_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | GAIAK

Gartzelako liburu liluragarriaren aurkikuntza

Heldu den ostiralean, urriak 11, hamabost urte beteko dira Koldo Mitxelena errenteriar hizkuntzalari handiak betiko adio esan zigula. Doluzko efemeride honek aukera paregabea eskaintzen digu hizkuntzaren hil ala biziko grina bizitzaren ardatz bihurtu zuen jakintsua gogoratzeko.

Bilbo inguruko mendietan faxisten aurka borrokatu ondoren, gerra hartako garaileek hiltzera kondenatu eta Burgosko gartzela ziztrin batean usteltzen utzi zuten bost urtez, egunez egun epaia noiz beteko zain.

Ezin jakin urte batzuk geroago bere bizitzak itxaropenaren txingarra berpiztuko zuela klandestinitatean euskarari eusten ahalegintzen zirenengan.

Gartzelako ziegan, euskara batuaren aita pontekoak haurtzaroko oroitzapenei oratzen zien etorkizun hobe baten esperantzan: orkatileko gaitza, txikitan luzaz eskolara joan ezinik eduki zuena, eta batez ere, Zeruko Argia aldizkariaren aleak, amak hutsik egin gabe ohearen gainean jartzen zizkionak.

Hizkuntzalaritzaren ildoa

Behin, Menéndez Pidal hizkuntzalariaren Gramática histórica aurkitu zuen gartzelako liburutegian. Hartan irakurritakoaz liluratuta edo, hizkuntzak ikasi eta euskararen iraganean aztarrika ibiltzeari ekin zion etengabe.

Askatasunaren argia ikusi ahal izan zuenean, Koldo Mitxelenak 28 urte zituen. Madrilen lanean zebilela, frankismoaren aurkako euskal erresistentzia antolatzen laguntzea erabaki zuen Joseba Rezola jeltzalearen gomendioz.

Gartzela barruan beste bi urte galdu ondoren, kalera irten eta klandestinitateko zereginetan gau eta egun bere ondoan izan zuen Matilde Martinez de Ilarduyarekin ezkondu zen.

Gutxira, Ajuriagerraren idazkari zereginetan ziharduela, gaztetan faxisten alde egindako Hizkuntzalaritzako jakintsu bat ezagutu zuen: Antonio Tovar. Adiskidantza horri esker, Mitxelena, jartzen zizkioten oztopoak gainditu eta Salamankako Unibertsitateko Manuel Larramendi Katedra berriaz jabetu ahal izan zen.

Nola pentsa zezakeen orduan, urte gutxi geroago, Euskaltzaindiak Arantzazun egin zuen 1968ko biltzar garrantzitsu hartan, euskara batuaren oinarriak finkatuko zituela?

Koldo Mitxelena ez zen inoiz jendaurreko ekitaldien zalea izan, ez zen besteren eskerrona bilatzen duten horietakoa. Euskara batuaren aita pontekoak matematikari izan nahi izan zuen gaztetan. Artxandako gudu galdu harek bertan behera utzi zuen, ordea, hasierako asmoa.

Gerra osteko gurutz-bidea gaindituta, errenteriarrak nobelagile izan nahi zuen, Madrilgo tertuliatan ezagutu zuen Pio Barojaren antzera. Baina nork daki etorkizuneko berri? Zein egoeratan aurkituko zatekeen egun euskara Koldo Mitxelenak Burgosko gartzela hartan Menéndez Pidalen liburu hura aurkitu izan ez balu?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_