1999tik 2001era behera egin du euskarak komunikabideetan
Hedabideetan erabiltzen den euskarak behera egin du 1999 eta 2001 urteen bitartean, EHUko lan talde batek egindako ikerketa batek ezagutzera eman duenez. Jose Inazio Basterretxea talde honetako kide eta EHUko Kazetaritza fakultateko irakasleak azaltzen duenez, 'hamar egunkari eleanitz aztertu ditugu euskarak horietan duen pisua baloratzeko'. Egunkari horiek Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo, EL PAÍS, El Periódico de Álava, Gara eta Sud-Ouest izan dira.
Ikertzaileen helburua detekzio bat egitea izan da, sintomak ikusi eta sozialki onargarriak diren planteatzea; ez soilik egoera bat agertzea baizik eta hau aldatzeko zein bide jorra daitezkeen aipatzea ere.
Lanaren emaitzetako bat euskaldunok, aztertutako komunikabide gehienetan, homologazio sozialik ez dutela izan da. Aipatutako hamar hedabideen artean hiru bloke bereiz daitezke. Alde batetik Gara egunkaria, euskara gehien erabiltzen duena, %20 inguruan; bestetik, Deia, %5 inguruko presentziarekin; eta bukatzeko, gainerantzeko zortziak, non euskararen maila %5etik behera dagoen. Orokorrean, dena den, behera egin du euskararen erabilerak 1999tik 2001era. 'Datu hauek erakusten dutena da euskaldunak ez duela bere burua islatua ikusten euskararen beraren erabilpenari dagokionean', dio Basterretxeak. 'Euskaldunak ez du bere burua homologaturik ikusten hedabide horren ispiluan'. Ikertzaileek lortutako konklusioen artean dago ere 'euskalduna, komunikabideen gehiengoan, ez dela azaltzen hiritar moderno gisa euskaraz idazten denean. Euskaraz tratatzen diren gaiak gehienetan euskararen eta euskal kulturaren ingurukoak dira'.
Konbibentzia mediatiko eza
Datu hauek kontutan hartuta, ikertzaileen iritziz 'hizkuntza taldeen konbibentzia mediatikoa ekiditzen da. Euskaldunak hedabide eleanitzetatik kanpora jo behar du produktu mediatikoa bere hizkuntzan kontsumitu nahi badu', dio Basterretxeak.
Ildo editorialetaz hitzegitean, ikerlariaren esanetan, euskal irakurleak oso ildo zehatzeko produktua kontsumitzea beste erremediorik ez du euskaraz egin nahi badu. 'Aniztasuna ukatu egiten zaio eta horrek gizarte eleanitza oztopatzen du'.
Erdaldunaren ikuspuntutik begiratuta ere, kontsumitzaileak euskara hedabide horretan hain gutxi ikusten badu, eta gaiak gehienetan 'ez oso modernoak badira, horrek laguntzen du estereotipoak sortzen, honek gizarte eleanitzen aurrera egitea ere oztopatuz'.
Ikerketaren egileek erantzunak hiru arlotan biltzea proposatzen dute: alde batetik, norberak eman dezakeen erantzun pertsonala, bestetik erakundeek hartu lezaketen papera, eta azkenik gizarte eragileena.
Hurrengo ikasturtean abian jarriko duten lana, aldiz, erdal ikuspegitik euskarari buruz idazten deneko azterketarena da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.