Kontrabandoko doinuak
Xarnege taldeak Nafarroako mendialdeko musika ondarea berreskuratu du
Nafarroako Iparraldean, Pirinieotako gailurrei begira sortu ziren herrietan, antzinako tradizioen altxorra gordetzen dute. Herri xarneguak dira, hala baiteritze Iparraldean ezkontide mistoen -gaskoi eta euskaldunak- seme-alabei. Baina aldi berean kontrabandisten sorterria da, debekatuto zamak garraiatuz inoiz onartu ez zuten muga etengabe zeharkatzen zuten gizon misteriotsuak. Justiziak gaizkiletzat jo zituen mugalarien herrietan, kultur ondare garrantzitsuak bizirik dirau oraindik ere. Errege eta nobleek musika eta dantzaz gozatzen zuten garaian herri xeheak harriduraz entzuten zuen jaunskiloen jauregiei zerien musika.
Gorteko doinuok gaur egun arte iraun dute kontrabadisten herrietan. Branleak, gabotak, jauziak, segidak, polkak, rondeusak, mutchikoak eta balsak dira, herri-musika bihurtuak.
Bost musikari gaskoi eta euskaldun kontrabadista xarneguen arrastoan ibili dira haiek bizkarrean zeramatzaten partiturak berreskuratu asmoz. Emaitza Gaueko lan musika izeneko proiektua da, egunotan aurkezten ari diren diskoa. Horretarako propio sortu dute Xarnege taldea. "Dantzatik oso gertu dabilen musika proiektua da", dio taldeko kide batek, Josean Martin musikariak. Gainontzeko taldekideek bezala, Martinek eskarmentu handia du folk musikaren eremuan -Ganbara, Alboka eta Euritan Blai taldeetan ibilia da-. Berarekin batera, Juan Ezeizak, eta Matèu Baudoin, Joan Baudoin eta Roman Baudoin gaskoiek osatzen dute taldea.
Gorteko dantzak
Diskoak jasotzen dituen abestiak Gorteko dantzak dira gehienbat, "jendeak ez baitaki Euskal herrian ditugun dantza asko Gortekoak zirela", azaltzen du Martinek. "Garai hartako irrati-formulen antzekoak izango ziren orduan, jendeak entzun eta gero egokitzen zituen", dio musikariak.
Lana aurrera eramateko jatorriz erabiltzen ziren tresnak ere berreskuratu dituzte eta horietako batzuek propio fabrikatu behar izan dituzte. Horretarako ezinbestekoa izan da Jean Baudoinen lana, musikaria ez ezik, tradiziozko tresna gaskoietan espezializatutako luthierra baita. Besteak beste, zarrabetea erabili dute grabazioan eta zuzeneko emanaldietan. Gaur egun Pirinio inguruan desagerturik badago ere, XX. mendearen hasiera arte iritsi baitzen ezinbestean juglareen irudiarekin lotzen den tresna. Horrekin batera, ttun-ttuna, carèmera, flabuta, bibolina eta txanbelak jartzen diote arima kontrabandisten gaueko lanetik ostutako doinuei.
Doinuok mendeetan zehar Gaskonia eta Euskal Herriaren artean izan den harreman estuaren lekuko dira, bi herriok "kultura bera" baitute, Josean Martinek nabarmentzen duenez. "Herri xarneguak aspalditik bizi izan dira elkarrekin", zehaztu du, "adibidez Donostiako familia handiak gaskoiak ziren eta duela 70en bat urte arte Pasaian bertan gaskoieraz hitz egiten zen. Horregatik hau ez da nahasketa, elkargunea baizik".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.