Mazoiei buruzko lehen euskal idazlea
Otsailaren 17an, 178 urte bete ziren Michel Elizanburu Errekart, Frère Innocentius goitizenaz ere ezagutzen dugun euskal idazlea, Heletan jaio zela. Akitzeko salestarren komentuan ikasketak amaitu ondoren, historian espezializatu zen.
Michel Elizanburu Hazparnen hil zen 1895.eko urtarrilaren 3an, baina ez zen esku hutsik ibili geure artean, liburu andana ederra utzi baitzigun orduko garai hartako gora-beheren erakusgarri, hala nola, Lehenagoko eskualdunak zer ziren, Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaren ichtorio bitchia edota Joanes Batista dohatsuaren bizia.
Obra hauen guztion balio literarioaz gain, bada Michel Elizanbururen bibliografian atentzioa emateko moduko titulu pare bat: Framazonak eta Zer izan diren eta zer diren oraino Framazonak munduan, autoreak hil baino bost urte lehenago plazaratu zituenak.
Frantzia erdibituta zegoen orduan xurien eta gorrien artean, eta bereizketa gordin hori herriz herri eta etxez etxe ere eman zen. Horrela, Jean-Baptiste Elizanburu euskal kazetaria errepublikazaleen alde agertu zen une hartan, baina bere lehengusuak, Frère Innocentius-ek, Antzinako Erregimenaren bertuteak defendatu zituen etenik gabe bere izkribu guztietan.
Intentzio horrexekin idatzi zituen Mazoneriari buruz euskaraz plazaratu diren lehendabiziko bi liburuak, mazoiak sorgin eta judo gaiztoen parekoak baitziren Michel Elizanbururen iduriko. "Erreboluzioneko gizonekin eta framazonekin ibiliz geroz, izpiritua fede eta sinheste gabe" geratzen zela idatzi zuen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.