_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Hizkuntzarekin jolasean

Gazteen artean sustatu nahi diren lokuzioak 'Mantxut' liburuetan bildu ditu Asisko Urmenetak

Eurogero nabil edo Ezin dut gehiago nekaporraturik nago! dira besteak beste, gazte euskaldunek haien argotean erabiltzen dituzten erramoldeak. Azken aldian lokuzio ugari loratzen ari dira gazteen artean eta hauxe gutxi balitz, Mantxut web guneko Zazpiak Batman kolektiboak, berriak asmatzera animatzen ditu gazteak. Euskaldun gazteen artean komunikazioa gero eta zailagoa dela eta argotean bihotzeko kontuez, sexuaz nahiz drogaz mintzatzeko garaian, gazteek alboko erdarara jotzen zutela oharturik, elkartu eta proposamen batzuk martxan jarri zituzten Zazpiak Batman lagun taldeak. Hasieran izen hau ez zuten arren, Asisko Urmenetaren aburuz 'hizkuntza estandarrari gatza eta piperra eman nahian, gure umorearen arabera proposamen ugari bildu eta argitaratu ditugu Mantxut liburuetan. Euskal gazteriak irakurri eta erabili ditzan bildu genituen bi liburutan, gazteok gure argot propioa izan behar baitugu. Guzti hauek pilatzeko iturriak ugariak izan dira: euskalki guztietatik izandako ekarpenak, entzundakoak, irakurriak izan direnak, ostuak, hau da, klasikoei kenduak, beste hizkuntzetatik itzuli eta egokituak izan direnak eta azkenik, asmatuak izan direnak ere badira. Bilketa lan honetan Euskal Herrian eskualde arras biziak badirela ohartu gara, Bizkaiko Kosta, Goierri aldea, Nafarroako Baztan bailara eta Arabako Gasteiz edo Lapuebla de Labarca adibidez'.

Asisko Urmenetak Mantxut izenburupean bi liburu argitaratu ditu dagoeneko, lokuzio bakoitza bere marrazki propioaz atondu duelarik; irailean, zerrendan hirugarrena izango dena plazaratzeko asmoa du. Bildutako ekarpen freskoak nahiz asmatuak bilduko dituzte hirugarren atal honetan. Espresio berriak asmatzea onuragarria eta beharrezkoa dela dio komikigile nafarrak. 'Orain erabiltzen diren hitz nahiz lokuzioak noizbait norbaitek asmatuak izan dira. Orain, beraz, zergatik ez berriak asmatu? Guk umorearen aldetik asmatutako lokuzioak proposatzen ditugu, umoretsuak dira. Bakoitzak bere neurrien eta beharren arabera hizkuntza josi, jostatu, moztu edo egokitu behar du, hizkuntza jostatzeko baita. Guk esperimentua umorearen aldetik egin dugu eta gero erabilerak berak markatuko du arrakasta edo porrota, itzali edo piztu egingo du sortu orduko'.

Karrikako hizkuntza aldakorra da, jostailu bat da, arautu gabea. Asiskoren ustetan 'euskaraz gazteen argota sortzen eta asmatzen ari gara eta denok parte hartzeko eskubidea dugu. Egun sexu kontuetaz, drogaz edo beste hainbat gaietaz mintzatzen garenean, erdarara jotzen du jende askok, argot landua baitute gaztelerak eta frantsesak. Adibidez tener el mono esateko modurik ez dago eta gaztelerara jo beharra dago. Beraz, euskaraz nola esan asmatu behar dugu'. Guzti honek sortu duen interesa ere izugarria da, Interneten Argiaren eskutik jarritako web gunean partehartzea izugarria baita. Foru bat abian jarri zuten duela sei hilabete eta ordutik, ehun ekarpen inguru izan dira Euskal Herriko txoko guztietatik iritsi direnak. Jendeak bere herriko erramolde eta hizkeren berri eman nahi du eta web gunera bidaltzen dituzte.

Erabiltzaileengandik jasotakoa nolabait kontrolatu eta sailkatu beharra dago eta lokuzio guztiek bete beharreko ezaugarriak ere badira. Asiskok dionenez 'aportazio guztiek umorea izan behar dute, ironia, sarkasmoa edo dena delakoa, baina inolaz ere ezin da izan gauza serios bat. Bertzetik, euskaldun guztiek konprenitzeko modukoak izan behar dute, Bidasoaren alde batekoak nahiz bestekoak'.

Lokuzio guzti hauek sailkatu eta zerrendatzen dituzte, nahi duen guztiarentzat erabilgarriak direlarik. Asiskoren ustez 'batzuetan jendeak liburua hartzen du eta zergatiaren esplikazioa eta anekdotak ez dituzte ezagutzen. Horregatik mintzaldiak ere ematen hasi ginen Kike Amunarriz soziolinguista eta biok'. Esperientzia izugarri aberasgarria izan da nafarraren ustetan eta bilkura guztietan zerbait ikasteko aukera izaten dute.

Hitzaldi interaktiboak

Kezka bati erantzuna eman nahian hasi ziren Zazpiak Batman kolektiboa eta jendeak eskatuta, hitzaldiak emateari ekin zioten. Asisko, Kike Amunarriz eta batzuetan Antton Olariaga dira hizlari. Kikeren hitzetan 'mintzaldi zirikatzaile eta jolastiak izaten dira. Hizkuntzarekin jolas daitekeela, hizkuntza puskatu daitekeela, hizkuntzarekin eta hizkuntzaz barre egin daitekeela erakustea da helburua' Entzulegoa ere aldakorra izaten da, institutuetan irakasleak eta ikasleak noski, bortxatuak baitira joatera. Kultur etxeetan ordea, adinduak. Esaldiak bildu eta sortzen dira bilkuretan, sexua dela, biraoak direla eta aportazio berriak nonahi jasotzen dira. Kike Amunarrizen aburuz 'institutuetan izandako harrera harrigarri ona izan da orain badelako euskararen inguruko kezka zabaldu bat, hizkuntzaren bizitasunari, adierazkortasunari dagokionez. Eskola girotik kanpoko diskurtsoak oso harrera ona izan du'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_