_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ederraren indarra

Edertasuna arma bat da, erabiltzen jakinez gero, eta arma guztiek bezala, indar handia du. Edertasuna emakumearen eskuan, armarik erabilgarriena da: botere erakusgarri. Gogora daiteke Herodiasen historia, Herodesekin bekatuan bizi zena. Joan Bataiatzaileak esan zion erregeari ez zela zilegi emakumea hura edukitzea. Eta Herodesek Joan atxilotu egin zuen, baina ez zen ausartzen hura hiltzera, herriaren beldurrez. Baina Herodesen urtebetetzean Herodiasen alaba Salomek dantzan egin zuen eta hainbeste gustatu zitzaion erregeari, zin egin baitzuen zer nahi eskaturik ere, emango ziola, bere erreinu erdia bazen ere. Neskak, ordea, amak zirikatuta, Bataiatzailearen burua eskatu zuen. Eta Herodesi men egin beharra besterik ez zitzaion geratu.

Nago mundua mundu denez edertasuna erregeen agintearen gainetik jarri dela, beti ez bada, gehienetan. Nahikoa da neskatxa eder batek dantzan egitea erregearen aurrean, berau, errege izanagatik gizon ere baita, liluraturik eta burua lanbroturik geratzeko, bihotza zintzilik eta desira are piztuagorik. Nekez jakin daiteke zer ahal duen neskatxa baten edertasunak. Pascal horretaz ohartu zen, bere gogoeten artean aipatu baitzuen Kleopatraren sudurra luzeagoa izan balitz, munduaren historia aldatu egingo zatekeela. Eta ez du arrazoi faltarik, haren sudurrak gatibu hartu baitzuen Marko Antonio ahaltsua. Horra hor boterearen paradoxa eta kontraesana. Zenbat eta botere handiagoa izan errege edo enperadore batek, orduan eta edertasunaren mendeago da. Egia da ez dagokiola edertasunari handi edo txiki izatea, ederra baino. Hala ere, eme-edertasuna zer da, errege baten boterearen aldean? Esango nuke eguzkiaren antzekoa dela, badakigu ez garela hura ukitzera iritsiko, baina nahi ditugu haren izpiak gure aurpegian, gure gorputzean, gure ariman. Herodesen antzeko asko baita munduan. Gaur egungo mundura etorrita ikusiko dugu botereak bat egin duela edertasunarekin, boterea jaitsi egin dela bere goitasunetik edertasunaren lurrera. Politikarien adibideak jartzeke, gure kulturaren ikono diren futbolariei erreparatzea besterik ez.

Salomeren edertasuna edertasun hutsa da, eta haren dantza garbia, helbururik gabea. Dantzan egiten du, dantza duelako berezko. Salomeren edertasuna, eme-edertasuna Platonen ideia bezalakoa da, maitasuna iratzartzeko, erakartzeko, harrapatzeko sortua. (Maitasuna zentzu erotikoan diot, nahiz badakidan maitasuna izateko erotismoa behar dela alboan; baina denek ez dute hori onartzen, beste garaiak bizi baititugu, noski.) Edertasuna erabiltzen du Salomek, beste emakume askok erabili izan duten bezala, ez bere alderako, bere amaren alde baizik, eta horrela berak, neskatxa indar gutxikoak, indar handiko erregea hartzen du mendean. Paperak aldatu dira.

Gizona, gure irudimenean, indarra da, indar hutsa, indar gupidagabea, indar hiltzailea. Munduan izan diren gerra eta guduetan ikusi izan da gizonak garaipenaren fruitutzat hartu izan dituela emakumeak. Horrek, ondorioz, beste gerra batzuk sortu izan ditu, eta horren adibidea dugu Homeroren Iliada. Gerlariak edertasuna esklabu nahi du, bere esku, nahi duenean hartzeko, baina edertasunak ihes egiten du beti, alde egiten du indar hutsetik, eta berak, bere gisa, bere sareak zabaltzen ditu, sare finagoak, baina ez ahulagoak, izan ere, askotan, gehiago eta tinkoago lotzen du zetazko lokarriak altzairuzko katea lodiak baino.

Emakumek gizona erakartzen du beregana, eta behin harrapatuz gero nekez du askatzen. Adibide asko daude historian, horren frogagarri. Eta ederrena da (nire iritzian, noski), erakargarritasun hori ez dagoela ezer fisikoan. Irudimenezkoa izanik, gizonaren baitan dago, eta adimen-loturak, gorputzarenak bainoago, askatzen zailak dira. Irudimena ere arma baita, munduan dagoen izugarrien eta eraginkorrena. Pascalek zioen moduan: "Nagusi da gizonaren baitan, okerraren eta faltsutasunaren maistra hau, hainbat engainatzaileago non ez baita beti halako; ezen egiazko arau hutsezina izango bailitzateke, gezurretako arau hautsezina balitz. Baina ia beti izanik faltsua, ez du erakusten bere izaerarik, ezaugarri beraz markatuz egiazkoa eta gezurretakoa dena." Irudimenaren kariaz du edertasunak hainbesteko indarra. Gure arrazoimenaz haratago baitago haren iturria, eta uraren moduan aldakor da, eta isurkor.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_