_
_
_
_
GAIAK

'Pentsamenduaren klasikoak' bildumaren web orria eta argitalpen berriak

Garai guztietako mendebaldeko pentsamenduko lanak euskarara itzultzen ari den bilduman -Pentsamenduaren klasikoak- jadanik kaleratutako 70 liburuak hemendik aurrera kontsultagai izango dira interneten www.klasikoak.com helbidean.

Klasikoak elkarteko presidentea den Pello Salabururen esanetan, web orrialde honen erabiltzaileak, 'horrelako bilduma batean beste edozein hizkuntzatan gertatzen denaren antzera, ikertzaileak, unibertsitateko irakasle eta ikasleak izango dira, eta bereziki ona izan daiteke institutuetan kontsultatzeko. Askotan behar izaten dira horrelako lanak eta nire ustez berri ona da hor daudela jakitea. Gainera, hizkuntzan interesatuta daudenek ere erabiliko dutela uste dut'.

Orain arteko 70 lanak euskaratzeko orduan zailtasunak izan direla aitortzen du Salaburuk. 'Argi dago hizkuntzaren erregistro berriak landu direla'. Hemendik aurrera, bilduma osatuko duten 100 tituluetaraino iristeko falta diren 30 lanen itzulpenari ekingo zaio. Jadanik ia guztiak zeintzuk izango diren erabaki du horretarako apropos aukeratutako batzordeak, eta ehundik gora titulu euskaratzeko asmorik ez du, printzipioz, elkarteak. 'Nik uste dut hor daudela hoberenak, kalitate handiena eskaintzen dutenak, eta ez zait iruditzen inork ihes egin digunik. Dudarik ez dago ehun baino gehiago badaudela, baina hortik aurrerako tituluak aukeratzeko orduan bai hasiko ginateke zalantzekin, eta aldiz, hauek zeintzuk izan behar zuten nahiko argi ikusi genuen hasieratik denok', dio Salaburuk.

Zailtasun berezirik ez

Klasikoak elkarteko presidentearen iritziz, orain arte euskaraz mota honetako lanak ez izateak ez du esan nahi irakurlearentzat liburu hauek bereganatzeko zailtasun berezirik egongo denik. 'Edozein hizkuntzatan irakurtzeko berez konplexotasun maila bat baduten lanak dira gehienak, eta ez dut uste euskal irakurlearentzat bereziki konplikatuak izango direnik. Tomas Mororen Utopia, edota Freuden edo Darwinen lan bat euskaraz edo gazteleraz irakurtzearen arteko desberdintasunik ez dut aurkitzen'.

Aurkeztutako web orrialdeaz gain, lan mardul honetaz arduratzen den elkarteak Hitzaurreak izenburua duen argitalpena aurkeztu du ere. Titulu honetako bi liburukiek bildumako lanen hitzaurre gisa hainbat gaitan adituek osatutako testuak jasotzen ditu. 'Ekarpena gai ezberdinetan adituen testuei berei eta egileei buruz ematen duten informazio adizionala da, adibidez irakasleentzat baliagarri izan daitekeena'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_