_
_
_
_
MUSIKA

Lisabören rock kontzeptualak Madrilgo disketxe bat erakarri du

Euskaraz kantatzen duen talde batentzat Euskal Herritik kanpoko publikoaren arreta bereganatzea zaila izan arren, Lisabök madrildar Acuarela disketxea erakarri du. Irungo boskotearen musika ildo komertzialetik at egoteak gauza are azpimarragarriagoa egiten du, baina hori ez da eragozpena izan Viva Las Vegas, Mus, Migala, Ian Crause eta Refreek Egun bat nonahiko abestien alde apustu egiteko.

Diskoak argitaratu gabeko hiru kanta biltzen ditu eta bokazio kontzeptuala du, Plaza Jaialdiko arduradunek egindako enkarguaren ondorioz sortuak direlako, eurek nahi zuten gaian oinarritutako 'esperientzia diziplina-anitza' bilatuz. Eta gipuzkoar taldeak pertsona baten edozein egunari musika jartzea pentsatu zuen. Horregatik bere bigarren diskoko errepertorioa gauarekiko beldurraz ari da, laneguneko goizetako errutinaz, 'komunikazioaren aroan' dagoen komunkazio ezaz, Dut, Beti Mugan edo Iñigo Muguruza bezalako beste egileentzat ere idatzi duen Martxel Mariskalen lumatik sortutako beste hainbat testu itogarri bezala.

Ohikoa den bezala, Lisabören kantutegiak erraz onartzen ditu barnekoi edo pentsakor bezalako adjetiboak. Post rockaren eremuan kokatzen da eta nolabaiteko esperimentu kutsua ere badu. Bere editoreen esanetan, Egun bat nonahi-k 'musika estugarria eta gitarren artean jaurtitzen diren letren arteko lotura estua du', eta konparaketak Fugazi, Rodan, edo Girls Against Boysekin egin beharko lirateke.

Bestalde, Bletzek atera berri du Garai latzak, metal melodiko diskoa eta gitarrarekin duten trebezia erakustea uzten diena. Diskoa gipuzkoar laukotearen lehen lana da, euskarazko hamar kanta ditu eta IZ Rockek kaleratu du, IZ donostiarraren azpizigiluak. Taldea 1998an sortu zen eta Metallica eta Megadeth bezalako taldeen musika jotzen zuten hasieran.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_