Laikotasuna
Laikotasunarekin bueltaka ari garen garaiotan, arlo honetan eskola publikoak duen eginkizuna aztergai bilakatzen da. Hortaz, gizabanakoen garapen askerako heziketa laikoa nahitaezko baldintza dela esaten da, gizaki ororen kontzientzi askatasuna ziurtatzen duelako.
Estatuak heziketa publikoan fede erlijiosoren batetik edo beste edonolako aurrebaldintzatik ondorioztatzen diren proposamenak onartuko balitu, aukera horrekin bat ez daudenen uste osoak bortxatuko lituzke.
Eskola hezten ari denaren sinesmenen errespetutik abiatu behar da. Gizarteak baliotsutzat jotzen dituen printzipioak ikasiko dira bertan. Eskolak biharko hiritarrari bere kabuz epaitzeko tresna kontzeptualak eskaini behar dizkio. Hauxe litzateke heldutasun prozesua, haren kontzientzia-askatasuna gizartean plazaratzen denean eta, elkarbizitzaren aginduekin topo eginez, uste osoak mantentzea edo aldatzea aukeratzen duenean erantzukizun osoz.
Gainera, laikotasunak ez du nahitaez ikuspuntu erlijiosoen aurka agertu behar. Eskolan irakasten dena zera da: sinesmen erlijioso bati atxikitzea pertsonen eskubidea dela eta, horrexegatik, errespetatua izan behar duela. Alde honetatik, eskola publikoak ikasleen fede erlijiosoen araberako bereizketak ezarriko balitu pribilegio, gatazka, bazterketa eta diskriminaziorako ateak irekitzeari ekingo lioke. Legearen aurrean guztiok berdinak gara, eta laikotasunaren heziketak berdintasun hau bermatu beharra dauka.
Heziketak demokraziarako bidea jorratzen du, hiritar oro hori osatzen duten printzipioak eta arauak ulertzeko eta eraikitzeko gai izan behar baitute. Hortaz, gogoratu beharra dago eskolak eta elizek helburu desberdinak dituztela eta giza premia ezberdinei erantzuten dietela: eskolek hiritarrak egiten dituztela eta elizek, ostera, elizkoiak.
Eskolak ikasleari jakintzak eta baliabideak eman behar dizkio, hura kezkatzen duten galderen aurrean erantzunak eraiki ditzan. Laikotasunak, beraz, ez du munduari buruzko ikusmolderik ezartzen, bakoitzari bere burua askatasunez eraikitzeko baldintzak eskaini baizik. Eskola ez da ikasleen sinesmenak aztertzeko gunea, balore unibertsalen eremua eskainiz uste sendo eta ohitura desberdinen arteko elkarbizitza ahalbidetzen duen topalekua baizik.
Baina laikotasunak arlo erlijiosoan neutraltasuna azaltzen badu ere, ez du neutraltasun baloratiboa edo morala agertu behar, baloreetan oinarritutako heziketa suspertzeari ekiten baitio. Agian ez dira garai onenak horrelako heziketa baterako, gizarte kontsumitzaile honetan ikasle kontsumitzaileak barra-barra sortu baititugu, eskola beraien zerbitzura egon behar duen erakundea dela uste duten horietakoak.
Egungo heziketa, beharbada, orientazio gabeko irakasle batzuen gidaritzapean, kalitatezko izena hartzen duen eskola horren azpian dagoena ikasle arduragabeen habia besterik ez da, guraso kontentagaitzen beldur diren funtzionarioen erresuma bihurtu dena, boterean mantentzea helburu eraikin kaotikoa.
Hala ere, formazio zibikoak eta etikoak demokraziarako hezi beharko luke, haren ariketa eta hobekuntza ahalbideratzeko, haren printzipioak eta praktika era kritikoan berraztertzen irakasteko asmoz. Hortaz, eskolan landu beharko litzatekeen horrelako gai batek ezin du printzipio mugiezin batzuetan oinarritutako balore kode bukatu eta aski bat eskaini: bizitza-sistema demokratikoan hiritarrak, legea betetzeaz gain, legea aldatzeko baliabideak ere izan behar dituelako.
Demokraziarako heziketak gizakiaren gaitasunarekin eta trebakuntzarekin konpromisoa eskatzen du, hezten ari den hiritarra jarrera desberdinen artean bereizteko gai izan behar delako, besteen singulartasuna onartzeko prest egon eta bakoitzaren ekintzen erantzukizunak bere gain hartzeko gauza izan behar delako. Horrela, norberaren buruarekin eta besteekin arduratsu jokatzen ikasten dugun neurrian, biharko gizartea hobetzeko bitartekoak ezartzen joango gara. Baina helburu hau askatasun giroan eman daiteke soilik, heziketa laikoaren babes eta sostengupean ematen den kontzientzi askatasunean, hain zuzen ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.