_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Hitzen aspirina sendagarria

Argentinako lagun batek esan zidan aspaldi, biok garagardoa edaten ari ginela: 'Politikari batek aberri hitza aipatzen dizunean, che, jar ezazu zeure kartera gordean, lapurtu egingo dizu-eta bestela'. Ez dakit non egongo den gaur egun lagun argentinarra. Gogoratzen naizenez, idazle ona zen, baina idazle on asko ezagutzen ditut, idazletzatik bizi ez direnak, zerbitzari lanetan batzuk, zabortegietan besteak, harrigarri ez dena bestalde, poetak zaborra bere usainarekin arrosa bihurtzen baitu, esaten dutenez. Behin poeta galiziar bat ezagutu nuen eta bere etxera gonbidatu ninduen bazkaltzera. Nik esana nion kroketa ederrak egiten nituela, eta berak hozkailuan zuen zabor guztia atera zidan, bat-batean eta abisatu gabe, esanez: 'Egin itzazu kroketak honekin; ea ausartzen zaren'. Ez zen asko sobratu egindakotik, eta, egia aitortzera, hori nire meritua ez ezik, lagunaren hozkailuarena ere bada.

Baina egun hauetan gure politikariek darabilten hots eta azantza, musika eta soinua entzunda, ez naiz lagun galiziarraz gogoratu, argentinarraz baizik. Han politikari hiztunak jasan izan dituzte, garia eta saria agindu dutenak, eta hitza besterik ez eman. Gainerakoa galdu egin da, arrosa bere usainarekin zabortegian galtzen den bezala. Hitza da gizakiok dugun emaitzarik onena; eta gaiztoena ere bai. Aspalditik. Hitzak boterea du; hitza arma da, erasorako zein defentsarako. Hitza narkotikoa da. Ondotxo zekiten Greziako hizlariek esaten zutenaren mamia berdin zela, esandako hitzak polit eta erakargarriak izanez gero. Ondotxo zekien Ciceronek zein zitekeen hitzaren indarra, etsai bat mehatxatu baitzuen: 'Nire hitza entzungo duzu, eta igarriko diozu'. Igoalekoak gaude gurean, hitzak ez ezik, bestelako armak ere mehatxatzaile direnean. Ondotxo zekiten herriz herri ibiltzen ziren misiolariek garrantzitsuena ez zela zein hitzak esan baizik eta nola esan. Horretarako idatzi zituzten erretorika tractatusak eta eskuliburuak. Jendeak irakurtzen ikasitakoan ikusi egin zuen zein den hitzaren indarra. Entzule izatetik irakurle izatera igarotzea izan baita gure kulturak eman duen iraultzarik behinena. Irakurleak nahi duenean hartzen du liburua, eta liburuaren aurrean testuari begiratzen dio, hitzaren esanahiari, hitzaren mamiari, eta ez hitzaren inguruko eraikuntza sinbolikoari, erretorikari (edo erretolikari) alegia. Idatzitakoan hitza gordinik azaltzen da; irakurleak ez du esataririk ikusten, ahotsa engolatuz, hitz batzuk azpimarratuz, beste batzuk apalduz, sermoietan, hitzaldietan, ohi den moduan. Liburuan irakurleak berak azpimarratzen ditu hitzak, edo apaldu, ez beste inork. Inprentaren asmakizuna izan da, alfabetizazioarekin batera, mundu modernoaren oinarria.

Hasieran hitza zen, eta hitzak bere bidea egin du guregana arte. Eta hitz batzuk aspirina modukoak dira, gure gaitz sinbolikoak sendatzen dituztenak, sinbolikoki badarik ere. Ez naiz hasiko hitzok errepikatzen, denok buruan ditugunak baitira. Hizketa bera, esango nuke, dela sendagarri; edo engainagarri bestela. Ez dago erdibiderik. Gabon Zahar egunean kanpoan nintzen, eta afaria prestatzeko asmoz arrandegi batera sartu. Txukuna zen, eta itxura batera behintzat arrain ona zuen. Gizon bat zegoen nire aurretik, legatza hartu zain. Eta ni harekin hasi nintzen hizketan. Berak legatza euskaldunon erara prestatu nahi zuela adierazi zidan eta nik, neure aldetik, nola prestatzeko ohitura nuen azaldu nion. Tartean emakume bat sartu zen eta hura ere hizketan hasi, eta aurreko gizonak alde egindakoan galde egin zidan bisigua erosteko asmoa zuela eta ea nola prestatzen nuen nik halakorik. Ni hizketan hasi nintzaion, Euskal Herriko errezetak gogoraraziz, eta konturatzerako emakumeak bisigua hartuta zeukan, nire txanda bezala. Berriro etorri zitzaidan lagun argentinarra gogora, eta hari bezala gure politikari eta plaza gizonei egin nien errepasoa, hauek ere hitzaren aspirina ematen baitigute sarri, horrela behintzat sendatzerik ez duen gaitzerako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_