'Txistuaren osasunaren gakoa, nor garen argi izatea'
Ospatzeko moduko ibilbidea darama Euskal Herriko Txistularien Elkarteak. Izan ere, aurten bere 75. urteurrena baitu, eta Jose Inazio Ansorena bazkideak dionaren arabera, txistu-danbolinaren osasuna ona dela esan daiteke gaur. Urte osoan zehar hainbat ekimen aurrera eramango dituzte 2.000 elkartekideek ospakizun gisa. Hauen artean, Ansorena berari elkartearen Urrezko Domina eman zioten joan den otsailean.
Galdera. Zein ospakizun egingo ditu elkarteak urtean zehar?
Erantzuna. Denetik piska bat. Urrezko Domina izan zen lehenengoa, ondoren Txapelketa Nagusia izan da eta beste asko egingo dira: elkartearen batzarra, urteurrenaren jai berezia, txistulari banden txapelketa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Tomás Aragüésen txistu eta orkestrarentzako kontzertua joko dut maiatzan, eta beste batzuk. Dena den, txistulariak beti asko ibiltzen gara alde batera eta bestera.
'Harrigarria da txistuari Euskal Herrian eman zaion maila altua'
'Nahikoa da txistulari bakarra dibertsiorako, jolas, dantza edo zeremoniarako'
G. Nahikoa ezagutzen al da txistua?
E. Ez, ez dut uste. Jende askok ez daki, esaterako, txistua edo danbolina, bi tresnei esaten zaiela, bai txistuari bai eta berarekin batera jotzen den danbolinari. Hitz bakarrarekin biak aipatzen dira, eta baita tresna jotzen duen pertsona ere. Ia mundu osoan zabaldurik egon den tresna bikotea da, eta leku bakoitzean bere historia eta bilakaera izan du. Baina harrigarria da hemen eman zaion maila.
G. Euskal Herriko txistu-danbolinak ba al du berezitasun propiorik?
E. Bai. Euskal Herriko eta Frantziako Provenza eskualdekoak ezaugarri beretsuak dituzte. Ilustrazio garaian, Azkoitiako zalduntxoek ilustratuekin zuten harremanagatik ziurrenik, antzeko fenomenoa gertatu zen Provenzako danbolina eta hemengoarekin.
G. Zein da tresnaren jatorria?
E. Ez dakigu zehazki. Europan XII. mendera arte ez dela daturik agertzen, eta gero bat batean, tapizetan, marrazkietan eta leku guztietan agertzen dira. Mende horietan indar handia hartzen du tresnak, XVII. mendean geldialdi bat bizi du eta ondoren berriz indartzen da, kasu batzuetan, Provenza eta Euskal Herrian bezala, gaur ezagutzen dugun afinazioari egokituta.
G. Nork jotzen zuen txistua orduan?
E. Bergarako seminarioan irakatsi egiten zuten eta ahalegin handia egin zuten. Bazegoen Bergaran Mantelli izeneko familia bat. Tresna eta errepertorioari maila altua eta bultzada handia eman zioten. Hor mamitzen da euskal txistu-danbolina, hor bereizten da besteengandik eta ez da soilik herri musika, baizik eta kultoagoa. Baina XIX. mendea da euskal kulturarentzat garrantzitsua, eta txistuaren bilakaerarentzat ere bai. Krisian zegoen txistua eta horrelakoetan egiten dena egin zuen, tranpa bat: ideologizatu egin zen.
G. Zein zentzutan?
E. Arrakasta gutxi zuen garai hartan, eta bere burua salbatzeko ideologizatu egin zen, karlisten alde. Dantza garbiak soilik txistuarekin egiten zirenak ziren eta besteak lizunak. Santa Kruz apaizaren memoriatan aipatzen da herrietan sartzen zenean bakarrik bere koadrilako batek txistu-danbolina jotzen zuenean egin zitekeela dantza, sueltoan noski. Aldi berean, tresnak berak geroz eta kalitate okerragokoak egiten dituzte, soinu zatarragoa, eta okerrago jotzen da ere. Krisialdi horregatik sortu zen, hain zuzen, Euskal Herriko Txistularien Elkartea 1927an.
G. Zein helburu ditu?
E. Sortzerakoan, aipatu bezala, krisialdi horri aurre egitea, eta lortu zuten gainera. Musikari onek txistuarentzat konposatu zituzten lanak. Gaur egun ikerlariek txisturen inguruan lan egitea lortu da, txistularien arteko harremana mantentzen da, eta pozik gaude egindako lanarekin.
G. Nolako osasuna du txistuak gaur egun?
E. Osasun ona duela uste dut. Gertatzen dena da orain gauza asko komertzialtasunaren arabera baloratzen direla. Zentzu horretan, kontsumo musikaz ari bagara, hor ez gara existitzen. Baina gure lekua zein den argi dugun momentutik, txistuak osasun ona duela esan dezakegu. Herri askotan saiatzen ari dira aintzinako ohiturak eta gure kasuan, tresnak, berreskuratzen. Baina osasuna edukitzeko gakoa nor garen eta gure lekua zein den argi izatea da. Gurea ez da masa fenomeno bat.
G. Errepertorioa berritu da?
E. Txistua-danbolina familia oso bat da. Bere forma ezberdinetan egiten da musika txistuarentzat. Ez edozein motakoa, baina bai pop edo folk arloetan. Talde askok erabiltzen dute eta tankera askotako errepertorioa dago.
G. Herrikoia soilik izatetik haruntzago joan da beraz txistua.
E. Bai, noski. Baina pentsa dibertsiorako txistulari bakar bat nahikoa dela bere txistu eta danbolinarekin. Jolas, dantza eta zeremoni askotan erabiltzen da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.