_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Iragarlea

Etxebek, nik bezala, Económicas egin zuen; nik ez bezala, ekonomilari lana topatu zuen burtsa bulego batean. Behinola ekonomia kontuez dibulgazioa egiteko kontratatu zuen egunkari batek: inflazioaz, langabeziaz, obligazio merkatuaren gorabeherez eta antzeko gauzez idatzi behar zuen. Noizik behin ekonomi iragarpenen bat egiten saiatzen zen (ekonomilariei asko gustatzen zaizkie iragarpenak), baina gehienak artikulu deskriptiboak ziren, laburrak eta argiak, txukunak.

Halako batean argitaletxe batek zutabeen bilduma osatzea proposatu zion Etxeberi, eta berak onartu; hori kontatu zidan, bederen, topo egin genuen batean. Atsekabetua zirudien, dena den; poztekoa ez ote zen galdetu nion nik. Eta berak baietz, gogotik hartu zuela eskaera, baina zutabeak berrirakurtzean konturatu zela ez zuela iragarritako ezertan ere asmatu, eta lotsa ematen ziola artikulu horiek berrargitaratzeak. Ba argitara itzazu iragarpenik gabe, esan nion, edo, hobeto, aldatu iragarpenak eta egoki itzazu benetan gertatutakoari, jarraitu nuen nire alderik maltzurrena azaleraziz. Ikaratuta begiratu zidan: txantxetan ari nintzela azaldu behar izan nion. Arazoa zen iragarpen-zutabe horiek gabe labur samarra geratzen zitzaiola liburua, eta ez zekiela argitaletxean onartuko ote zioten.

Urte eta erdian ez nuen Etxeberen berririk izan; liburua, nik dakidala, ez zen sekula argitaratu. Topatu nuen hurrengoan uzkur sumatu nuen, artega. Aitormen bat egin zidan: ekonomiako iragarpenetan asmatzeko metodo baten bila ari zela, baina oraindik ez zuela emaitzarik lortu. Joera ekonomiko ohikoez ahaztu eta justu uste zuenaren kontrakoa iragartzen saiatzen zela, baina ez zuela ezer lortzen. Biharamunean, ajea pasatu zitzaidanean, pittin bat arduratzen hasi nintzen Etxeberen obsesio moduko horrekin, eta denboraldi batez, badaezpada, bere zutabeak irakurtzen aritu nintzen. Baina ez nien ezer berezirik antzeman, eta gero atzerrira joan nintzen hilabete batzuez: guztiz ahaztu nintzen kontuaz.

Itzultzean Etxeberen mezu bat aurkitu nuen erantzungailuan: 'Asmatu dut. Har ezazu urriaren 21eko egunkaria'. Arratsalde horretan bertan hemerotekara hurbildu eta zutabea berreskuratu nuen. Zuzen zegoen: zehatz-mehatz deskribatzen zuen, lau hilabeteko aurrerakuntzaz, Singapooreko burtsaren erorketa. Etxera deitu nion, baina erantzungailua ateratzen zitzaidan beti.

Arretaz irakurtzen hasi nintzen Etxeberen artikuluak. Eta gauza bat somatu nuen: iragarpenak, zentzugabeak ematen zuten arren, hutsik egin gabe betetzen ziren; ohiko zutabe deskriptiboak, ordea, eldarnio huts bihurtzen ari ziren. Haietako batean, esaterako, eskaintzaren eta eskaeraren legea Kabala juduaren arabera interpretatzen saiatzen zen; beste batean banku zentralaren interes tasaren aldaketak ilargiaren faseekin lotzen zituen.

Zutabea, jakina, aurki desagertu zen egunkariatik. Arrazoia argi zegoen, baina, halere, eta Etxeberen arrastorik ez nuenez, egunkarira deitu nuen: Etxeberi zutabearen ardura kentzeko erabakia hartua zutela konfirmatu zidaten, baina ezin izan zutela gauzatu, ezer esan baino lehenago testuak bidaltzeari utzi baitzion; nik bezala, haiek ere ez zuten etxean topatzen. Haserre zeuden, nola ez, Etxeberekin.

Lau urte pasa dira geroztik. Etxebe desagertutzat jotzen du Ertzaintzak: azkenean, salaketa jarri zuten senideek. Aurkitzeko ahalegin guztiek huts egin dute.

Apenas gogoan nuen Etxebe, amarauneko bitxikerien bilduma egiten duen adiskide batek web orrialde baten berri eman didanean. Dirudienez, Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du orriaren egile eroak; Arizonan duen egoitza ultrasekretu batean giltzapeturik duela Bankuak, haientzat lan egin dezan. Bere iragarpen ekonomikoen lagin batzuk aurkezten ditu web orrian, zeina bere zaindariak ohartu gabe eta pazientzia handiz osatzea lortu baitu. Laguntza eskatzen du, inork sinetsiko ez duen beldur den arren.

Helbidea eskatu diot adiskideari. www.etxebe.worldbank.org dela esan dit.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_