_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Egia eta egiak

Euskaldunok egiazale omen gara; hala diote, diote, baina Lope Agirre oñatiarra ez zen egiaren bila abiatu, urre gorriaren xerka baizik, maiteagoa baitzuen urrea egia baino, maiteagoa baitzuen begia egia baino, maiteagoa baitzuen bere burua egia baino. 'Beti esanen dut egia' zaharkiturik zegoen Arestik berak esandakoan, egia gezurraren zerbitzura jarrita baitzegoen, Aresti ohartzeke agian. Arestik, ordea, Platonen jarraitzaile izaki, egia zuen maite, egia zuen babes; Arestik egia poesia zuen bihurtzen, gizakia eta mundua ere poesiaren moldez sortzen; Arestik bere burua aldatu nahi egiaren izenean, egiaren aldarean, egiaren askatasunean.

Besterik baita pentsatzea Donibaneren hitzak, 'egiak aske egingo zaituzte' diotenak, egiazkoak direla, elizak ez baitu sekula bere egia baino onartu, eta bere egiak ez ditu denak aske egin, Giordano Bruno eta beste asko ez behintzat. Izan ere egia bat dogma eta ideia bakar balitz bezala ixten eta hesitzen dutenean (presondegi balitz bezala), egia ote da? Izan ere, norberarena izan arren, egia batek inoren egiarik ukatzen badu, egiazko egia ote da, ala gezurretako egia da, mundua den antzerki honetako dekoratu sinbolikoa? Hala ere Arestik bere egia aurkitu zuela uste dut, egiaren bila dabilenak hura bera aurkitzeko arriskua baitu, eta egia etsipengarri da liluragarri bezain; egia hilgarri ere bada bizigarri bezain. Baina egia batek ezin beste egiarik uka, ezin beste egiarik suntsi.

Behin itsas portu batean nengoelarik, hango taberna bateko kanpoko mahai batean eseririk, itsasontzien joan-etorria zelatatzen, itsas uraren berde mina dastatzen, sakona baitzen oso, sentikorragoa zelaietako berde azala baino, gizon bat hurbildu eta ondoan eseri zitzaidan. Bera ere itsasoari begia emana zegoen, halako liluraz non berehala kidekotzat hartu bainuen, ilargitar batek beste ilargitarra hartuko lukeen moduan, eta hizketan hasi ginen, garrantzi txikiko kontuei buruz hasieran eta azkenik, bion arteko hizpideak haraino eramanik, egiaz. Formula bat zuela egia aurkitzeko esan zidan, formula matematiko bat, hutsik egiten ez zuena, eta egia bere biribilean ekartzen zuena.

Ez nion sinetsi, noski, eta haserretu egin zitzaidan, esanez idazleok egiarik ez dugula maite eta ez zela harritzen Platonek bere errepublikatik eragotziak izana. Oker zegoela esan nion, Platonek ez zituela idazleak bidali bere errepublikatik, poetak baizik. Arrazoitu nion Platon ez zela poetez fidatzen, egiagintzan filosofoak beraiek baino saiatuagoak eta tematiagoak direlako eta beti saltzen dutelako egiaren izenean egia ez den zerbait, edertasuna esaterako. Ez izateko ardurarik, idazleok gezurti profesionalak garela, gezurra ematen dugula hala nahita opari, saldutako prezioetan gainera, eta norbaitek gure gezurrak egiatzat hartzen baditu bere errua dela, ez gurea. Egiatiak garela gezurgintzan, alegia, ipuina, azken finean, gezurra esateko modu bat dela.

'Zuen gezurra, ordea, zuen egia ere bada' erantzun zidan egia formula matematiko batez aurkitu zuen gizonak, eta erantsi ere bai 'egia baita norberari bere nortasuna ematen diona'. Utzi egin nion bakean, oharturik nahasmendu handia dagoela egia eta gezurra aztertzerakoan. 'Literaturak aske egingo zaitu', esan nion, despedidakoan.

Filosofoak, jakinik zein alferrikakoa den halako ibilbidea, nekez abiatu dira egiaren bila: senaz eta benaz behintzat ez. Gutxiagorekin etsi behar izan dute, zoriona bilatzeaz, askatasunaren irrikaz bizitzeaz, irudimenaren eguzkiaz argi egiteaz, zentzumen guztiak eromen apurraz bustitzeaz. Egia zientzialarien eskuetan, metodo matematikoaz edo eta geometrikoaz dihardutenen eskuetan alegia, utzi dute, erlijio jendearen eskuetan aspaldi utzia zuten bezala. Erlijioak eta zientziak, biek nahi baitute egiaren monopolioa, egia banatzeko, egia putzupadaka zabaltzeko, nahinon eta nahinoiz. Baina egiak ihes egiten die eskuetatik hondar pikorra legez, egia isuri egiten zaie ur xirripa balitz bezala goitik behera, malko bihurtuz, odol bihurtuz, min sor bihurtuz. Egia galdu egiten da, haizeak daraman hautsa galtzen den bezala, begiak itsutuz, belarriak gortuz, ahoa lehortu eta itxiaraziz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_