatu gabe. Euskarazkoekin ere horrela egin dute, kasu honetan egileak beraiek arduratu direla lan hori betetzeaz. Beraz, itzulpen hutsa egin beharrean, gaztelaniazko bertsioak aberasteko aukera izan dute egileek. "Itzulpentzat jo daiteke, baina zerorrek itzultzen duzunean, kontuan hartu behar duzu hitzek pisu desberdina dutela hizkuntza bakoitzean; adibidez, etxe eta casa hitzek pisu desberdina dute, ez dakit zergatik baina horrela da", dio Harkaitza Canok (orain arte argitaratu den azken liburua, Dardaren interpretazioa, berea da).
2004an hiru liburu argitaratu ostean, Kirmen Uribe, Yolanda Arrieta, Inaxio Mujika eta Karlos Linazasororen lanak plazaratuko dituzte bildumaren barruan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.