_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ibilian

Orain duela gutxi, autoz ninderamatelarik, bertsolari bat ikusi nuen, gure aurretik espaloitik barrena oinez zihoana. Eguraldia grisa zen, euria ari zuen barra-barra, baina bertsolaria, punta-puntako bertsolaria, dena esan behar bada, oinez zihoan lasai-lasai. Autoa semaforo batean gelditu zen eta geldialdiko une hori baliatu nuen bertsolariari begiratzeko. Gabardina urdina zeraman jantzita, lepoak goraino zabalduta, eta gure hiri euritsu honetako euritako gisa erabiltzen duten kapela berde kolorea buruan. Eskuak atzean zituen gurutzatuta, hatzak elkartuta, gogoan jira eta buelta zerabiltzan bertsoak kontatzen balihoa bezala bezala.

Semaforoa ez zen kolorez aldatzen, ez dakit zergatik, daltonikoa ez izanik ere, hala uste dut behintzat, semaforoak betidanik izan baitzaizkit misteriotsu bezain ulertzen zailak; sekula ez baitut asmatu noiz jartzen diren berde eta noiz gorri, zein tramankulu elektriko edo mekanikok bultzatzen dituen arriskuaren gorritik esperantzaren berdera igarotzera. Ez jakiteagatik ere ez dakit zergatik esperantzari berde kolorea ematen diogun gure irudigintza erabat klasiko eta arrunt honetan, esperantza gurean gorria bezain baita gordina, haragi eta odol kolorekoa. Semaforoa ez zen kolorez aldatzen, autoa geldi zegoen eta begiak bertsolariaren ibilera lasai eta neurtuan jarriak nituelarik, burua urruti, oso urruti, zihoakidalarik, pentsatzen hasi nintzen. Dante Aligieri etorri zitzaidan gogora, haren erbestaldia zehatzago esateko, Florentziatik bidali baitzuten eta harrez geroztik harat-honat ibili baitzen, infernu batetik bestera, eta horregatik, seguru asko, idatzi zuen Komedia, infernuari buruzko pasartetik hasita. Jasangaitza baitzitzaion erbestaldia, jasangaitza sorterrira ezin itzultzea, bihotz eta muin nahita ere. Dantek oso ongi ezagutzen zuelako benetako mundua, oinez zapaldu eta eskuz ukitzen duguna, beste bat eraiki zuen, alegoriaz jositakoa, irudika dezakeguna, noski, baina ezin daitekeena ez eskuz uki ez oinez zapal. Danteri zailagoa baitzitzaion mundua asmatzea, mundua bilatzea baino. Hari buruz idatzi dutenei sinestera, ibiltaria omen zen, egunero zegoen tokian zegoela, ibilaldi handia egiten omen zuen oinez, eskuak atzean gurutzatuta, bertsoak pausuaren arabera eramanez, orain luze eta gero labur, orain luze eta gero labur. Horretaz gogoratu nintzen bertsolaria ikusitakoan, hura ere euri artean espaloian barrena pausua noiz luzatu eta noiz laburtu baitzebilen, isilik eta bere pentsamenduetan bildurik.

Semaforoa ez zen kolorez aldatzen eta autoa geldi zegoen, baina ez zitzaidan inporta, burua abian bainuen, begiak baino urrutirago joana baitzitzaidan ordurako, eta lekua egina zuen berez gorputzez handi ez zen idazle baten baitan. Kafka ikusi bainuen barneko begiez, kanpokoez bertsolaria ikusten nuen une berean, eta askotxori zaila egiten bazaio ere bi tokitan aldi berean egotea, niri oso erraza zait gehienetan. Kafka ere, Dante bezala, idazle gehienak bezala, ibiltaria baitzen. Ez zion bere buruari eguneroko pasierarik barkatzen, behin lantokitik irten orduko. Beti ez zen ibilbide bera izaten, aldatu egiten zen: gaur kale batetik hartzen zuen bihar bestetik, gaur zubi bat zeharkatzen zuen, bihar bestea. Etxera ez joateko aitzakia zitzaion ibilaldia, erbestaldi moduko zerbait, nork bere baitatik kanpo egiten duen guztia erbesteko lana baita. Horregatik dute Kafkaren lanek erbeste kutsua, erbeste usaina, erbeste doinua. Eskuak atzean gurutzatuta, begiak zabalik, zentzumenak oro adi, oinek buruak agindutako pausua egiten zuten, orain luze eta gero labur, orain luze eta gero labur. Kafkak, poeta zen arren, ez zuen bertsorik neurtzen, bere prosa baizik, orain luzatuz eta gero laburtuz, oinen mugimenduaren eta bultzadaren arabera. Errealitatea bilatu nahi zuen, errealitatea bilatzea errealitatea asmatzea baino zailagoa baitzitzaion. Eguneroko aurpegiak, gure aurretik igaro eta geure begiez ikusi arren, galdu egiten baitira zomorroak balira bezala. Eta ez ditugu buruan gordetzen. Are gutxiago gordetzen ditugu ikusten ditugunen aurpegiek ezkutatzen duten poz-atsegina edo min-samina. Begia eman nuen espaloian barrena oinez zihoan bertsolariari. Galdu egin zitzaidan euri eta bertsopean, eskuak atzean gurutzatuta. Oin pausu lasai eta neurtua zeraman.

Semaforoa ez zen kolorez aldatu, ordea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_