_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Munduaren hasieraz

Izarren hautsa, egun batean, bilakatu zen bizigai. Hauts hartatikan, ustekabean, noizpait ginaden gu ernai..." dio oso maite dudan abestiak, era poetikoan gizakion sorreraren misterioa adierazi nahian, ene ustez.

Noizbait, batek daki, tximutik edo, Neardenthal eta Cromagnonen arteko konpetentzia gaindituz, gizakiak bere ibilbideari hasiera eman zion. Belak zabaldu eta, haizea aldeko, etorkizunerantz zuzendu zuen branka. Batzuetan, haize ezti eta iraunkorra lagun, besteetan, hodei beltzez inguraturik, uhin izugarrien menpe aritu izan da. Dena den, ez da okerren moldatu beste izakien aldean.

Benetan miresgarria bizitzaren misterioa, espezien eboluzioa, kulturaren eraikuntza edo ugaritasunaren bilakaera. Gizakia ere harat-hunat ibili da historiaren zurrunbilo horretan. Horrelako aipamenek gure ahuleziaz ohartarazi eta jakinmina sortzen duten gai korapilatsuen aurrean jartzen gaituzte, gogoeta frankora eraman gaitzakeen galderekin topo egitera bultzatuz.

Ariketa modura, ez legoke gaizki ezinbestean jaso dugun ondareaz gehiago ohartuko bagina, eta horrek helarazten duen iraganari sarriago erreparatuko bagenio. Esaterako, galdetzen badiogu geure buruari gutariko bakoitzaren existentziaz, edota, orain garena izateko eman behar izan ziren aldagai guztiez gogoeta egingo bagenu,... zer erantzungo genuke? Zaila benetan. Txunditzea baino ez zaigu gelditzen, harridura sentitu. Harridura, ezaguera guztien jatorria.

Gizakia, osotasunean edo gizabanako bezala hartuta, bere amets, desio, desplazer, gorroto, amodio, beldur, grina eta abarrekin ez da perfektua. Baina ez dugu besterik, eta, ezertarako ere, berarekin kontatu beharrean gaude. Historia luzea, desberdina, jatorri bera dugun arren.

Arrazoia eta pasioa biltzen dituen gizaki honek, bestalde, ongi frogatu du elkarlanean aritzeko abilezia. Gizon eta emakumeek proiektu amankomunak sarritan eraiki dituzte, ingurunea bereganatuz eta gertakariei erantzunak bilatuz. Hortaz, gizakiak, mendez mende, unibertso sinbolikoak antolatzeko gauza izan dira, besteekin konpartituz eta lehena etorkizunarekin uztartuz.

Paregabea benetan bi hitz horien bidez osatu dugun elkarte berria. Alde batetik unibertsoa daukagu, hitz borobila berau, ia dena adierazten duena. Bere barnean galaxiak, izarrak, planetak, big bang leherketa, Lurra eta ilargia bera ere aurki genitzake. Hitz gutxi daude hain aberatsak. Grezia zaharreko Urano handia, aita Zeru gure artean. Baina bere adiskidea ez da gutxiagorako. Magia eta misterioaren bidez adierazten zaigun sinboloa ere, zeinu bilakatuz, beste zerbait irudikatzeko eta hausnarketara bultzatzeko aproposa agertzen zaigu.

Ez dago inor, ezta talderik ere, bere nortasuna sostenga-tzen duen imajinarioa aldarrikatu eta defendatzen ez duenik. Komunitate batek ezin dio bere izaerari uko egin, eta bakoitzaren berezitasuna defendatzeko eskubidea oinarrizko balore demokratikoa izan behar da. Hala ere, portaera honek ezin ditu beste ikusmoldeak ezkutatu eta aintzako-tzat hartu ez. Aniztasunak konpromisoa eskatzen du eta guztiok eroso sentitzea bultzatu beharra dago, jarrera baztertzaileak zokoratuz. Bestela, norgehiagoka anker batean murgilduz, borroka imajinarioaren gurpil eroan ondora gaitezke. Adibideak ez ditugu falta: sua piztea erraza da, zailago itzaltzea.

Herri haserre honetan ez dira falta unibertso sinbolikoak, baina tamalgarriena da denon artean minimo batzuk ez aurkitu izana. Bestalde, polita litzateke partaidetzan oinarritutako proiektuak bideratzen saiatzea. Aniztasunetik abiatu eta, bakoitzari zor zaion errespetuan oinarrituz, gehiengoaren onerako akordioak lortzeko gai izan. Gizakiak, nahi duenean, ezagutzen du elkarrizketaren balorea. Baina, uhinek arroken kontra bezala, ametsek errealitate gordinaren aurka hausten dira behin eta berriro. Bitartean, bakoitzak bere berezitasunarekin unibertso bat egiten jarraitzen du, unibertso osoan hauts-izpi bat baino ez garenean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_