_
_
_
_
Gaiak

Entrenamendu metodoak erabat aldatu dira azken hamarkadetan

Estropaden joko eremua nahiko mugatua da, kostatik aldentzean interesa murriztu egiten baita berehala. Azken urteotan, baina, lehia dezente gorpuztu eta zabaldu da. Galizia aldetik geroz eta traineru gehiago eta indartsuagoak datoz Euskadira. Ez da gauza berri-berria, dena den.

Urte dezente dira José Ángel Lujanbiok kostatik aldendu eta barrualdera jo zuela arraunlari bila. Ez oso urruti, egia esan. Oiartzunen bertan, Xuberoa jatetxearen aldamenean dagoen errekan egiten zizkien probak inguruko mutil mardulei. "Nik beti nahiago izan ditut baserriko gazteak", azaltzen du. Ibiliz Lujanbiok ikasi du Euskaditik kanpo ere badela maila ona arraunean. 1982an abiatu zen lehen aldiz Galiziara, Cabo Cruz ontzian patroi lanetan jardutera, hain zuzen ere, eta gaur egun dio artean Pasaia edo Orioko traineruekin lehian aritzeko behar adinako maila bazutela galiziarrek.

Fitxaketek ez ote duten estropaden magia akabatuko galdetzen zaionean, duda-mudako aurpegia jartzen du, bera beti aritu baita "profesional" moduan. Lardon izan zenean beltza azaleko arraunlaria zuten koadrilan eta zirrara berezia sortzen zitzaion José Ángeli: "Kontxa korritzera etorri nahi nuen beltzarekin". Ez du zalantzarik esaterakoan luze joan gabe izango direla lehenago ala geroago azal ezberdineko mutilak txalupetan, entrenamenduak perfekzionatu eta elikadura aldatu den moduan. "Lasterketa egunean tortila frantsesa edo jaten genuen, ezer gutxi, gero ondo aritzeko arraunean", azaltzen du.

Arrautzak eta esnea

Hilario Arrillagak jaten egiten zuten gastua estropadetako sarietan irabazitakoa baino gehixeago izaten zela gogoan du: "Arrautzak, esnea gorringoarekin eta, ahal zenean, txuletak jaten genituen". Indarberritzeko. Hala ere ez zen lan gozoa arraunean ibiltzea. Eskuak haragiztatuta zituztenean, baratzuri-sorta ur irakiten ipini eta eskuak lurrunaren gainean jartzen zituzten sendatzeko; gerora penizilina iritsi omen zitzaien mina leuntzeko. Galtzetan kotoia jartzen zuten azpiko erreduren mina arintzeko. Hilabete eta erdi baino ez zuten ematen entrenamenduan, Kontxa korritu arte, baina ondo sufritutako udak omen ziren.

Etorkinen partehartzea estropadetan ez du, baina, garbi ikusten, bere burua San Pedro ontzitik kanpo sekula imajinatu ez zuen moduan. "Herrikoak ginen denak, bertakoak beti ziren finagoak konfiantzazkoak", botatzen du errieta puntu batekin.

José Ángel Lujanbiok garai modernoagoak bizi izan zituen eta behintzat hiru hilabete pasatzen zituen entrenamenduan, hori bai, beti "putzuan sartuta", uretan alegia. Orain lehorretik jarraitzen dituzte estropadak, konparaketak egiten beti, gaurko borroken eta eurak mardul eta sasoiko ziren garaietako lehien artekoak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_