_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Errepublikazaletasuna

Australian, teniseko Davis Kopa final hasieran tronpetajoleak Riegoren Ereserkia jo zuenean, kasik gatazka diplomatikoa piztu zen. Hilabete batzuk lehenago ere, George Bushen anaiak, Floridako gobernadorea denak, Espainiako errepublikako presidenteari eskerrak eman zizkionean eskainitako harrera beroagatik, "hutsegitea" ahaztu nahi izan zen, bi estatuen arteko harreman ezin hobeak aldarrikatuz. Amerikarren ezjakintasun historiko horrek, antza, ezin zituen ilundu Irakeko gerraren ondorioz iristear zeuden emaitza probetxugarriak.

Beste aldetik, ostera, oso ongi baloratua izan da Asturiaseko printzeak herriarekiko frogatu duen maitasuna, "goi mailako" batekin baino nahiago izan baitu odol arrunteko kazetari batekin esposatzea. Jarrera honekin herriarengan konfiantza eta esperantza sortu du, erregeek ere negar egiten dutelako, maitemintzen direlako edo, gorentasunean kokatzen direnez gain, plebearekin "harremanak" izateko gai direlako. C'est l'amour, horrelakoa da Borboien bihotza.

Gauzak horrela, errepublikazaletasuna krisian baino ezin egon. XIX. mendeko errepublikazale zahar haiek, gizartea aldatzeko eskola publikoan eta maisu laiko eta bokaziodunengan esperantza eta konfiantza jartzen zuten haiek, dagoeneko lekuz kanpo daude, eta zaharkin bihurtuz, kasik museoko pieza bilakatu dira. Jakina, egungo garaiak bestelakoak dira. Komunikabideen eskuhartzea, olagarro erraldoiaren tentakuluak bailiran, bizitzako atal guztietara iritsi da, eta jauregiko berriak ere herri xumeari gerturatu dizkio, arrosa kolorea protokoloarekin nahastuz.

Halakoetan, diskurtso errepublikazalea isildu egiten da. Bat-batean, badirudi hiritargo indartsu batean oinarritutako eraikuntza politikoaz jarduteak ez duela interesik, edo hiritarrek askatasunez aritzeko gaitasun morala izan behar dutela esateak, edo hiritarren sentsibilitate politikoa ordezkaritza publizitarioek eta mediatikoek narkotizatu egiten dutela salatzeak. Oraingoa, antza, ez da horretaz aritzeko garaia.

Askotan esan da bertute zibikoa antolamendu errepublikazalearen giltzarria dela. Hala ere, historiak zerbait irakatsi badigu, bertutea ez dela soberan dagoen materiala izan da. Alde honetatik, bertute zibikoak, moralari dagokionez, ez du pretentsio gehiegi azaltzen. Ez du santutasuna eskatzen. Jarrera publikoan neurria eskatzen du: lege legitimoak betetzea eta, kostatu arren, partehartze aktibo minimoaren premia.

Helburua ez da hiritar bertutedun peto-petoak egitea, horrek gizarte fariseoari eta ultrapuritanoari irekiko bailioke bidea eta, Robespierre edo Stalinen ikastunen eskutik, guztiok bertutetsu izatera bultzatuko gintuzketen herri osasunerako erakunde bertutetsuak nagusituko lirateke. Jendea bertutedun izatera derrigortzea tiraniarik okerrena litzateke, sinplifikazio absolutuaren hormaren parean ezarriko baikinduzke.

Demokraziak ezartzen duen eginbeharra ez da hain krudela, eta gozotasunean, tolerantzian eta pazientzia pedagogikoan oinarritzen da. Hortaz, errepublikazaleak, gehiengoaren mediokritate morala onartzeaz gain, badaki hauen edo besteen nobletasun politikoaren izpiak ikusten eta errekonozitzen. Errepublikazaletasun zibikoa unibertsala eta demokratikoa da: ez dago elite klasista bertutetsuak aukeratzearen alde, eta ez du hiritarren artean autoselekzioa eragingo, era determinista eta biologikoaren antzera. Heziketari dagokionez ere, ez ditu zibismoko eskuliburuen bidez hiritarrak sortu nahi, heziketa prozesu oro praktika politiko demokratikoaren bidetik gauzatzen dela uste baitu. Abertzaletasun errepublikazalea bakoitza aritzen den esparrua (unibertsitatea, enpresa, udaletxea, sindikatua) hobetzearekin lotzen da, bere herrian eta besteetan dauden erakunde sozialekin elkartasuna adieraziz.

Jakina, errepublikazaletasunak ez du monarkiak duen pedigrée hura, eta ez da aristokrazia bezain itxurosoa. Eta ziurrenik, ez du hark daukan abilezia ere, noizbehinka jauregietatik jaitsi eta herritar umezurtzari haren saloietan sartzen uzteko gaitasuna daukala ongi erakutsi baitu. Errepublikazaletasunaren eginbeharra apalagoa da, hiritargoari lotzen baitzaio. Horregatik, haren proposamen politikoa demokratikoa da, guztiak baitira bertara irits daitezkeenak; berdintzailea, bertako partaide izatea guztien esku dagoelako; eta askea, bertan txertatzea borondatezko ekintza baten ondorio baita.

Dena den, hauek ez dira garai onenak errepublikazaletasunarentzat.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_