_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Jazarkundea

Hitz egin behar da, konforme; hitz egin behar da eta oroimenera ekarri, esaterako, Viktor Ullmann musikagilea, Auschwitzen erre zutena; lehenxeago, ordea, Terezin-en, Pragatik 60 kilometrotara eraiki zuten aspaldiko gazteluan, nazien botereak judu garrantzitsuak ixteko eta poliki-poliki hiltzeko gartzela bihurtuan, Peter Kein poetaren hitzei musika jarri ziena: 'Hi, Herio, gure apopilo, sar hadi gure bihotzean. Libra gaitzak bizitzatik! Eraman gaitzak mina eta miseriaren ondoren atsedenera. Erakutsizkiguk guri, hire anaioi, bizitzaren gaziak eta gozoak ere bai. Erakutsiguk lege gorena, ez alferrik erabiltzea hire izena'.

Ezin da, eta ez dagokigu guri Auschwitzen izena alferretan erabiltzea, ez baita orduz geroztik halakorik izan munduan. Amen.

Hitz egin behar da eta oroimenera ekarri Tadeusz Borowski idazle poloniarra, 22 urte zituelarik, Auschwitzera eraman zutena, eta gero, handik irtenda, 1959an, bere buruaz beste eginez bizitzaren horma alderik alde zeharkatu zuena, bestaldera joateko: bestaldera.

Berak idatzi zuen, nire barne-muinetan oraindik errepikatzen den esaldia: 'Bizirik daudenek arrazoi dute beti; hildakoak dira okerreko bidea hartu dutenak'. Hala ere bizirik gaudenok idatzi behar dugu hildakoak gogorarazteko, hildakoen omenez. Hitz egin behar da eta oroimenera ekarri Robert Desnos poeta surrealista frantsesa, Erresistentziako partaide, Terezinen hila, errusiarrek bertara sartu eta egun batzuetara. 'Argiaren jarraitzaileek lainopeko mundua asmatu zuten', utzi zuen idatzita.

Hitz egin behar da eta oroimenera ekarri behar dira rabbi hunaren hitzak: 'jainkoa jazarriak direnen alde dago beti. aurki daiteke egoera bat non gizon zuzen batek jazarrika segitzen dion beste gizon zintzo bati, eta jainkoa jazarria denaren alde dago. gaizkileak zintzoari jazartzen dionean, jainkoa jazarria denaren alde dago; gaizkileak beste gaizkile bati jazartzen dionean, jainkoa jazarria denaren alde dago; eta zintzoak gaizkileari jazartzen dionean ere jainkoa jazarria denaren alde dago'.

Judu baten hitzak dira, eta juduek badakite jazarkundea zer den. Badakitelako, oroitarazi behar zaie behin eta berriro jazarria izan denak eskuarki jazarle izateko eskuduntzat hartzen duela bere burua; eta jazarria izan denak ez duela jazarkundearen oroitzaren indarrez jazarle izateko inongo eskubiderik. Auschwitzek ez du Ariel Sharonen jokaera odol-garbitzen, ezta zuritzen ere.

Iraganean jasandakoak ez du ahalbideratzen orain besteei ematen zaien jasanaldia.

Denok gara judu, edo denok izan gara gure bizitzako une bat edo beste judu; une batean judu-jazarle izan garen bezala. Auschwitzen gertatutakoa hain izan zen izugarria, hain izan zen izenik gabea non mina bera ere mutu geratu baitzen orduan, poeten ahotsa mundu berri eta hobearen ametsetan bezala. 'Hitzak zilarrezkoak dira, eta hitza urrezkoa', Alejandra Pizarnik-en isiltasunak adierazten duen bezala.

Turkiarrentzat armeniarrak judu izan ziren, Auschwitz asmatu baino lehenago; Espainiarrentzat, etxepeko juduak kanpora bidali ondoren, Ameriketako indiarrak izan ziren judu; arabiar eta europarrentzat Afrikako beltzak: haragi gorri eta merke. Frantziako katolikoentzat Frantziako higanotak judu; britainiarrentzat irlandarrak judu... Serbiarrentzat bosniarra judu izan zen, eta kroaziarrentzat serbiarra, eta seguru asko bosniarrak ere bai, hauentzat besteak ere judu izan ziren bezala.

Juduek berek badituzte beren juduak auzunean, eta palestinarrek bereak; gurean ere badira beren pentsaera politikoagatik judutzat hartuak izan direnak, eta ondorioz jazarkundea ikusiak.

Eta badakit ez duela horrek zer ikusirik Auschwitzekin, badakidan bezala jende askoren begiek nahiago dutela halakorik ez ikusi. Badakit oso erraza dela, eta eraginekoagoa dela jazarria denaren oihua egitea, jazarlearen aldarrika egitea baino; jazarleak berehala denok ikusi nahi ez ditugun irudiak, denok entzun nahi ez ditugun oihuak baitakarzkigu begi-belarrietara, gure isiltasunaren urragarri. Nahiago baitugu judu izan; horrek, seguru asko, jazarle ez garela sinestarazten baitigu.

Hildakoena da, ordea, isiltasuna.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_