Abangoardiako idazleen gogoetak
Bost idazlerekin egindako elkarrizketen emaitza bildu du Hasier Etxeberriak liburu batean
Iazko udan Mario Vargas Llosak literatura erotikoari buruz esandako gogoetak irakurtzen ari zela, lan hura kazetari batek bildu eta idatzitakoa zela ohartu zenean otu zitzaion Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarrari euskal idazleekin gauza bera egitea. Hala, 'guztioi interesatzen zaizkigun' gaien inguruan hainbat idazleren gogoetak biltzea bururatu zitzaion. Abiapuntua literatura eta idazle izaera izan da, 'baina idazleak hizkuntzarekin eta gizartearekin oro har kezka batzuk dauzka, gero bere lanetan islatzen dituenak. Horregatik biolentziaz, gizartearen zatiketaz, euskararen egungo egoeraz eta geroaz galdetu diet'.
Beste batzuk izan zitezkeen baina Etxeberriak Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi eta Joseba Sarrionandia aukeratu zituen, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan lana egiteko. 'Irakurle naizen aldetik pertsona interesgarriak dira, 50 urte bueltan daudenak guztiak ere eta bete-betean daudenak'. Bost idazleok aukeratu izanak funtsezko arrazoia du egilearentzat, izan ere, 'euren ondoan egin dut nire bizitza eta beraiekin batera hazi naiz ni ere'.
Elkarrizketak espontaneoak dira, aurrez aurre egindakoak -Joseba Sarrionandiaren kasuan izan ezik- eta aldi berean erantzunak landuak dira oso. Idazleek euren haurtzaroaz, eure minez, idazteko gaitasunaz eta literaturarekin izandako lehenengo hartu-emanen berri ematen dute. Irakurketa atsegina izan dadin 'ahalegin berezia egin dut, kontuan izan behar da berrogei orriko elkarrizketak direla, bakoitzarekin izandako hiru orduko solasaldiaren emaitza. Horregatik, galdetzailea desagertu egin dut, ni ez naiz agertzen, oso modu goxoan emana dago. Izan ere, irakurlea izan da abiapuntua eta xedea'.
Lana erraztu
Iazko urte amaieran egindako galdeketen ondorioa da Alberdaniak argitara eman duen liburua. Hasier Etxeberria idazlea, irakurlea eta kazetaria aurrean izateak erraztu egin du lana, Koldo Izagirrek adierazi bezala, 'Etxeberriak elkarrizketa hau egin izan ez baligu, nigandik ez litzateke esandako erdia ere aterako'. Dena den, zailtasunik ere izan du egileak, batez ere laguna eta langilea bereizteko. 'Hauek denak lagunak era baditut, elkarrizketa asko egin izan diet, eta bat-batean tonu serioagoa hartzea zaila iruditu zitzaidan', azaldu du.
Bostak emaitzarekin pozarren agertu diren arren, Saizarbitoria kritikoago azaldu da esanez, 'ez dakit gizarte honetan jendea zenbateraino dagoen idazleek zer esango duten zain'. Idazlea ondo ezagutzen duen Etxeberriak zalantza hori Saizarbitoriaren izakerarekin lotu du. 'Horrelakoa da, piska bat terriblea, pesimismo batean murgildurik dagoela dirudi, baina gainontzekoak bezala maila ikaragarriko pentsalaria'. Liburua osatzen duten elkarrizketei dagokienez, oro har ez da zailtasunik ian baina izan dira tartean erantzun nahi izan ez dituzten galderak ere. Hala ere, ihes egitea oso zaila egin zaiela aitortzen du. 'Dena den, idazleari utzi egin behar zaio ihes egiten, bide horretan istorio interesgarriak kontatzen dituelako eta azkenean erantzuna ematen duelako'.
Kazetaritza, literatura eta saiakeratik du liburuak. Ildo horretan lana literarioa eta nahiko berritzailea dela dio elgoibartarrak. Udazkenerako gaztelaniazko bertsioa aterako dute.
Heldutasun bete-betean
Elkarrizketatutako bost idazleak pertsonalki zein profesionalki ondo baino hobeto ezagutu arren, Etxeberriak harritu egin dela aitortzen du, bostak pentsa baino askoz ere 'interesgarriagoak direlako, eta intelektualki zein moralki sasoi onean daudelako. Ni behintzat asko emozionatu naiz hori deskubritzean'. Bakoitzaren izakeraz galdetuta halaxe erantzuten du Etxeberriak: 'Pertsona arruntak dira, euren artean liskartxoak, zeloak dituztenak. Bakoitza mundu bat da, gaur heldutasun bete-betean daude, eta bakoitzak bere mundu literarioa dauka'. Egilearen iritziz, oso pertsona indartsuak dira, 'bai idazle bezala eta baita pentsalari bezala ere'. Beraiengandik zerbait nabarmentzekotan, euren idazle izatearekin daukaten konpromisoa eta idazle lanarekin duten zintzotasuna azpimarratzen ditu elgoibartarrak. Hala ere Atxaga, Sarrionandia, Izagirre, Lertxundi eta Saizarbitoriari buruz hitzegiterakoan harrigarriena literatura munduarekin izan zuten estreinako hartu-emana dela dio. Izan ere, 'aberrigintzan hasi ziren guztiak, euskara salbatu behar zelako, zegoen egoerari aurre egiteko zerbait egin beharra zegoelako eta halako batean konturatu ziren ez zutela arrazoi horrengatik idazten, idazten zutela idazleak direlako'. Halaber, bosten kalitate literario berritzailea goraipatu du: 'abangoardismoa eginez hasi ziren, guztiz aurreratuak ziren, Espainiako idazleak baino aurreratuagoak. Europarragoak ziren, Europako beste lurralde batzuetara begira zeudenak. Berritzaileak forma aldetik, esperimentalistak hasieran, gero lasaitu ziren arren'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.