Egunkariak eta liburuak
Ez dira berriak egunkarietan idatzi ondoren, edo idatziaz batera, literaturara igaro diren idazleen izen zerrendak. Egunkarietan idazteak eta literatura idazteak aditz berberaz jokatzen dute euren ekintza, idatzi aditzarekin, noski, idazkera baita bien artean dagoen zain sendoa. Batetik besterako zubiak handiak dira.
Gurean baina, sendotu eta indarberritu egin direla bideak esango nuke aspaldiko partean. Egunkaria sortu zen egunetik, ikusia zen erreferente nagusia, plaza bihurtuko zela euskaldunen artean argitarapen hori.
Batzuk, hala diote behintzat, plaza murritza dela uste dute, baina iritziak iritzi, eztabaida gune nagusi bihurtu dela ezin da ukatu, eta erreferentzia bilgune ere bai. Beste egunkari batzuk ere euskarazko idazkera bultzatu dute, eta hartan eta horietan fenomeno bitxia gertatzen ari da. Idazle asko ari da artikulu gisa argitaratua bildu eta liburu gisa ematen.
Zenbait idazlek uste izan dute egunkarietan idaztea, neurri batean behintzat, itzal handirik gabeko lana zela, egunerokotasunaren abiadapean galtzen ziren testuak idaztea dela, eta beste barik utzi dute produkzioa joaten, eta egunkarien orrialde galduen artean horiztatzen eta tindatzen. Egun bakarreko loreak bezala idazten dira eta zabaltzen dira batzuetan testuak, hausnarketari behar bezainbesteko patxadarik eman gabe, eta patxadaz hartzen bazen hausnarketa, orduan espazioaren kontua sortu ohi da, labur izan behar da prentsan.
Eta laburtasunak azal lezake, agian, egunkarietan zabaltzen dituzten eztabaidak, zorrotzak eta mingotsak gertatu ohi izana, hala dio ene lagun batek. Berak idatzi omen zuen behin zentzuzko kritika bat aldizkari serio batean, eta inork ez zion kasurik egin. Kritika bera egunkarietan agertu eta zalaparta ederra sortu omen zen, eztabaida gaia bera baino garrantzizkoagoa omen delako tonua. Halaxe da espazioa murritza denean, hizkuntzak ere moldapenak behar izaten omen ditu, eta labur esan beharrak gordin esatea ere badakar.
Badugu, bada, plaza, ez batzuk nahi beste zabala, baina badago plaza. Orain beste joera bi behar ditugu: arintasuna, eta esperimentatzeko gogoa.
Egunkarietan idazteak dakarren beste ondorioa da jende asko izan behar dela kontutan, publiko zabal samarra dela, eta irakurtzeko ohitura handikoak zein txikikoak izango dituela idazleak irakurle. Eta tresnak bere hizkera eskatzen duenez, idazlea saiatzen da orijinala izaten baso horretan.
Arintasunaren eta hizkuntzaren moldapenaren gaiak loturik daude gure garaietan, Italo Calvinok gurea arintasuna maite zuen denbora dela idatzi zuenetik behintzat. Beraz, zertarako hausnarketa pisutsurik abiada arinean bizi behar badugu?
Agian, lege horren mesedetan idazten dira erreportaiak, eta azken aldian gurean bi, oso neurri onekoak, idatzi dira behintzat: Edorta Jimenezek Europa barrena egindako bidaiaren kontaketa eta Harkaitz Canok New Yorken bizitako aroen kronika.
Hirugarren baldintza bat ere beharrezkoa du egunkarietan idatzitako hori liburuan jarriko duen idazleak: gauza berriak egiteko gogoa. Norbaitzuk esaten dute gaur egun genero nahasketa dela idazleak gustukoen duena, egunkariko zutabea ipuin bihurtzea, adibidez, edo poesiaren aurka dagoen idazleak ipuin poetikoak idaztea, eta ipuin laburrak poetak... Ondoren etorriko da argitalpenaren arduraduna eta hark jarriko dio testuari generoaren izena, eta ipuina ipuin deituko du, eta zutabea zutabe.
Egunkarietatik liburura igarotakoen artean bi adibide on daude berriki argitaratutakoaren artean: Patziku Perurenaren Trapuan pupua eta Iban Zalduaren Traizioak.
Moldeak ugariak dira, artikulua egun bakarreko lorea ez dela pentsatzen dutenen artean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.