Beste Euskadi bat
Garai batean ohikoa zen familia sortu eta lanean finkatutako gizon emakumeek beraien gorputzaren zainketa alde batera uztea eta gorpuzkeran aldaketa nahiko haundiak jasatea. Aldaketa horien ondorioz ohikoa zen jantziak aldatu behar izatea: gaztetako jantziak ez baizuten gehiago balio, estuegiak gelditu baiziren, min egiteraino gainera. Dirua kosta arren jantzi berriak erosi beharra zegoen.
Gaur egun horrelakorik gertatzen bada ere, batek baino gehiagok beste bide bat hartzen du. Lehenik saiatu gorpuzkera zaintzen. Bainan urte batzutako utzikeria dela medio gorpuzkera aldatu egiten bada, erremedioa ez da besterik gabe erropa berriak erostea, gorpuzkera bera aldatzea baizik: dietak, kirola, gimnasioak eta horrelako erremedioak laguntzen dute bere onetik ateratako gorpuzkera aldatzen. Aldaketa ez da jantzietan kokatzen, gorpuzkeran baizik.
Antzeko zerbait gertatzen da Euskadi-ko politikagintzan. Denbora askotxo daramagu aldaketa bai aldaketa ez eztabaidatzen, argudioak gora argudioak bera, 25 urte arrazoi nahiko dela gure elkarbizitza arautzen duen markoa aldatzeko, aldaketa bakarrik dela demokratikoa, aldaketa eskakizun etiko bat dela azpimarratuz.
Estabaida horretan guztian, ordea, suposatzen da aldatu behar den bakarra elkarbizitzaren oinarri den marko juridikoa dela, suposatzen da hori dela eusko gizarteak behar duen aldaketa bakarra, demokraziari dagokion aldaketa gizartearen oinarriari berari dagokiona bakarrik dela. Eta inor gutxik galdetzen du ia hori den benetan aldatu beharrekoa, edo beste zerbait izan daitgeken.
Harrigarria gertatzen da gurean beste gizarte demokratikoetan baliozko denak inolako baliorik ez izatea: oinarrizko arauen egonkortasuna azpimarratu hain zuzen ere marko egonkor horren baitan bakarrik burutu daitezkelako demokraziak behar dituen aldaketak. Gorpuzkera bere onetik atera delako ez dago jantzi berriak erostera abiadan joan beharrik, gorpuzkera bera delako aldatu beharrekoa, ez jantziak. Gure politikagintzara adibidea aplikatuz: oinarrizko arauak, oinarrizko markoa aldatu beharrik ez dago, jantziak aldatu beharrik ez dagoen bezala. Bere onetik ateratako, gizenegi bihurtutako gorpuzkera da aldatu beharrekoa, gehiegikerira jo duen abertzaletasun bat da aldatu beharrekoa, boterea bera da aldatu beharrekoa, boterea da eskuz aldatu beharrekoa, abertzaletasuna, gorpuzkera bezala, bere onera itzul dadin.
Gorpuzkerarekin gertatzen den bezala gizartea bera gaixotu daitekelako bestela gehiegikeriaren eraginez. Gehiegikeriak dakarrena da gorputzaren atal batzuk beste batzuren kontura bizi direla. Euskak gizartean ere horrelako zerbait ari da gertatzen: atal batzuk besteak baino eskubide gehiago dituztela uste du zenbaitek, eta horregatik aldatu nahi ditu jantziak.
Hiritartasunean denok berdinak izanik, ordea, ez dira oinarrizko arauak aldatu beharrekoak, gure jantziak, gorpuzkera bera baizik, gehiegikeria baizik. Botere aldaketa da Euskadik behar duena. Zertarako? Euskal gizarteak bere buruari egin behar dion galdera honi erantzuteko: gizarte bat izan nahi du, edo ez. Gizarte bat izan nahi badu, eta ez dago nazio demokratikoa izateko beste biderik, beharrezkoa da "gureak" eta "besteak" dikotomia alde batera uztea, beharrezkoa da bertan bizi direnek, elkarrekiko diferentzietan, elkar onartzea.
Bide horretan aurrera egin beharrean azken urteotan atzera egin da, batez ere betiko abertzaletasunak Lizarra-ko bidea hartu zuenetik, euskal gizartea itunaren bidez gehiengoaren bitartez definitzea erabaki zuenetik. Hori da berandu baino lehen aldatu beharrekoa.
Alternantzia da Euskadik behar duena. Beste Euskadi bat da behar duguna.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.