Mitxelenaren altxorra bizirik
Gizon xaloa, euskararen alde aritu zen filologo profesionala, gaurdaino dator bere ideia iraultzaileen eragina
Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta idazlea, euskara batuaren bultzatzaile eta maitale sutsuaren heriotzaren 15. urteurrena beteko da datorren urriaren 11n. Euskararen historiak ordea, ezinbesteko erreferentzia du bai orain, bai eta ziurrenik etorkizunean ere. Koldo Mitxelenaren pentsamenduaren gaurkotasun erabatekoa azpimarratzen dute ezagutu zuten guztiek, euskaltzale, abertzale eta ideia argiko gizona. Mitxelenaren hitzak dira honen adibide garbiena; 'Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia'. Euskaldunoi utzitako ideia eta altxorraz gain, filologo honen gizatasunaren balioa Anjel Lertxundik ederki laburbiltzen du. 'Handikeriazko menturarik gabe bizi izandako gizon handia'.
Errenterian jaio zen 1915. urtean eta gaixotasun baten eraginez, ohean emandako egun luzeetan irakurtzeko eta euskara jasoa ikasteko aukera izan zuen. Familia nazionalistakoa, gerra garaian espetxeratu egin zuten. Burdinesi artean piztu zitzaion ikasteko grina eta 50eko eta 60ko hamarkadak hazkunde intelektual izugarriko urteak izan ziren hizkuntzalariarentzat. Haren ikasle izan zen eta egun EHUko irakaslea den Jose Antonio Lakarraren ustez 'lehen gure herrian ez zegoen filologo profesionalik; euskaltzaleak baziren baina euskarari buruz modu zientifikoan idazten zuen jendea kanpotarra zen. Koldo Mitxelena izan zen lehen euskal filologo profesionala, eta gauzak bortizki aldatu ziren berarekin. Euskararen alderdi ezberdinetara modu profesional batean gerturatu zen Mitxelena. Iraultza bortitza izan zen hura, euskara profesionalki aztertzen zuen filologo euskalduna izan baitzen'.
Lakarrak dioenez 'Mitxelenak hizkuntzalari moduan zuen balioa ikusirik, berarentzat, artean, Espainian ez zen katedra bat asmatu zuten. Alegia, Mitxelenak baino lehen ez zuen inork izan hizkuntza indoeuroparreko katedra bat. Mitxelenak beste gauza ugariren artean, hizkuntzen historiaren inguruko jakituria guztia euskararen azterketan aplikatu zuen ostean: latina, grekoa eta beste hizkuntzen gainean aplikatu diren metodoak euskararen kasura aplikatu zituen hizkuntzalariak'.
Euskara batuaren bultzatzaile eta defendatzaile sutsua izan zela ere ezin ahaztu daiteke. Euskaltzaindia euskararen batasunaz arduratzen hasi zenean, ezinbesteko ikusi zuten horren gidari nagusi Mitxelenak izan behar zuela. Horregatik 1968. urteko Arantzazuko bileran aurkeztu ziren egungo euskara batuaren oinarri nagusiak Mitxelenak landu zituen. Lakarrak dioenez 'ortografia, lexikoa eta morfologia alorretan ezarri ziren oinarriak. Ahal zena egin zen, minimo batzuk adostu ziren, ezin baitziren bat batean hizkuntzaren oinarri guztiak adostu. Hala ere, bilera hark eragin handia izan zuen ondorengo hizkuntzaren bilakaeran'.
Mitxelenak zuen ikerketa goseaz gain, maila pertsonalean ere gizon aberatsa zela diote hura ezagutzeko aukera izan zuten guztiek. Filologo aitzindaria, gizatasun handiko adiskidea izan zuten ezagutu zutenek.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Campanadas de TV3 con Laura Escanes y Miki Nuñez, un festival publicitario
Los Javis pasan la Nochevieja juntos con Rappel y Úrsula Corberó
Antonia San Juan acaba el año con buenas noticias sobre su cáncer: “Estoy curada”
El villancico con toque extremeño de Estopa con Chenoa para las campanadas de RTVE en la Puerta del Sol
Lo más visto
- Jubilarse a los 66 años y 8 meses llega a su fin: la nueva edad de retiro de 2026
- Un petrolero perseguido por Estados Unidos en el Caribe pintó una bandera rusa en un intento de escape
- Sandra Barneda: “Eso de las izquierdas y las derechas es arcaico, un pensamiento que solo sirve para marcar distancias”
- El vestido de Cristina Pedroche en las Campanadas 2025: un traje hecho con sus anteriores estilismos y en recuerdo a las personas con cáncer
- Crece el “analfabetismo religioso”: dos de cada diez catalanes no saben qué se celebra en Navidad




























































