_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Haurren gaiztakeri errugabea

Ezberdina izateko eskubidea eta haurtzaroan ematen den krudeltasunaren antzezlana

Dar-Dar antzerki ekoiztetxeak Elkarlanean argitaletxearen lau liburu hartu eta ipuinak bata bestearekin batuz, istorio bakarra egin eta antzezlan bilakatu dute. Eta Zer? liburu saileko ipuinak izenburu berdineko antzezlanaren abiapuntu eta oinarri izan dira. Ni Potoloa naiz, eta zer?, Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer?, Nire aita etxekoandrea da, eta zer? eta Nik erremerre hitz egiten dut, eta zer? ipuinetako istorioak eta pertsonaiak dira antzezlanean islatzen direnak. Seve Calleja, Andoni Egaña, Silvia Ugidos eta Anjel Lertxundi izan dira liburu hauen idazleak. Dar-Dar ekoiztetxeko Asier eta Iker Zinkunegi anaiak antzezlan berri bat prestatzeko asmoarekin zebiltzala, haien eskutan erori ziren liburu hauek eta ikuskizun polita egin zitekeela pentsatu zuten Legorretako anaiek. Asierren hitzetan 'antzerkira egokitzeko oso istorio aproposak ziren eta aukerak ere ugariak ziren. Ezberdina izateko eskubidea aldarrikatu nahi genuen gainera'. Haurtzaroan ezberdinak izan daitezkeen umeei egiten zaizkien burlak eta barreak dira liburu hauetako argumentuak. Haur potolo bati ikastolako lagunek egiten dizkioten burlak nahiz erremerre hitz egiten duen beste batek jasaten dituen isekak adibidez. Aita etxekoandre duen umea da beste ipuin batetako protagonista eta futbola laket ez duen umea da bilduma honetako laugarren liburuko haurra.

Pablo Valdes antzerkigile nafarrarekin harremanetan jarri ziren Dar-Dar taldeko Iker eta Asier eta antzerkigileak istorioak lotu eta maisutasun handiz antzezlan bihurtu zituen. Asierren hitzetan 'Pablok sakontasun handiz lotu ditu ipuin hauek, eta dramatizazio lan izugarria egin du'. Antzezlanean lau haur hauen istorioak hartu eta ikastetxeko jolastokian elkartu ditu. Ikuskizunean zehar lau haurrek dituzten arazo edo ezberdintasunak ikusten dira, ildo nagusia jolaslekua izanik. Horrez gain, haur hauen arteko harremana eta haur hauek gurasoekin duten harremana eta gurasoen artekoa ere islatzen dira. Adibidez, ume hauetako baten aitonak biloba munduko hoberena izatea nahi du eta honek bere izaera baldintzatuko du. Bestalde, biloba potoloa izatea axola ez zaion amona ere bada, bere mutikoa handi eta indartsuena izango baita. Asierrek esandakoari eutsiz 'ipuinetako istorioak errespetatu dira baina era berean, sorkuntza lana izugarria izan da'.

Ezberdina izateko eskubidea eta haurtzaroan nahita edo nahi gabe ematen den krudeltasunaren antzezlana egin nahi izan du Dar-Dar taldeak. Hala ere 'ez dugu ikuskizun garratz bat egin nahi izan, puntu komikoa eman nahi izan diogu eta horregatik, maitasun handiarekin parodiatzen ditugun pertsonaiak dira gure protagonistak. Haurtzaroa gai hau lantzeko aukeratu dugu haurrak oso zuzenak direlako eta ez dutelako egiten duten guztiaz kontzientzia sakonik, ongi eta gaizki dagoenaren arteko ezberdintasunaren susmoa izaten dute soilik. Horregatik oso krudelak izan daitezke'.

Haurtzaroan bazterketa eguneroko kontua da, denok izan gara noizbait zokoratuak edo baztertzaileak. Azken finean, ezberdin izateagatik, lodia izateagatik, gaizki mintzatzeagatik edo dena delakoagatik noizbait denoi egin digute Eta zer? izenburuko antzezlanean islatzen den iseka.

Eta Zer? antzezlanean lau aktore ari dira lanean -Aiora Auzmendi, Gorka Aginagalde, Rakel Imaz eta Asier Zinkunegi-, Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean eta eszenografo lanetan berriz, Nacho de Ignacio Lobato Agirre izan da. Antzezlana prestatzen denbora luzea pasa dute lanean eta euskaraz eta gazteleraz aurkeztuko dute.

Eszenografia handia eta konplexua da eta antzoki handietan taularatzeko da egokiagoa. Hala ere, neurri handiko taulak Euskal Herrian gutxi izanik, badu taula txikiagoetarako beste bertsio bat. Dar-Dar taldeak bazter guztietan eman ditu emanaldiak, dela antzoki handietan, dela ikastetxeetako jantokietan, Euskal Herrian zehar antzerkia zabaltzea baita beren helburuetako bat. 'Gu Legorretatik gatoz, herri txiki bat eta beste herri txikietan ere azpiegiturarik ez bada ere, antzerkiaz gozatzeko eskubidea dutela uste dugu'. Horregatik Eta Zer? taularatzen denean Euskal Herriko nahiz kanpoko taula guztietan ez bada, askotan ikusi ahal izango da antzezlana, euskaraz nahiz gazteleraz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Haur liburuak helduentzat

Liburu sorta hau egiteko ideia Elkarlanean argitaletxean bertan sortu zen orain dela bi urte. Eta zer? bilduma honetan trataera pedagogikoa eta ironia apur bat izan zezaketen gaiak tratatzeko ideia izan zuten eta ideia gauzatzeari ekin zioten. Haurra konplize sentiarazi daitezkeen gaiak biltzea pentsatu genuen dio Josean Ormazabalek, Elkarlanerako haur literaturako arduradunetako batek. Ipuin original gehienak Euskal Herrian sortu ziren baina badira idazle asturiar edo galiziar bat ere. Hasiera batean atera ziren lau liburuei, beste lau gehitu zaizkie: Honelakoa da nire arreba eta zer?, Nik eserita egiten dut eta zer?, Betaurrekoak ditut eta zer? eta zortzigarrena, Beldurtia naiz eta zer? Liburu hauek haurrei zuzenduak eta hauentzako idatziak dauden arren, irakasle eta guraso ugarik interes handia dute liburu hauekin, gai hauek nola tratatzen diren ikusteak jakin-nahi handia sortzen baitu helduengan. 'Lehen aldiz antzeztu zenean, izugarri gustatu zitzaigun', dio Joseanek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_