Oroimena eta heriotza
Lertxundi eta Zurutuzaren lan berriek gai beretsuari heltzen diote, ikuspuntu ezberdinez
Urte bukaerako nobelak irakurtzeko astia behar da, eta urtarrila, bere ipar-haize eta ekaitzekin, aro aproposa da. Anjel Lertxundiren Zorion perfektua aipatu nahi nuke lehendabizi. Ohiko oihartzunik ez omen du jaso nobelak, nahiz eta gure idazle handi batek idatzia izan.
Atentatu bat bertatik bertara ikusi ondoren, neskato baten norabidea kontatzen du. Nobela morala omen da, eta horrekin bat nator. Dentsoa, dudarik ez. Lertxundik bere buruari eskatzen dion erantzukizunaz. Nobela betea, zergatik ez? Nabari dira idazleak aspaldi erabili izan dituen zenbait ezaugarri: filosofia kutsua (nobelaren guneak hasierako aipu bati heltzea: "Kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe"), esaldiaren finezia, hitzen neurriak eta erritmoak oso ongi kontatuz eta zenbatuz, nobelaren izenburuaren eta protagonistak jotzen duen piezaren arteko homonimia eta kointzidentzia, plano bitan kontatzeko gogoa (agian, bestela sinesgaitza delako neskato batek esaldi mota hori erabiltzea), gertatutakoa urrunetik eta hurbiletik kontatzea, gizartearen azterketan interes handia azaltzea; idazlearen zenbait behin eta betiko lotura: ama obsesibo horiek, joera morala.
Halaz ere, ez dakit idazkera eta esamolde hori neskato bati dagokion, nahiz heldu batek kontatu. Eta horrek ez duela ardura esaten duenari esango nioke, hain dela perfektua Lertxundiren manera non ez baitakit esamolde hori gaurko esapideari dagokion ala ez. Beti pentsatu izan dut Lertxundi idazle moderno bat dela bere kontatzeko eran...; horrek esan nahi du berean jarraitzen duela eta ez diola irakurle erraz bati zirrikiturik ez aitzakiarik uzten.
Zenbait desoreka
Gaurko gaia tratatu du Lertxundik, baina oraina konplexua da guztiz, eta nik desoreka nabari diot noizbehinka. Oso borobila deritzot fokua pertsonaiaren barrenetik kontatzen duenean, bakartasunaren gaia aipatzerakoan, adibidez, baina motelago ikusten dut jokoa kanpoan dagoenean (ertzaintzarekin izandako elkarrizketa, adibidez, edo aitarekin egindako bazkariko aipamenak). Desoreka, tonuan adibidez, dramatikoa baino gehiago lirikoa, edo barne mundua ahantzi eta ingurukoen agerbidea egiten duena: aita arin eta azaleko hori, institutuko esaldiak, bazkari ergela...
Heriotzarekin lotuta dago ere egunotako beste nobela bat, urteko sorpresa omen dena: Imanol Zurutuzaren Errautsera arteko sugarra. Idazleak heriotzarekin lotura autobiografikoa omen du; memoria lantzen duen beste nobela bat beraz. Lertxundik kontzientzia eta memoria lantzen zituen. Zurutuzak, oroimena: "Euskarriak behar ditu oroimenak; makulu gisa baliatzen ditu lekuak, horiei atxikiak ageri zaizkigu oroitzapenak".
Kantzerraren prozesu batean emaztea galdu eta gero, alargunaren pentsakizunak dira gai Imanol Zurutuzaren nobela honetan. Sentimentalismoa sentimenduaren etsaia bada, irakurleak ikusiko du Zurutuzak jakin izan duela arrisku hori saihesten. Oroitzapenak behin eta berriro joan doaz eta etorri datoz, hiru lau esparruri lotuaz. Eta agian puntu honetan dago nobelaren monotema monotono bihurtzen duen puntua. Hain da tristea gogorra egiten dela bukaerarako.
Saizarbitoriari egiten zaion gutunean dago beste gune bat. Hala beharreko obsesio baten kontaketa da nobela eta, Iratxe Gutierrezek dixit, idazle donostiarraren hainbat eragin nabarmentzen dira, behin eta berriro gai batzuk tratatu beharra adibidez. Elorriagaren nobela ere etorri zait gogora: zatiekin lan egitea, tonu lirikorako joera, oroimena eszenatokian kokatzea...
Guztiek adierazten dute badagoela gaurko nobelan hainbat ezaugarri pareko direnak.
Imanol Zurutuzaren nobelan larri igarotzen ditu orrialdeak irakurleak eta horixe da bere baliorik nagusiena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El Consejo Feminista del PSOE de Madrid propone a Ferraz revisar el anonimato en el protocolo antiacoso
Guardiola evita riesgos en la recta final de la campaña y deja la silla vacía en el debate electoral
Pensar en un PSOE sin Pedro Sánchez
Sarah Mardini, la socorrista juzgada en Grecia por rescatar a refugiadas como ella
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”
- Carlos Alcaraz y Ferrero rompen tras siete años: “Llegan tiempos de cambio para los dos”




























































