Laburraren indarra
Luigi Anselmi poeta bilbotarrak poema liburu berria eman du argitara, bere irakurleen pozerako. Gau ertzekoak deitzen da, eta gauaren, esan nahi da misterioaren eta ezagutzen ez denaren mugetan mugitzen da poetaren irudi mundua.
Labur eta indarrez idatzi ohi du Luigi Anselmik, eta liburu honetan iparraldeko (Jon Mirande han urrunean agertzen da, esaldi batean, bertso batean, hitza eta poema osatzeko moduan) hiztegiaren agerpena zabalagoa bada, joera era berean barrokoagoa eta filologia zaletasuna indartzen delarik, hiztegiaren berezitasunak nabarmena egiten badu hizkera poetikoa, labur eta haikuaren indarrez eta iradokizunez idazten jarraitu du Anselmik.
Gauean direnak ezin ulertuzko irudiak dira: heriotza lehenik (Bitoriano Gandiaga, Ekuru, Erlojua), denboraren joana gero (Izokinen antzera, Fugit), eta gauak melankolia puntu bat uzten du bere poesian, lainoak dena estaliko balu bezala.
Baina gauezko dira neurri berean, betiko galdu ditugun posibilitateak, historiak gurekin egin dituen bideak, ibili genituen bizitza pasarteak eta era berean, haiekin batera, galdu genituen bizitza ahal bideak. Galdu izanak nostalgiaz betetzen du poetaren hitza (irakur ahal ditugu Ulysse pertsonaiari buruzko poemak, adibidez, nola ahal zitekeena eta direnak kontrajartzen dituen idazleak ikusteko asmoz).
Ertzean, ostera, poeta kokatzen da bere begiradarekin eta bere hitzarekin.
Sotila da poetaren hitza, xumea, ironiaz betea, urruna, eta horregatik da hain iradokorra. Txikitasunak beti bidea ematen dio testuaren isiltasunari, irakurleak interpretatzeko duen bideari. Eta bide horiek zabaltzen maisua da Anselmi, kontrajarpen txikiez osatzen du bere begiradaren sotiltasuna. Beste arte bateko egilearekin konparatu behar banu Anselmi marrazkigile batekin parekatuko nuke, lerro bakarreko irudiak osatzen ditu, era berean sinpleak eta indartsuak, mundu berezi bati buruzko oroimen lainotsua aurkeztu du bere poeman indar txikiez.
Luigi Anselmi: Gau ertzekoak. Pamiela. Iruñea, 2004, 70 orrialde, 12,20 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.