_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Itzulpengintza, hedatzeko bidea

Euskal literaturan badaude bere kalitateagatik estatura eta baitae atzerrira ere hedatzekomoduko lanak

Estatuko hizkuntza ezberdinetan idatzitako literatura indartuz doa, itzulpenak medio euren hasierako esparrua gaindituz, baina piskanaka. Hainbat sarik ere hizkuntza 'txikiagoetan' egindako lanaren balioa azpimarratzen dute. Hauetako bat da Galiziako Rosalía de Castro Saria, aurten euskarazko alorrean Felipe Juaristiri eman diotena euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Juaristiren esanetan, badago interesa euskaraz egindako lanarekiko, 'baina oso zaila da, gure kulturatik oso kanpo daudelako, ez dituzte gure gauzak ulertzen eta etnozentrikoak dira nahiz eta hori guri leporatzen diguten'. Alde batetik oztopo hori eta bestetik bertatik egindako hedapen lana nahikoa ez delako euskal literatura ez dela nahikoa ezagutzen irizten dio idazleak. 'Harreman sendoago bat behar litzateke, baina hori ez da idazleek egin beharreko lana'.

Gaur egun, literaturak ez luke muga geografikorik izan behar
Más información
Sarean kontu kontari aritu nahi duenarentzat

Ramon Saizarbitoria idazleak eta Mari Jose Olaziregi EHUko literatura irakasleak Madrilen gaiari buruzko jardunaldietan hartu zuten parte joan den apirilean. Saizarbitoriak dionez, 'jardunaldi hauek antolatzea bera duela zenbait urte pentsaezina zen', eta antolatzeaz gain, ekimenaren filosofia ere aldatu dela dio idazleak. 'Lehen gauza hauek nolabaiteko kutsu paternalista batekin egiten ziren, baina orain beste hizkuntzatan egiten den literaturarekiko benetako interes bat nabari da'. Baina aldaketa, Saizarbitoriaren ustetan, ez da soilik Euskal Herri kanpotik etorri. 'Hemen gazteleraz argitaratzea gaizki ikusten zen duela urte batzuk, eta gaur badago beste jarrera bat horrekiko'. Ondorioz, idazle honen lan berriena, Gorde nazazu lurpean, Guárdame bajo tierra titulupean gazteleraz argitara emandakoak eta Literatur Sari Nazionalean finalista, 'euskaraz argitaratu zenetik honaino baino ale gehiago saldu ditu gazteleraz kaleratu denetik'. Horrek baditu idazlearentzat ondorio deserosoak. 'Zuretzako bukatuta eta kalean dagoen lana lehenengoz publikatuko balitz bezala da. Berriro kritikak, berriro liburuaz hitzegitea, eta ordurako, liburu horrek bere bidea egin du, ni dagoeneko beste gauza batetan nago, baina ematen du gazteleraz publikatzea dela benetan publikatzea eta euskaraz egiteak ez duela garrantziarik'. Irakurle gehiagorengana iristea, dena den, oso positibotzat jotzen du Saizarbitoriak.

Mari Jose Olaziregi EHUko Literatura irakaslearen iritziz estatu barruan gazteleraz ez beste hizkuntzatan publikatzen den literaturarenganako jarrera gainditu beharreko oztopo bat da. 'Espainia oso itsua da berak periferia deitzen duenarekiko. Hitza erabiltzeak zerbait esan nahi du, eta erabiltzen da. Quim Monzó idazleak, adibidez, esaten du bera ez dela periferikoa sentitzen, eta are gutxiago Madrilekiko'. Literaturaren muga geografikorik eza azpimarratzen du Olaziregik munduko edozein herritako idazleen lanak irakur daitezkeen garaian. 'Estatuak ez du bere kultur aniztasuna zaintzen, eta ondorioz gu ezezagunak gara. Kanpora ateratzen garenean gauza elementalak esplikatzen jardun behar dugu'. Arazoaren parte bat euskal literaturaren zirkuitua oraindik oso itxia dela da, eta honen adibide gisa beste unibertsitateetan euskal lektoreak ez daudela aipatzen du Olaziregik. Euskal idazleengan, dena den, horren aurka egiteko gogoa eta interesa badago, eta egungo panoraman datu positiboak ere aurki daitezke. 'Aurten euskal literaturako klaseak har ditzakezu Nanteseko unibertsitatean, Newcastlen edo Varsovian. Baina arraroagoa da Espainiako unibertsitateetan. Horri absurdua deritzot'.

Bere ustetan, eremu txikiko hizkuntza batean idazteak ez luke oztopo izan behar, baina errealitatea bestelakoa da. Arrazoietako bat euskarazko lanen itzulpenak duela gutxi egiten hasi izana da. 'Ez da egon plangintzarik, eta orain arte egindako itzulpenak oso argitaletxe ahuletan egin dira, oihartzun handirik lortu gabe. Atxagarekin aldaketa handia egon da, atzerrian lortu duen proiekzioa itzela izan delako. Baina berak egin du bidea. Euskal idazleak bakarrik ibiltzen dira munduan'.

Bestalde, euskal autoreen presentzia panorama nazionalean defendatzen du Olaziregik ez kuota bat kunplitzearren, baizik eta kalitatezko lanak sortzen direlako euskaraz. 'Gainera, euskal merkatuaren tamaina kontutan hartuta, profesional izateko euskal idazleak irakurleak irabazi behar ditu, eta hori egiteko bidea itzulpenak dira'. Dena den, oro har, Espainian oraindik gutxi ezagutzen da euskal literatura. Badaude mundu guztiak ezagutzen dituen izen batzuk, Mariasun Landa, Atxaga, Saizarbitoria edo Lertxundi bezala, baina batik bat Atxagak sari nazionala irabazi zuenez geroztik ezagutu direnak. 'Baina idazleek itzulpenak egiten diren arte ezin dute besteen lanaren berri izan, eta euskal literaturak oraindik proiekzio eskasa du. Azpiegitura bat behar da, horretara bideratutako politika bat, eta euskal instituzio literarioa, edizioaren mundua, nahiz eta hobetu eta sendotu egin diren, ahulak dira'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_