Martxoan Maiatzez
Lucien Etxezaharretak eratu eta bermatu duen Maiatz aldizkariak 20 urte bete ditu. Zifra borobilak maite dituen herrian ez da txantxetako erronka.
Ene aspaldiko sinbolo hiztegiak dio hogeiak gizon perfektua adierazten duela maya herrian, eta zenbaki horren bidez herri horrek gizalana adierazten zuela, lurraren neurria gizonaren neurriarekin kontatzen zuela. Urtea hogei bikoiztua zen laurehunak adierazten zuen. Urteak laurehun egun omen zituen.
Maiatz aldizkariak 20 urte bete ditu, baina zoritxarrez ez da heldu maya herriko gizakientzat nagusia zen laurehungarren alera, kontuak atera eta gero, ez da heldu berrogeigarren alera. Hogei eta hamabosgarren zenbakian geratu da. Gizon perfektuak baditu zorionez bere akatsak, eta, batez ere eta gainera, ez da maya herrikoa, gurea baino. Lucien Etxezaharreta. Seguru nago gurago duela hark bere izenaren ordez taldelana aipatzea. Baina zenbakien magiaz aparte, izenen sinbologiaz hitz egiten duen nire hiztegiak paradoxak maite ditu. Eta Lucien argiarekin lotzen du, eta etimologiaz pixka bat jakinez gero, Etxezaharreta ere ez da zaila izango hiztegian begiratzen.
Argia etxe zaharrean, izenekin jostaketa gustuko dutenentzat. Argia, bilgunea, argi faltaz sortzen den estalpean, eta etxe zaharra han pairuan, ahots berriei tokia eman gurarik. Eta hala da aldizkariaren portada, zuri hits txikia beltzaren artean.
Mila gauza esan dezakegu Maiatzi buruz, baina erreferentzia puntu bihurtu da urteetan zehar, idazleentzat eta Iparraldeko idazle berrien berri jakin nahi dugunontzat. Erreferentzia, toki nagusia... Gure historian ederto jokatu duela bere papera, berritu behar zenean, jakin izan duela berria izaten; idazlearentzat tokia behar zenean, jakin izan duela egiten, ez dela Iparraldekoentzat soilik, hemengoek eta hangoek izan dutela tokia Maiatzeko orrialdeetan. Eta han bildu direla zaharrak eta berriak etxe zaharrari argia egiten dion argiaren inguruan.
Maiatzek argitaratu dituen aleen hogei eta hamabosterako zenbakirako ez dakar zentzurik nire sinboloen hiztegi zaharrak. Hogei eta hamaseiak, ordea, elkartasuna adierazi omen du: elkartasuna, aldizkari honek lortu nahi izan duena idazle zahar eta berrien artean, ezagun eta ezezagunen artean, hemengo eta hangoen artean.
Martxoan ari naiz Maiatzez idazten eta jakin badakit apirila, hilerik krudelena artean geratu dela, eta ez da gutxi. Martxoak ekarri dit urrian landatutako tulipanen berri, hazi edo ez hazi, orain ari dira punpulu gorriak agertzen.
Ene sinbolo hiztegi zaharrak dio tulipanak elkartasunaren sinbolo direla.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.