_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | GAIAK

Historiaurreko altxorren bilatzailea

Telesforo Aranzadik ez zuen lortu bere lehengusu Migel Unamunoren ospea, baina Antropologiaren arloan egin zuen lanakk Euskal Herriaren iragan galdua berreskuratzen lagundu zuen, On Joxemiel Barandiaranekin eta Enrike Eguren doktorearekin batera egindako indusketa eta miaketei esker. Asteartean, urtarrilak 4, 145 urte beteko dira Bergaran jaio zela.

Ez zen gizon bromazalea, hanka sartzeak erraz barkatzen dakiten horietakoa. Txikitan gaitz batek utzi zion herrentasun fisikoaren aldean, zeregin akademiko eta zientifikoetan akats bat bera ere ez omen zuen onartzen. Besteekiko tratuan, bere lehengusu Migel bezain zakar eta garratza omen zen, eta asmakeria teorikoak desmantelatzeko zeukan abildade bereziagatik, "iruzurtien suntsitzailea" esan ohi zioten.

Esanak esan, Aranzadiri zor diogu, hein handi batean, Euskal Herriaren iragana, eta bereziki historiaurreko garaia, zientziaren kriseiluaz argitzeko lehen ahalegina. El Pueblo euskalduna izenburuko ikerlana izan zen Aranzadik plazaratutako lehen antropologi testu garrantzitsua, 1891n Pariseko Antropologi Elkartearen saria irabazi zuena.

Harez geroztik, bide luzea egin zuen Bergarako semeak jakintza alor guztietan. Bi urte lehenago, Natur Zientzietan doktoratu zen Madrilen, eta artean ikaslea zelarik, aparteko saria jaso zuen intsektu eta sendagaien arteko hartu-emanei buruzko ikerlan batengatik.

XIX. mendeko azken urteak Granadan eman zituen, hango unibertsitateko Mineralogia eta Zoologia katedraren jabe baitzen, eta XX. mende hasierako urteak Bartzelonan iragan zituen, Botanika katedraren arduraz lehenengo eta Dekanotzari dagozkion zereginei lotuta gero. Ikasleen artean piztutako istiluen ondorioz, 1907an kargua uztea erabaki zuen.

Hurrengo urteetan, nazioarteko hainbat zientzi-elkartetako kide izendatu zuten: Errusian, Argentinan, Portugalen, Italian, Kuban, Alemanian... 1917ko abuztuaren 15ean, On Joxemiel Barandiaran ezagutu zuen.

Egun hartantxe ekin zioten, Enrike Egurenekin batera, Euskal Herriko historiaurreko aurri eta aztarnategiak aztertzeari. Aralarren hasi ziren, eta handik beste toki askotako haitzulo, leize, tumulu, zutarri, trikuharri eta harrespilak arakatzen jarraitu zuten, lurraren barrenean gordetako oroimenaren harrizko testigantzak berreskuratuz.

1920an, Antropologia irakasten hasi zen Bartzelonan eta bien bitartean, Europako hizkuntza nagusiak menperatzen zituenez gero, Espasa entziklopediarekin kolaboratzen eta Humboldt, Frizzi, Haberlandt eta garai hartako beste jakintsu batzuek lanak itzultzen hasi zen.

Hala ere, zientzialari bezala izan zuen aurkikuntzarik gogoangarriena Itziar aldean lortu zuen, hango haitzulo batean aurkitu baitzuen 1936an Euskal Herriko giza-burezurrik zaharrena.

Gerra zibilak Bartzelonan harrapatu zuen eta hantxe hil zen, 1945eko otsailaren 12an, horren gustuko zuen Wagneren heriotzezko doinuen erritmo geldoan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_