_
_
_
_
_
Entrevista:Anjel Lertxundi | Idazlea | Gaiak

"Tradizioari ostikoak ematea gustatzen zait"

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazle ausarta da, generoen sailkapenak gainditzen dituen horietakoa. Orain, Konpainia Noblean (Alberdania) nobelan, Kattalin, Adur, Kontxexi, Amaia, Itziarren semea, Txaneton Piperri edo Mateo Txistu bezalako egiazko-gezurrezko pertsonaiak harrapatu eta errealitate eta fikzio arteko kontakizuna josi du, tradizioa egunero astindu behar delakoan.

Galdera. Liburuan izenen etimologia literarioa egin duzula esan zuen Koldo Izagirrek. Hori horrela da?

Erantzuna. Izenen kontua aitzakia da memoriaren ariketa egiteko; pertsonaia horiek ikuspuntutik ikusita aztertu ditut. Geriatrikoko narratzaileak memoria ariketa egiten du. Gainera, narrazio batean beti dago aitzakia, kasu honetan ezinena. Dokumentazio lan dezente eginda neukan eta hori nabaria da.

"Ez dut genero berririk asmatu, baina eleberriak egitura berezia dauka"
"Gauza berriak eskaintzen saiatzen naiz, betiko eskemekin aspertuko nintzateke"

G. Aitzakia baino gehiago dela dirudi pertsonaia horien erabilerak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Aitzakia diot abiapuntu bezala.Gero aitzakia horietatik tiraka ahalegintzen zara istorio berriak osatzen. Andre Madalen olio saltzailea da baino gero konsistentzia narratzailea ematerakoan Inkisizio garaiko historia sortzen zaizu.

G. Irakurleak ez al ditu zailtasunak topatuko istorioak egia ala gezurra diren jakiteko? Andre Madalenen kontua, esate baterako.

E. Egia da, bai. Andre Madalen kasuan, esaterako, Pierce Lancre inkisidorea aipatzen da, egiazko pertsonaia, existitu zena. Niri gustatzen zait joko hori. Demagun Amaiaren kontakizunean: Navarro Villaslada agertzen da, baita nik asmatutako fraidea ere, eta Villosladak berak asmatutako historia. Egia dago fikzioan bertan, egia poetikoa. Azkenean nobelan ere horixe egin nuen.

G. Genero berria asmatu duzula esatea zuzena litzateke?

E. Estruktura berezia badu nobelak, denbora aldaketak egiten ditut, eta ipuin bakoitzak, nahiz autonomia izan, lotura dauka, nobela gisa irakurri daiteke. Berria ez da, hori bera Julio Cortazarrek egin zuen Rayuela nobelan. Pertsonaia tragikoak daude, komikoak, herri literaturatik sortuak. Niri asko iteresatzen zait erregistro aldaketa atengabea.

G. Euskal nobelaren berritzailea omen zara. Onartzen al duzu etiketa hori?

E. Jendeak esan beharko du berritzailea naizen ala ez. Egia da ni ez naizela konformatzen aurretik egindakoarekin eta beti ahalegintzen naiz sorpresak eskaintzen. Beti eskema berdinekin aspertu egingo nintzateke.

G. Atxagak Obabakoak argitara eman zuenean, ohitura-nobela amaiturik zegoela esan zenuen. Horrela izan al da?

E. Amaituta baino, niretzat amaituta zegoela esango nuke, niretzat ez nuela tokirik ikusten horretan. Errepasatzen duzu gaur egiten den nobela eta bistan da ez dela ohitura-nobela amaitu, baina nire jardunean bai, ordea. Nire idazkuntzan amaiera markatu zuen Obabakoak-ek.

G. Erreferentzia klasiko ugari dago Konpainia Noblean-en. Zure obra klasikoen atalean ikusi nahi zenuke?

E. Jendeak aipatazen du euskararen eraikuntzan Otto Petteren garrantzia. Dudarik ez dago egindako lanak gerora ohiartzuna baduela, klasikotzak jotzeak esan nahi duela kanon bat markatzen duzula eta hori beti da pozgarria. Azken batean, horretarako ari zara, neurri batean.

G. Kapitan Frakasa kaleratu zenuenean, euskal geografiatik irteteko premia zenuen. Nolatan itzuli zara berriro euskal parajeetara, pertsonaiak bultzatuta?

E. Berdin zait nobeletako geografia eremua. Kapitan Frakasa Euskaditik kanpo kokatu nuen, baina neurri handi batean bertako gauzez ari nintzen, militantziaz eta horrelako gauzez. Oraingo idazlanean ezinbestekoa nuen. Hala ere, izan nuen tentazioa kanpoko pertsonaiak planteatzeko, beste tradizio literariokoak sartzeko, baina pentsatu nuen nahasi egingo nuela liburua, hobe nuela zentratzea.

G. Hiltzaileak, traidoreak, inkisidoreak... ez al duzu tradizioa gehiegi asaldatu?

E. Tradizioaren traizioa ere tradizioa da eta niri gustatzen zait tradizioa manipulatzea eta berritzea; zeren tradizioa zerbait inertea, fosilizatuta badago, orduan fosila baino ez da; hau da, garai jakin baten testigantza, testigu isila, baina tradizioa berez dinamikoa da. Gu hizketan ari garenean, literatura egitean, tradizio horretaz baliatzen ari gara, batzutan manipulatzen, ostikoak ematen, jolasean, niri jolas horiek asko gustatzen zaizkit. Txistea ematen du baina benetan egia handiak gordetzen ditu galdera honek: noiz hasten da esaera berri bat esahera zaharra izaten? zaharrak esaten ditugun horiek inoiz izan ziren aurkikuntzak? Une jakin batean berriak izan ziren eta gu ere ari gara orain modu batean esaera zaharrak izango direnak egiten.

G. Hala ere, Amaia edo Maritxuren kontakizunetan, pekatua eta guzti egin duzula ez al dizute aurpegiratuko?

E. Gerta liteke jokoan baten bati ez gustatu izana, iraintzat hartzea, beti dago arrisku hori.

G. Egia eta gezurraren artean iblitzeak ez al du idazlearen konpromisoa arintzen?

E. Neurri batean pertsonaia horiek izen hutsak dira. Nik nire irudimenaren araberako forma berri bat eman diet, izen horrek euskal belarrientzat duten ohiartzuna aprobetxatu dut eta gaurko belarrira ekarri. Niri nork esaten dit, demagun, Markesaren Alabari buruz kontatzen dudana ez dela Iturrinok kontatu zuena bezain egia ala egiagoa? Inork ez daki, dakigun gauza bakarra da Iturrinok bertsoetan egin zuen fikzioa eta nik fikzio horren gainean beste fikzio bat asmatu dudala.

G. Ez al diozu arreta gehiegi eskatzen irakurleari?

E. Beharbada pasarte batean edo bestean bai, tradizio ezberdinak uztartzen ditudanean, esaterako; baina, bestetik, uste dut irakurle klase batek horrelakoak eskertu egiten dituela.

G. Gaztelaniara itzultzeko asmorik duzue?

E. Bai, aurreko astean Bartzelonan itzultzailearekin egona naiz eta udan hasiko da lanean. G. Idazten dituzun esaldi gehienek poliki landuak dirudite, boteprontoan ateratzen diren horietakoak.

E. Ez, niretzat elkarrizketak erritmo eta fraseologia jakina behar ditu. Egon naiteke esaldi batekin bueltaka, ondo dagoela edukiz baina hiru silabako hitzak bi hitz behar duelako erritmoa aldetik, nahiz eta gero irakurleak ez duen estimatuko ahalegina.

G. Nobela berririk prestatzen ari zara jada?

E. Aspalditik ari naiz nobela batekin, konbentzionalagoa izango dena. Badaukat istorio bat, folio dezente idatzita ere, baina itzultzaileak esaten didan moduan, hobe ezer ez esatea gero dena desberdin irteten delako, idazteko prozesuan gauzak asko aldatzen direlako.

G. Konpainia Noblean liburuko istorioen narratzailea zahar-etxean bizi da. Zer mezu zabaldu nahi izan duzu izenik gabeko agure horren protagonismoarekin?

E. Zahar asko entzuten da adinean gora hiltzeko gogoa duela. Gaur egun familia egiturak laburragoak dira. Abandonoa, bakardadea gero eta arazo larriagoa izango da. Geriatrikoen inguruko apuntetxoak baino ez ditut egin, baina nobela moduan gai horri heltzeko materiala badago.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_